Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2010eko maiatza

Biografien infotaula aldatu

Kaixo, Twitter @aipua eta Tumblr erabiliz egunero aipu (zita) bat idazten nabil. Asmoa, jarraitzaleen eta nire artean esan zuenaren Wikipediako biografia editatzekoa da (eta bide baztez aipu horiek wikiesanetara igotzea). Jendea animatzen bada biografia osoa osatzen joango gara baina nik gutxienez egunero pertsonaia baten infotaula sortu/osatzeko asmo det. Horretarako gaur egun dagoen txantiloiak datu gutxi sartzeko aukera duela ikusi dut, eta gaztelerakoa oinarri hartuta hori osatu nahiko nuke. Ez dakit jendeari ze iruditzen zaion, txantiloi osatugo bat izateak ez du alde txarrik nik uste, eta batzuen informazioa ez badugu datu hori ez da hutsa agertuko ezta? 'Desagertu' egingo da. Ze iruditzen zaizue eduki zein forma aldetik gaztelerakoaren anzteko zerbait sortzea? —Aurreko iruzkin sinatugabea Baltuna (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.--An13sa 11:32, 27 Maiatza 2010 (UTC)

Ez dago arazorik, hori bai, ez agertzeko bete gabe dagoena ondo zaindu #if horiek... (eta ideia bikaina da!) -Theklan ·   ·   13:27, 27 Maiatza 2010 (UTC)