Ireki menu nagusia

Wilhelm Walter Friedrich Kempff (Jüterbog, Brandenburg, 1895eko azaroaren 25a - Positano, Italia, 1991ko maiatzaren 23a) alemaniar piano-jotzailea izan zen.

Wilhelm Kempff
Wilhelm Kempff.jpg
Bizitza
Jaiotza Jüterbog1895eko azaroaren  25a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Positano1991ko maiatzaren  23a (95 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Erlangen-Nuremberg Itzuli
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Robert Kahn Itzuli
Karl Heinrich Barth Itzuli
Ikaslea(k) Marie-Françoise Bucquet
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea, musikologoa, unibertsitateko irakaslea eta autobiografialaria
Jasotako sariak
Kidetza Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
Musika instrumentua pianoa
organoa
IMDb nm1567693
www.wilhelm-kempff.de/

Gurasoak organo-jotzaile izan zituen, eta oso gazterik hasi zen bera aitarekin pianoa[1] eta organoa jotzen. Berlingo Kontserbatorioan ikasi zuen pianoa Karl Heinrich Barthekin, eta konposizioa, Robert Kahnekin. 1918an hasi zen kontzertuak ematen. Lehen aukera Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin izan zuen. Stuttgarteko Musika Eskolako zuzendaria eta piano-irakaslea izan zen 1924tik 1929ra. Hego Ameriketan, Japonian, Frantzian, Londresen, Grezian, Italian, eta 1964an, Estatu Batuetan aritu zen kontzertuak ematen. Errepertorio erromantikoaren interprete bikaina izan da. Beethovenen lanak interpretatzen zituen batez ere. 1984an utzi zion jendaurrean kontzertuak emateari.

ErreferentziakAldatu

  1. 88 notes pour piano solo, Jean-Pierre Thiollet, Neva Ed., 2015, p.51. ISBN 2 3505 5192 0 978 2 3505 5192 0
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Kempff