Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2009ko urria

Euskarazko Wikipediak 46. postua berreskuratu du artikulu kopuruari dagokionez aldatu

Orain dela pare bat aste Hindiko Wikipediak burututako postu aurrerakada biziaren ostean, Wikipedia ugarik postu atzerakada bat jasan zuten: horien artean Euskarazko Wikipediak, 46. postutik 47.era. Gaur Euskarazko Wikipediak Telugu Wikipediari aurre hartu dio artikuluen kopuruari dagokionez. Eta berriz ere 46. postu hori "berreskuratu" du.
Orain nere ustez 50.000 artikuluen kopurura iritsi baino lehenagoko helburua 45. postuan dagoen Grekerazko Wikipedia atzematea litzateke. Gaurko egunez eta une honetan bertantxe, Euskarazko Wikipediak 43.720 artikulu ditu, Grekerazko Wikipediak aldiz 45.299: biribilduz, 1.600 artikuluetako ezberdintasuna. Nik uste Grekerazko Wikipediaaren artikulu kopuruak bi hilabeteko epe batean iragatea gure eskura dagoela, kontuan izanik Grekerazkoak Wikipediaren artikulu sorkuntza abiadura Euskarazkoaren dexentez geldoagoa dela.
Besterik gabe, gero arte. --Euskalduna 18:15, 2009ko urriaren 1a (UTC)

Zoritxarrez 50.000 artikuluak ez ditugu urte amaiera baino lehenago lortuko. Zariquiegui 17:19, 1 Urria 2009 (UTC)
Ez dakit. Logikak eta estatistikek ezetz diote (nere iritzia ere ezezkoa da), baina uztailean urte amaierarako 45.000 artikulu ingurura iristea ia pentsa ezinatzat nuen eta ia 44.000ra inguratzen ari gara. Dena dela, Grekerazko Wikipediaren artikulu kopurua iragatea eta 45. postura igotzeko aukera urte amaiera baino lehenago lortzea posible dela iruditzen zait. Aio.
--Euskalduna 20:45, 2009ko urriaren 1a (UTC)
Ongi legoke 45. postu hori lortzea, eta baita gorago joatea ere. Baina ene ustez kontuan hartu behar dugu beti kopuru edo kantitatea bezain garrantzitsua dela kalitatea ere, eta susmoa dut batzuetan hori ahazten zaigula... Artikulu pila idatz daitezke bortz minututan, edukia zaindu gabe eta mamian sakondu gabe. Hori egiterakoan, ordea, ez dugu gure Wikipedia hobetzen. Artikulu landuek ematen dute kalitatea, eta ez litzateke ideia txarra izanen kalitatearen neurketak ere egitea, eta ez bakarrik artikuluen kopuruarenak. Josu 20:25, 4 Urria 2009 (UTC)
Ni bat nator zurekin, Josu. Hala ere azken aldi honetan artikuluak sortzen ditugunean oro har kalitate minimo batekoak dira. Ez dira bere garaian denok sortzen genituen zirriborro tonto horiek. Eta gainera gai oso ezberdinak jorratzen ditugu. Nire ustez esfortzu handia egin gabe (hau da, lan berezia egin gabe horretarako) urte bukaera baino lehen 45. postu hori izan dezakegu edo, behintzat, Greziera gainditu (agian beste norbait atzetik etor daiteke bot batekin). Kontuan izan behar dugu Grezierako wikipediari astero 100-150 artikuluko aldea ateratzen diogula bataz beste. Hau da, 16 bat astetan (4 hilabetetan) gainditu ditzakegu gehienez eta 12 bat astetan (3 hilabete) lan normal bat eginez. Bestetik kalitatea ere nahiko hobetzen gabiltza, ikusi besterik ez daude taula hauetako datuak. -Theklan · ezt  · @   20:32, 4 Urria 2009 (UTC)
Abuztuko estatistiken arabera, 100 aldaketa baino gehiago egin dituzten 20 erabiltzaile daude. Euskarazko Wikipedian inoiz egondako erabiltzaile kopururik handiena. Hogei horiek egunero bost artikulu idatziko balituzte, egunero 100 artikulu idatziko genituzke. Bost artikulu baino ez egunero 100 izateko. Egia esan, aspalditik nahi izan dut artikulu gehiago idazteko ekintzaren bat aurkeztu, baina orain arte ez naiz ausartu. Ez dakit, astebete hartu, 512 byte-eko muga jarri eta hortik gorako dozenaka artikulu denen artean idaztea Xabitxu edo Marklarrek aspaldi egiten duten moduan. Seguru astebetean 1000 idazteko gai garela. Zariquiegui 21:35, 6 Urria 2009 (UTC)
Artikuluak bai, baina kalitatea ere behar dugu. Eta dagoeneko orrialde/aldaketa kopurua jaisten ari da, 12,25etik 12,17ra. Horrela egiten baduzu 12tik jaitsiko gara berriro. Nire ustez hobe lasai-lasai joatea da. -Theklan · ezt  · @   21:45, 6 Urria 2009 (UTC)
Kalitatearena aipatu dut, gutxieneko tamaina jarri eta listo. Zuk zeuk esan duzu jada ez ditugula lehengo zirriborro labur horiek egiten. Kalitatea--> <0,5kb 2008ko urrian= %14 <0,5kb 2009ko urrian= %5. Dena den, ni urte amaierara arte saiatu naiz. Lagundu nahi duenak badaki zer egin :) Zariquiegui 21:54, 6 Urria 2009 (UTC)

Nik bi artikulu moten arteko konbinazioa duen politika bat jarraitzen saiatzen ari naiz: artikulu luzeak eta motzak. Nere ustez batzuk sortzeak ez du esan nahi besteei uko egin behar zaiela, bai ordea euren artean konplementatu daitezkela.
1. Hilabetean nere gustuko gaiei buruzko hiruzpalau artikulu luze eta zabal sortu edota sortuta badaude sakondu (baztez ere hauek hilabateko artikulu nabarmenduen bozketan sartu ahal izateko). Helburua: Euskal Wikipediaren artikuluen kalitatea hobetzea.
2. Artikulu labur ugari sortu, hainbat gaiei buruz: udalerriak, gazteluak, jauregiak, wikipediak, etab. Helburua: Euskal Wikipediaren artikulu kopurua handitzea. Ahal izan ezkero eta nahiz eta laburrak izan, behintzat euren infotaula izan dezatela, adibidez: udalerri baten artikulu labur batek infotaula gabe laburra dirudi, baina infotaula bat izan ezkero begi bistara behintzat beste zeozerren itxura du.
Gisa honetan hilabate batean sortu ditzazketen artikulu laburren ugaritasuna, kalitatezko hiruzpalau artikulu oso luze eta sakonekin orekatzen saiatzen naiz. Gabon. Euskalduna 22:28, 2009ko urriaren 7a (UTC)

Euskarazko Wikipedia aldatu

Gure wikipediak abenduaren 1ean 8 urte beteko ditu. Horregatik ideia ona iruditu zait balorazio bat egitea. Horretarako galdeketak bat sortu dut Euskarazko Wikipediako lankideentzat. Galdeketa guztiz anonimoa da eta ez da lankide edo bestelako daturik gordetzen. Helburua, gure Wikipediaren balorazio bat egitea bere zortzigarren urtebetetzean.

Sortu dudan galdeketa ahal den lankide kopuru handienak erantzun beharko luke, balorazioa osatuagoa izan dadin.--An13sa 09:15, 10 Urria 2009 (UTC)

Nere iritzia besterik ez da, baina nik uste galdeketa horren lotura Euskal Wikipediaren azaleko goikaldean jarri beharko litzatekela, honela ahal den erabiltzaile gehienek ikus eta bete dezaten. Aio. --Euskalduna 15:00, 2009ko urriaren 12a (UTC)

2 hilabete eta erdian 5.000 artikulu sortzea posible ote? aldatu

Gabon.
Badirudi martxa hau jarraitu ezkero datorren urriaren 15erako 45.000. artikulura iritsi ahal izango garela. Gaur egun daukagun kopurua urte amaieralderan izango genuelakoan nengoen eta nola diren gauzak, nere aurreikuspen onenenean oinarrituz ere ez nuke susmatuko gaur egun daukagun artikulu kopurua.
Uztailaren 15ean lortu genuen 40.000 artikuluetara ailegatzea, hortaz 3 hilabetetan 5.000 artikulu sortu dira. Goraipatzekoa Xabitxu eta Zaraquiegui lankideei lan itzela, izarrak edo dominak nola ematen diren ez dakit, baina ongi mereziak dituzte, beste guztion lanari ere meriturik kendu gabe noski. Galdera izenburuak dioen bezala hau da:
Posible al da 3 hilabetetan egin duguna 2 hilabete eta erdiren buruan lortzea? Lortu edo ez, urte amaiera ziraragarria datorrela dirudi... apostuak egiteko adina. Aio. --Euskalduna 22:25, 2009ko urriaren 13a (UTC)

Ez gaitezen emozionatu. Zaila da. Datuak ikusten egon naiz eta posible da kurtsoa 53.000 artikulurekin bukatzea. Hori azkeneko 3 hilabeteetako lana baino gutxiago eginez. Datu horrekin ziurrenik 44. Wikipedia izango ginateke, Greziarren eta Haitieraren aurretik (ez badator atzetik beste bat robot batekin, noski!). Baina berirro esaten dut, erronka kalitatean dago, ez bakarrik kopuruan. Adibidez Zariquieguik eginiko lana goraipatzekoa da, baina Txinako artikulu guzti horiek txukunago leudeke koordenatu batekin (ez dut meritua kentzen, eh, detaile bat da!). Nire ustez bi gauzak egin behar ditugu eta ez litzateke gaizki egongo Grezierazko Wikipedia pasa eta gero kalitatearen aste bat egitea, guztia txukuntzeko bederen.
Bestetik, ez dut gehiegi kontsultatu, baina logotipoa aldatu dut egun batzuetarako. Gogora ezazue hau orain egin dezakegula, beraz noizbehinka gauza batzuk jarri ahal ditugula. -Theklan · ezt  · @   22:44, 13 Urria 2009 (UTC)
Orain ikusi dut iraileko xehetasun grafikak eta taulak argitaratu dituztela: [1] -Theklan · ezt  · @   22:50, 13 Urria 2009 (UTC)
Nire asmoa Txinako hiri guztien infotaula, kordenatu eta bestelakoak jartzea da. Azkenean Nafarroako udalerriekin egindakoa lortzeko. Zariquiegui 17:17, 14 Urria 2009 (UTC)
Aldiz, nere mezuaren asmoa jendea motibatzea da. --Euskalduna 19:56, 2009ko urriaren 14a (UTC)
Kalkuluen arabera: urriaren 15erako 45.000 artikulu genituen, azaroaren 1erako 46.100 ditugu. Hamabost egunetan 1.000 artikuluko abiadura, hortaz, urte amaierako bi hilabete gelditzen direnez, hamabost eguneko 1.000 artikuluen abiadura mantenduz gero (2 hilabetetan 4.000 artikulu sortuko lirateke) urte amaierarako 50.000 artikuluen mugan ginateke. Urtea artikulu kopuru biribil horrekin ederki ospatuz amaitzea, bai moralki bai kopuruarekiko pena merezi duela uste dut. Euskalduna 14:59, 2009ko azaroaren 1a (UTC)

Euskal Astea Wikipedian aldatu

Hurrengo astean Euskal Astea izango da Wikipedian. Ideiarik baduzue bertan edo hemen bota ditzakezue! -Theklan · ezt  · @   09:39, 22 Urria 2009 (UTC)

Nire proposamena jadanik emana da: Proposamena:Euskal artikulu nabarmendua. Oraingoz besterik ez dut.
--Euskalduna 23:43, 2009ko urriaren 23a (UTC)
Nik hurrengo astean landuko ditudan gaiak, Nafarroako udalerrien informazioa luzatzeaz gain, hauek izango dira: Euskal ontzigintza enpresak eta Bilboko zinemak. Zariquiegui 11:31, 25 Urria 2009 (UTC)
Nere aldetik ere Euskal Astea ospatzeko gaien bat lantzezkerotan, aste batzuetan zehar Orreagako gudua artikulua txukundu, sakondu eta luzatuko dut.
--Euskalduna 22:16, 2009ko urriaren 25a (UTC)

Azkue fundazioa aldatu

Hau da Azkue fundazioak Euskarazko Wikipediari buruz dioena:

Munduko entziklopedia erraldoiena da Wikipedia. Edozein gai kontsultatzeko erreferente sahiestezina Interneten. Eta euskarazko bertsioa 47. postuan dago. Ez da txantxetarako emaitza orain arte lortutakoa, baina euskarazko Wikipedia zabalago bat lortu nahi dugu, jakina. Zuk bezala.

Horregatik, izan zaitez munduko jakintzaren parte baten idazle. Lagundu ezazu Wikipediako artikulu berriak sortzen eta doitzen. Egin zaitez WIKI-BITXI. Eta hasi euskara sarean josten gurekin.

AZKUE fundaziotik jakintza librea bultzatu nahi dugu. Ezagutza guztirako sarrera librea duen tresnarik ezagunena gaur egun Wikipedia dela esan daiteke. Mundu osoko bolondresek parte parte hartzen ari dira beren ezagutza Wikipedian plazaratuz, eta gure hizkuntzan erabiltzaile euskaldunok egiten ez badugu, nork egingo du?

Eman diezaiogun presentzia zabalagoa eta baliagarritasun handiagoa euskarari sarean. Eta ez diezaiogun mugarik jarri gure ezagutzei. AZKUE fundaziotik Euskarazko Wikipedia elikatzera animatzen zaitugu. 2001.urtean sortu zenetik, 43.000 artikulu baino gehiago bildu ditu gaur egun arte, baina guztion ezagutzaz eta elkarlanaz, baietz 70.000 sarreratara iritsi 2011rako. Baietz 35 postura iritsi lana gogoz egiten badugu. Egizu sarrera bat.

http://azkuefundazioa.org/txostenak/txostena01/euskara/wikiplaza.html

Zariquiegui 22:28, 28 Urria 2009 (UTC)

Info gehiago, Deian: [2] --Unai (esan) 11:39, 30 Urria 2009 (UTC)