Wikipedia:Txokoa/2008ko otsaila

Gazte topagunea + wikipedia

aldatu

Gaztesarean irakurri dut, Gazte topagunean espazio bat egongo dela gordeta, norberak zerbait irakatsi edota hitzaldiren bat eman... Interesgarria izan daiteke Euskal Wikipedia promozionatzeko bertarako zerbait prestatzea. Nik ziurrenik ez dut joaterik izango (behintzat egun guztietara) baina egunen baten kable bat bota agian egin nezake. Zuetako norbait ba al doa? Prest egongo litzateke hitzalditertulia + tailerra egiteko?--Janfri; bai esan?   18:21, 28 Urtarrila 2008 (UTC)

Ba ideia oso ona iruditzen zait. Nik tamalez ezin dut konprometitu, hortik ibiliko banaiz ere... Zerbait egiten bada, saiatuko naiz pasatzen, hori bai. --Orereta (erantzunak) 22:24, 28 Urtarrila 2008 (UTC)
Ni bertan egongo naiz... norbait animatzen bada egin dezakegu zerbait! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      20:40, 2 Otsaila 2008 (UTC)
Nik, aurretik aipatu bezala, ez dakit ziur hemendik ala kanpoan egongo naizen beraz ez dakit. Dena dela, prestakuntzan-edo lagundu dezaket. Eta behin ziur jakitean ba esango nuke. Uste dut probatzeagatik ez dela ezer gertatzen, betiere esanda topagunekoei pixkat "airean" lotuko dela kontua ziurtasunez jakin artean ea Oreretak eta biok ahal dugun. Baina, saiatzeak merezi duelakoan nago, horregatik egin nuen proposamena kar kar.--Janfri; bai esan?   08:15, 4 Otsaila 2008 (UTC)
Zuk egindo duzu proposamena bertan, Janfri? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      11:08, 4 Otsaila 2008 (UTC)

Egin nezake baldin eta gutxi gorabehera noiz egin eta zenbat irautea nahi dugun. Nik uste lehenengo filosofia gainetik azaldu (ez larregi, bestela jendea aspertu egingo da) eta gero praktika pixkat egin dezakegu. Zenbat denbora uste duzue eramango duela guztira, ordu bat?(ordu laurdeneko azalpena eta hiru ordu laurdeneko esperimentazioa ordenagailuekin) --Janfri; bai esan?   17:11, 4 Otsaila 2008 (UTC)

Nik oso zaila izango dut bertara joateko, ez dut uste ahal izango dudanik, baina ideia ona iruditzen zait. Dena dela, ordu laurdeneko azalpena ez da ezer! Nik orain arte eman ditudan ikastaroak luzeagoak izan dira: sakonduz, 6 ordutakoa egin genuen behin, eta beste behin, labur-laburra, ordu eta erdian. Azalpenentzako ordubete behintzat utzi, praktikak ondoren beste ordubete edo? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:38, 4 Otsaila 2008 (UTC)
Topagunea da, jendea azken batean parrandara doa. Nire ideia da pixkat gainetik azaltzea filosofia eta gero azalpenak jendea ordenagailuetan dagoen bitartean egitea, bestela, ajea eta txaparen artean...--Janfri; bai esan?   18:50, 4 Otsaila 2008 (UTC)
Ez pentsa! Aurreko topagunean hitzaldi nahikotan egon nintzen eta batzuk antolatu... eta jende pila joaten da ikasteko prest. Eta haraino joatea eta ordu laurden bat egotea jendeak ez luke ondo ikusiko, gutxienez 45 minutu izan beharko litzatekela uste dut! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      14:04, 5 Otsaila 2008 (UTC)
Ados, baina hitzaldia bakarrik izango da? Ni ordenagailuekin zerbait praktikoa egitearen aldekoa naiz (baldin eta azpiegitura nahikoak badaude).--Janfri; bai esan?   14:16, 5 Otsaila 2008 (UTC)
Azpiegitura eurek jartzen dute, eta eskatzen denaren arabera, suposatzen da. Hau da, ezin bada ezin da, baina bestela beti da hobe praktikoa izatea! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      14:19, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Beno ba, jar dezagun luzera bat eta eskaera oraintxe bertan egingo dut.--Janfri; bai esan?   14:34, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Antolaketarako lagungarria izan daiteke ere agian aurreko udan eman nuen hitzaldiaren programa, ideia orokorra izateko. Programaren laburpena hemen ikus daiteke, eta zehatz-mehatz azalduta hemen. Azken honekin ia sei orduz egon ginen, praktika pixka bat, eztabaidak, eta guzti... pixka bat trinkotu beharko litzateke! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:34, 6 Otsaila 2008 (UTC)
Ea ba, kontua da, ni ziurrenik Topagunea den garaian ez naiz hemendik ibiliko, Pirinioetan zehar ibiliko naiz, beraz, ezingo dut lagundu momentuan. Gero, hilaren (otsaila) amaieran, Argentinara noa kirol-taldearekin, justu Aste Santua hasi baino lehenagorarte, beraz prestakuntzan ere ezingo dut lagundu askorik. Ba al dago marroia bere gain hartzeko dagoen norbait? Bestela beste baterako laga genezake eta beste leku batzutan egin ikastaroak (unibertsitateak, gaztetxeak, institutuak...). Zer diozue?--Janfri; bai esan?   09:52, 7 Otsaila 2008 (UTC)
Niri ideia oso ona iruditzen zait, esan bezala, baina prestaketan ezingo dut lagundu, ganoraz ez behintzat (lanez lepo nabil hilabete honetan) :-( Egunean hortik pasa ninteke (zerbaiterako balio badu), baina oraindik ezin dut guztiz ziurtatu. Fundamentu gutxi nire aldetik, beraz. Aurreragorako utzi daiteke, baina Txikik jarritako eskema-eta begiratzen aritu naiz, eta ikastaroa eman baino, agian nik jaso beharko nuke! --Orereta (erantzunak) 10:01, 8 Otsaila 2008 (UTC)

Arazoak koordenatuekin

aldatu

Kaixo guztiei! Ikusiko zenuten bezala mendien txantiloia dutenak gaizki daude. Gainer beste batzuk ere gaizki daude, Gasteizko herriak bezala, edo Altsasuko dermioak bezala, eta ziur beste batzuk ere gaizki jarri direla. Ez dakit zein den arrazoia, txantiloia ondo zihoan atzo arte eta txantiloi asko daude elkarrekin uztartuta. Nik ezagutzen ditudanak begiratu ditut eta ez da aldaketarik egon azkeneko egunetan... beraz ez dakit zein izan daitekeen arazoa... ideiarik norbaitek? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      18:13, 27 Otsaila 2008 (UTC)

Ez dakit zein den arazoa, baina mendien infotaulan kokapenmapa jarri ordez {{kokapenmapa}} jartzen bada, behintzat dena bere tokira doa, eskuinera. Planorik gabe, hori bai. --Unai (esaidank) 19:49, 27 Otsaila 2008 (UTC)
Beno, badirudi zerbaitek failatzen duela eta ez direla txantiloiak, zerbait formatuan. Izena jartzen badugu ez du onartzen {{kokapen mapa}} txantiloi bat denik, nahiz eta aurretik egiten zuen eta txantiloiek bakarrik funtzionatzen duten. Nire ustez bi txantiloi konbinatzearekin batera sortzen den arazo bat da, hori bai, konpondu beharreko arazo bat. Orokorrean kokapenmapa erabiltzen duten txantiloi guztietan gertatzen da, ez ordea txantiloitik kanpo erabiltzen bada. Norbaitek soluziorik? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      11:02, 28 Otsaila 2008 (UTC)
Begiratzen ibili naiz eta ez dakit zein den arazoa. Txantiloiaren barruan beste txantiloi bat jarri daiteke, eta hori forgatu dut kokapen mapa txantiloiaren ordez beste bat jarriz switch ordenaren ostean. Kokapen mapak, bestalde, funtzionatzen du eta ez da aldaketarik egon azkeneko hilaetetan, beraz e zdu zertan akats hori eman behar. Baina... beno, berri on bat ere badaukatu. Aurreko hilabetetan WikiMiniAtlasaren garatzaileari euskarazko puntuak jar zitzala eskatu nion eta jada egin du. Koordenatuak dituen puntu baten gainean klik eginez gero mapa irekiko zaizue eta hor agertuko dira gure puntuak, euskaraz, maparen gainean... beno, kontsolatzeko bada ere... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      20:06, 1 Martxoa 2008 (UTC)

Arazoa ez badago Euskal Wikipedian, kanpoan bilatu behar da. Otsailaren 27an hasi zen arazoa eta, zelako kasualitatea, data berdinarekin extensio ugari daude hemen. Ba al dakizue zer den hori? Zerikusirik al dauka gure arazoarekin? --Unai (esaidank) 20:12, 1 Martxoa 2008 (UTC)

WikiMiniAtlasarena itzela da. Hala ere, warning mezu bat ateratzen zait :-( --Unai (esaidank) 20:33, 1 Martxoa 2008 (UTC)
Beno, bugzillan jada eman dut arazo honen inguruko informazioa, ea eurek konpondu ahal duten, demagun, aste baten buruan! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      13:39, 2 Martxoa 2008 (UTC)