Wikiproiektu eztabaida:Irlanda, Gales eta Eskoziako udalerriak

Udalerri izaera aldatu

Kaixo Euskaldunaa. Lan ederra hartu duzu herrialde guzti hauetako geografia hobetzen! Nire duda udalerri izaerari dagokio. Udalerri bat udal bat duen herri baten gisa ulertzen dut. Hau da, Baztan udalerria da, baina Elizondo ez. Hemen egiten dituzun testuetan jartzen duzu udalerri direla, baina ingelesez ez dute izaera hori. Nola lantzen duzu? -Theklan ·   ·   15:24, 15 urria 2018 (UTC)

Arratsaldeon, Theklan. Bai, baina zeuk jartzen duzun adibidea Euskal Herriko tokian-tokiko banaketa da, ez du Britainiar Uharteetakoekin zerikusirik. Galesen kasuan udalerriak daude eta horietako batzuk komunitateak ere badira (Ingalaterrako parrokia zibilen parekideak), alegia, hainbat udalerri edo herri beren barne hartzen dituzten udalerriak. Nik konderri (autoritate unitarioa) bakoitzaren udalerri aurkibide txantiloiak osatzeko ingelesezko Wikipediako txantiloiak kopiatu ditut, eta ez dauzkaten konderriak, ba neronek ezerezetik txantiloia sortuz, jada ingelesezko Wikipediako konderri bakoitzeko udalerri (villages) eta komunitate (communities) kategorietan dauden artikuluekin osatuz. Salbuespenak, Cardiff, Newport eta Swansea, hiri-autoritate unitarioak direnez, udalerriez gain eremu-auzo (districts) kategoriako artikuluak gehitu ditut (Eskozian, Edinburgh, Glasgow, Perth, Aberdeen kasu), horiek auzo kategorietan jartzen ditut. Dena den, Galesko eta Eskoziako txantiloiak jada eginak daude eta osatzea besterik ez da falta. --Euskaldunaa (eztabaida) 16:09, 15 urria 2018 (UTC)
Theklan, bestalde, hemengo herrien antzekotasun handiena duten entitateak hamlet direlakoak dira, baina horiek ere ingelesezko Wikipedian village (udalerri) kategoriaren barne daude, hortik nik ere gure Wikipedian udalerri kategorian sartzea, gainera artikuak sortzean udalerri, barruti-auzune-auzo edo herri-herrixka direla jartzen dut, ingelesezko jatorrizko artikuluan village, district-neighbourhood-suburb edo hamlet jartzen duen arabera. --Euskaldunaa (eztabaida) 16:09, 15 urria 2018 (UTC)
Euskaldunaa Hortxe kontua. Izan al daiteke udalerri udalik ez badu? Herri, hiri eta parrokia erabiltzea ez al da egokiagoa? -Theklan ·   ·   16:22, 15 urria 2018 (UTC)

Theklan, ados gaude, udalik ez badu ez da udalerria (village), herria baizik (hamlet), ezberdintasun hori artikuluak sortzean sarrerako esaldian jartzen ari naiz, ingelesezko Wikipediako jatorrizko artikuluan sarrerako esaldian jartzen duenaren arabera. Aipatu dudana ingelesezko Wikipedian bai udalerriak nahiz herriak, udala izan ala ez denak udalen kategorian daudela da, ez dago herri kategoriarik (galeserazkoan ere ez). Hortaz, euskarazko Wikipedian ere ezin dezakegu bertakoek beren Wikipedietan ez duten kategoriarik sor edo asmatu. -Euskaldunaa (eztabaida) 16:55, 15 urria 2018 (UTC)

"Irlanda, Gales eta Eskoziako udalerriak" orrira bueltatu.