Wikiproiektu:Informatika/Sistema eragileak3

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea software bat da eta programekin eta datuekin osatzen da. Sistema eragileak konputagailuaren hardwarea kudeatzen du, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen ditu.

Sistema eragile baten oinarrizko helburuak eta ikuspuntuak bi dira, elkarren artean erlazionaturik badaude ere: batetik makina-mailakoak baino funtzionalitate ahaltsuagoak eskaintzea programei eta programatzaileei, eta bestetik, baliabideen kudeaketa orekatu eta eraginkorra. Lehen helburua sistema-deiek betetzen dute, horretarako, sistema-dei horien kodea definitu behar da, baina hori egiterakoan baliabideen kudeaketa orekatua eta eraginkorra hartu behar da kontuan. Era berean, kudeaketa egokia ziurtatzeko sinkronizazio/komunikazioa eduki behar da kontuan.

Sistema eragilea beharrezkoa da erabiltzailea konputagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, hori dela eta, sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten du erabiltzailearentzat.

Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, oro har, baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da. Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola, telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, konputagailutan eta abarretan.

Mahaigaineko Sistema eragilerik erabilienetatik lehena Microsoft-en Windows da, merkatuko %82.74-rekin. Jarraian Apple Inc.-ren macOS doa merkatuko %13.23-rekin eta hirugarren Linux-en oinarritutako Sistema eragileak merkatuko %1.57-rekin. Mugikorren (telefono mugikorrak eta tabletak bateratuta) sektorean 2017-an bildu ziren datuetik ondokoa ondorioztatzen da: Merkatuko %70-a (eta urteroko %10.3-ko hazkundearekin) Googleren Android sistema eragileak du. Apple Inc.ren iOS-ek duen eragina %12.1-koa da (eta urtero %5.2 txikitzen da balio hori). Gainontzeko Sistema eragileen artean %0.3a osatzen dute. Zerbitzarien sektorean aldiz sistema eragile erabilienak Linuxen oinarritutakoak dira.

Sistema Eragile Mota aldatu

Banako zereginak zein anizkoitzekoak aldatu

Zeregin banakako sistemak programa bakarra abiatu dezakete aldi berean zeregin anizkoitzeko sistemak aldiz, programa bat baino gehiago aldi berean abiatzeko gaitasuna dute kongruentzian. Hau sinkronizazioari esker lortzen da, erabilgarri dagoen prozezatzeko denbora egin beharreko prozesuetaz zatitzen.

Banako Erabiltzaile zein anizkoitzekoak aldatu

Erabiltzaile bakuneko Sistema eragileak ez dute bereizten erabiltzaileak, baina programa batzuk tandem moduan gai dira exekutazen. Erabiltzaile anizkoitzeko Sistema eragileak ahalbidetzen dute programak aldi berean exekutatzen, horrez gain, programa hoiei dagozkien erabiltzaileak bereizteko gai dira, beraz sistema eragile mota hauek martxan dauden prozezuak eta makinaren baliabideak identifikatzen ditu eta azkenik aldi berean erabiltzaile ugari sistemarekin interakzionatzea gai izatea gauzatzen dute.

Banatua aldatu

Sistema eragile banatua hainbat makina kudeatzen ditu bakar bat izan balira bezala.

Adibideak aldatu

Unix eta Unix-like Sistema eragileak aldatu

Artikulu nagusia: «Unix»
 
Evolution of Unix systems

Unix maila baxuko hizkuntzan sortu zen lehen aldiz. Ken Thompsonek B programazio hizkuntzan idatzi zuen. Geroago B-tik C hizkuntzara aldatu zen. Unix-ek familia haundia du, eta eragin haundia izan du gaur egungo Sistema eragileetan.

Unix-like familia Linux, BSD, System V eta beste askok osatzen dute. "UNIX" The Open Groupen marka erregistratu bat da, eta horren lizentzia ematen dute haien baldintzak betetzen dituzten Sistema eragileei. "Unix-like" deitzen zaie jatorrizko Unixen antza dutenei.