Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2010eko ekaina

Erreferentziak 2.0 aldatu

Laister Euskarazko Wikipedian ere interfazearen itxura aldatuko da eta erreferentziak jartzeko refToolbar tresnak ez du gehiago funtzionatuko. Ingelesezkoan atera dute refToolbar 2.0 eta oso ondo funtzionatzen du. Eu-wikin tresna hori lankide:Inorbez-ek egin zuen, baina badirudi hori egin eta Wikipediatik alde egin zuela. Saiatuko gara berarekin harremanetan jartzen? Bestela orain arteko {{erreferentzia}} ez da erabilgarri izango.--An13sa 11:25, 22 Ekaina 2010 (UTC)

Berdina galdetu behar nuen... erreferentzia bat txertatzera joan naiz eta ezin izan dut goiko botoitxoarekin egin. Zer egin dezakegu? Eposta bat idatzi diot Inorbezi, ez erantzuten duen. -Theklan ·   ·   12:31, 1 Uztaila 2010 (UTC)
Azkenean lortu dut, baina ingelesez funtzionatzen du eta txantiloiek ez dute funtzionatzen. Poliki-poliki saiatuko naiz konpontzen...--An13sa 10:22, 2 Uztaila 2010 (UTC)
Berriro itzuli beharko litzateke dena lehen zegoen bezala jartzeko, ezta? Ufa... nik ezin dut lagundu orain, sentitzen dut. -Theklan ·   ·   17:29, 2 Uztaila 2010 (UTC)
Gauzatxo batzuk falta dira, baina uste dut garrantzitsuena konpondu dudala. Theklan frogatu eta esan ondo dabilen.--An13sa 17:34, 2 Uztaila 2010 (UTC)