Wikipedia:Txokoa/2009ko apirila

Arazoa "Finalaurrekoak hirugarrenarekin" txantiloiarekin aldatu

Kaixo!

2009ko EPELko Eskuz Banakako Txapelketa artikulua idatzi dut, baina azken txantiloiarekin arazotxo bat daukat: Finalaurrekoak hirugarrenarekin. Ez dakit zergatik, baina ez naiz ongi ateratzen lortzen ari.

Katalanezko artikuluan (Campionat Manomanista de 2009), beste txantiloi bat erabili dut eta ohizko txantiloia primerazkoa izan nau (Plantilla:Semifinals amb tercer).

Nola konpon dezaket? Mila esker aurrez! --Casaforra 08:31, 1 Apirila 2009 (UTC)

  Egina Uste dut konpondu dudala arazoa. Frogatu badaezpada ere. --An13sa 12:58, 2 Apirila 2009 (UTC)
Mila esker!  :) --Casaforra 06:14, 3 Apirila 2009 (UTC)

Wikimania 2009: Scholarships aldatu

English: Wikimania 2009, this year's global event devoted to Wikimedia projects around the globe, is now accepting applications for scholarships to the conference. This year's conference will be handled from August 26-28 in Buenos Aires, Argentina. The scholarship can be used to help offset the costs of travel and registration. For more information, check the official information page. Please remember that the Call for Participation is still open, please submit your papers! Without submissions, Wikimania would not be nearly as fun!

euskara: Wikimania 2009, Wikimediaren proiektuei lotutako aurtengo ekitaldi mundiala, bilkurara joateko beken eskaerak jasotzen ari da. Aurtengo bilkura Buenos Airesen (Argentina) ospatuko da, abuztuaren 26tik 28ra. Beka horrek bidai eta erregistro gastuak ordaintzen laguntzeko balio du. Ez ahaztu parte hartzeko deialdia oraindik ere irekita dagoela, bidali zure lanak mesedez! Bidalketarik gabe, Wikimania ez litzateke inoiz interesgarri izango! - Rjd0060 01:21, 9 Apirila 2009 (UTC)

Update information about localisaton on translatewiki.net aldatu

  • Currently 99.60% of the MediaWiki messages and 41.99% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 10:41, 12 Apirila 2009 (UTC)
  • Currently 98.81% of the MediaWiki messages and 41.68% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 17:28, 9 Maiatza 2009 (UTC)

GFDL lizentziatik CC-BY-SA lizentziara aldatu

Kaixo guztioi! Goiburuan ikusiko zenutenez, bozketa bat ireki dute Wikimedia Metan Wikimediako proiektuen lizentzia aldatzeko, GFDLtik CC-BY-SAra. Ez dakit zer bozkatu; informazio mordoa dago, gehiegi esango nuke, zer edo zer argi ateratzeko. Norbaitek ba al daki zer komeni zaigun? --Unai (esan) 10:21, 17 Apirila 2009 (UTC)

Hori bakoitzak erabaki beharrekoa da. Aldaketa nagusia, irakurri ostean atera nuena behintzat, hau da: Orain arte beste wikipedia batetik zerbait kopiatu nahi bazenuen BEREZ beste wikipedia horretako historia OSOA hartu behar zenuen kontuan. Hau da, egile guztiak aitortu behar ziren eta gainera kanpoan erabili nahi bazenuen BEREZ (inork ez zuen egiten, baina beno) lizentzia osoaren kopia bat eta historiaren beste kopia bat jarri behar zenuen. Ideia da orain bertatik kopiatua dela esatearekin nahikoa izan dadila. Hau da, zure ustez lan guztia eta lankide guztien lana beti aitortu behar bada orain arte jarraitzea da onena. Uste baduzu horrek itzulpen prozesuak edo informazioaren erabilera oztopatzen duela orduan aldatzea da hoberena. -Theklan · ezt  · @   10:30, 17 Apirila 2009 (UTC)
GFDL gehien bat software libreari erantzuteko lizentzia bat izan zen jatorriz. Wikipediak lizentzia hori hartu zuen besterik ez zegoelako, ez egokiena zelako. Geroago CC lizentziak sortu ziren, eta azken hauek egokiagoak omen dira sormen artistikorako (argazkiak, testuak, etab.). Nik gutxi dakit honi buruz, baina Theklanek esandakoaz aparte beste ezberdintasun bat ere badago, niri behintzat gertatu zaidana: GFDL lizentzia mantenduz, ezin ditut erabili CC-BY-SA lizentziarekin sarean banatzen diren edukiak (edo behintzat ikuspuntu legaletik ez da hain egokia), eta ikusita CC-BY-SA gero eta erabiliagoa dela, GFDL mantentzea desabantaila da. Niri euskalnatura.net webguneko edukiak erabiltzean sortu zitzaidan zalantza hori, haiek CC-BY-SA erabiltzen baitute. CC-BY-SA onartzen bada Wikipediarako, arazorik gabe erabili ahal izango nuke eduki hori. Orain ere artikuluren batean erabili da, baina beti dago zalantza hori, posible ote den CC-BY-SA lizentzia duen eduki bat GFDL lizentziadun Wikipedian erabiltzea.--Assar; (erantzun hemen) 10:44, 17 Apirila 2009 (UTC)
Biok aipatutakoak kontu garrantzitsuak dira, bai:
  • Assar-ek komentatukoagatik, batez ere, oso interesgarria iruditzen zait lizentzia aldaketa hau, aukera berri asko eskainiko baititu edukiak beste gune batzuetatik ekartzeko.
  • Theklan-ek komentatukoaren inguruan, zailagoa ikusten dut kontua; hori norberak ikusi behar du, bere lana lan pertsonal moduan baloratua izatea nahi duen, edo komunitatearen lan bezala. Hainbat pertsonari Wikipediaren inguruan entzun izan diodan kritiketako bat horrekin lotuta joan da: "Nik egiten dudan lana ezin dut nire curriculumean ipini". Tira, nik ez dut arazo moduan ikusten hori, Wikipedia zer den jakinda ez dudalako uste bere helburua inoiz hori izan denik. Komunitatean egindako lana baloratzen dut nik, pertsonala baino gehiago, baina bakoitzak esan dezala...
Nik bai bateagatik eta bai besteagatik alde bozkatu dut, aldaketa interesgarria iruditzen zaidalako. Baina hauek kontuan izanda bakoitzak erabaki dezala. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:55, 17 Apirila 2009 (UTC)

Eskerrik asko azalpenengatik. Ados nago zurekin, TXiKi. Aldaketa Wikipediaren izpirituaren aldekoa dela ematen du.--Unai (esan) 10:59, 17 Apirila 2009 (UTC)

Koordenatuak aldatu

Kaixo, hirien artikuluetan infotaulak sartzen ari naiz, baina konturatu naiz kokapenmapa sistema, Hiri orokor infotaulak bakarrik duela. {{Frantziako udalerri infotaula}}-k adibidez ez du erabiltzen eta kokapenaren inguruan maparenbat jarri beharra dago. Gainera kokapenmapa sistema askoz errezagoa, erabilgarrigoa eta prezisogoa da. Ezin al da kokapenmapa sistema {{Frantziako udalerri infotaula}}-n eta bestelakoetan jarri? Edo hiri orokor infotaula erabiliko dugu denerako?

Bai, jarriko dut! -Theklan · ezt  · @   13:09, 19 Apirila 2009 (UTC)
Beno, asko saiatu ondoren ez dut lortu eta ez dakit zergatia... beraz hoberena izango da hiri orokor infotaula erabiltzea, eta kitto. -Theklan · ezt  · @   14:16, 19 Apirila 2009 (UTC)
Bale. Saiatuko naiz egiten, baina ondo ateratzen ez bada dagoen bezala utziko dut. --An13sa 18:47, 19 Apirila 2009 (UTC)

Urteko argazkia Commonsen aldatu

Aupa! Aurrekoan norbaitek hemen Commonsen 2008ko argazki onena aukeratzeko egiten ari den lehiaketaren berri eman zuen, Euskal Herriko argazki batzuk bertan zeudela jakinarazteaz gain. Lehiaketa jada bigarren fasera iritsi da (hemen). Bigarren fase horretara Euskal Wikipedian nabarmendu genuen argazki bat ailegatu da (hemen), eta gainera bozketan nahiko ondo doala dirudi... Besterik gabe, horren berri emateko idatzi dut. --Orereta (erantzunak) 15:57, 21 Apirila 2009 (UTC)

Irabazteko bidean da, bai :-) --Unai (esan) 11:30, 30 Apirila 2009 (UTC)
Nik ere eman diot bozka... nahiz eta onartu beharra dudan badaudela beste argazki batzuk merezi dutenak! -Theklan · ezt  · @   11:42, 30 Apirila 2009 (UTC)
Kontu hau Sustatun aipagai.--Assar; (erantzun hemen) 14:44, 4 Maiatza 2009 (UTC)
Badirudi ezin duela edonork bozkatu, ezta? Ni ez naiz oso aktiboa Commons-en eta... :-/ –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:59, 4 Maiatza 2009 (UTC)

Bozketa itxita dago, beraz, berdin dio... Ematen du 3 bozkagatik irabazi duela (ikus behin-behineko emaitzak hemen). --Unai (esan) 17:18, 4 Maiatza 2009 (UTC)