Wikipedia:Txokoa/2008ko maiatza

Zubisalto eta gomasalto artikuluak errebisatu eta babesteko eskaera aldatu

Ohar hau administratzaileentzat da. Zubisalto eta gomasalto artikuluetan eztabaida daukagu Ghettha erabiltzaileak eta biok. Administratzaileek esku har dezaten nahi nuke. Mesedez, aztertu bi artikuluon eztabaida orrietan eta gure eztabaida orri pertsonaletan izan dugun mezuen trukea, eta erabaki bat hartu kontu honi buruz.--Assar; (erantzun hemen) 08:49, 4 Maiatza 2008 (UTC)

Ba al dago goiko galderarentzako erantzunik? Administratzaileek informazio gehiago eduki dezaten, Ghetthak eta biok izan genuen azken mezu trukea hemen eta hemen dago.--Assar; (erantzun hemen) 18:43, 5 Maiatza 2008 (UTC)
Nik gainetik irakurri nuen azkenean eta ez dakit zer erabaki. Arazoa zein den ere ez dago oso argi, hau da, badirudi terminologikoa dela. Nahi izanez gero orain artikulu horiek babestuko ditut eta eztabaida orrialdean guztien artean (gaia kontrolatzen dutenak) arazoa konpontzen saia zaitezkete. -Theklan ·   ·   18:54, 5 Maiatza 2008 (UTC)

Badirudi konpromisozko adostasunera iristen ari garela artikulu hauetan. Mesedez, Theklan, desblokeatuko al dituzu artikuluak? Barkatu eragozpenak.--Assar; (erantzun hemen) 07:50, 9 Maiatza 2008 (UTC)

  Egina --Alfredo Beaumont 08:22, 9 Maiatza 2008 (UTC)

Donostialdea vs. Oarsoaldea aldatu

83.44.219.44 IP-arekin identifikatu gabeko erabiltzaile batek sistematikoki zenbait artikulutan Oarsoaldea eskualdea ezabatu eta Donostialdeagatik aldatu du. Donostialdea, Oarsoaldea eta Gipuzkoako eskualdeen zerrenda artikuluak ere moldatu ditu, nire ustez erabat erizpide partziala erabiliz eta inongo eztabaidarik proposatu gabe. Donostialdea vs. Oarsoaldea eztabaida beti iruditu zait itxi gabeko eztabaida bat, eta horregatik euskal Wikipediak gai honen inguruan erizpiderik ba ote duen jakin nahi nuke. Bestela nire iritziz moldatutako artikuluak bere horretara bueltatu beharko lirateke gai honen inguruan erabaki bat hartu arte. Bitartean gaiari buruz informazioa bilduko dut. Eskerrik asko. --birasuegi 13:36, 4 Maiatza 2008 (UTC)

Ados nago Birasuegirekin. 83.44.219.44 IPdun erabiltzaileak eginiko aldaketak desegin ditut, eta ondoren irakurri dut Txokoko ohar hau. Erabiltzaile horrek inolako eztabaidarik egin gabe Oarsoaldeko herri guztietako informazioa aldatu du, eta horregatik desegin ditut bere edizioak. Agian eztabaidatu liteke kontu hori (Oarsoaldea eskualdea badela nahikoa argia da nire ustez), baina bitartean informazioa mantendu behar dela uste dut. --Orereta (erantzunak) 15:10, 4 Maiatza 2008 (UTC)

static wikipedia barriztua noiz? aldatu

http://static.wikipedia.org/downloads wikipedia estatikoa dago, baina berrien artean ez dira agertzen hizkuntz batzuk bakarrik. badadizue zer gertatzen den, nola eskuratu "eu" eta "es" wikipedia bertsioak? --Telle 16:58, 5 Maiatza 2008 (UTC)

Nik dakidala ez dago gure esku... -Theklan ·   ·   18:54, 5 Maiatza 2008 (UTC)
Aupa Theklan, bai suposatzen nuen baina zeozer dakizuen edo jakin gura nuen, zeren bertsio berriak deskargatrzeko ez daude EU ez eta ES --Telle 12:16, 7 Maiatza 2008 (UTC)
Bitxia da, bai, Telle, hizkuntza asko falta dira deskargatzeko. Hasierako orrialdetik joanda ere errorea ematen dute euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, ez dakit zer gertatuko den. Dena dela, badirudi ingelesezkoaren (en) aurretik doazen guztiak agertzen direla, baina hurrengoetako bat ere ez... beraz, baliteke ingelesezkoak sortutako arazoren bat izatea. Konpondu arte itxaron behar... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:22, 7 Maiatza 2008 (UTC)

Bitxikeria aldatu

Badakit gure wikipediarena ez dela, baizik eta Gaztelaniazko Wikipediarena, baina berria bitxi xamar iruditu zait. Agian zuetako askok bazenekiela, baina hemen argitaratu dute zein den kategoriarik ikusiena: es:Wikipedia:Ranking de visitas (Categoría), (zein eta aktore pornoena gaztelania hitz egiten ez dutenentzat).

Haber, gure euskaldun-fededun wikipedia honetan, zein da? Administradorearen batek ba al daki?-- Marklar2007 17:37, 6 Maiatza 2008 (UTC)

Saiatu nintzen ni topatzen, eta ez nuen lortu antzekorik topatzea, ez hori ezta artikulurik bisitatuena ere. Ez dakit hori jakiteko ahalmena daukagun, ni saiatuko naiz berriz topatzen. TXiKi lankideak ezagutzen du nahiko ondo darabilgun softwarea, agian berak erantzun dezake nik baino hobeto.--Janfri; bai esan?   14:00, 7 Maiatza 2008 (UTC)
Nik uste horretarako kontadoreek ondo funtzionatzea behar-beharrezkoa dela... baina bai, TXiKik agian esan ahal digu zerbait... hala ere, bitxikerietan sakonduz, badaude beste bi lehenengoen artean manga pertsonaiena eta beste bat postura sexualena...Theklan · ezt  · @   14:52, 7 Maiatza 2008 (UTC)
Mediawiki softwareak ez du horretarako aukerarik ematen, hori zerbitzariaren kontua baita, ez softwarearena. Dena dela, barrapunton jartzen duenez, bisitak aztertzen dituen softwareren bat instalatu omen dute gaztelaniazko wikipedia, eta hori da bisitak bistaratzeko aukera emango diena. Bestela, zerbitzarira iritsi gabe, ezin da hori eskuratu, nik dakidala. Gaztelaniazko wikipediako orrialde honetan azaltzen dutenez, badago estatistikak eskuratzeko webguneren bat, eta euskarazkoarentzako ere funtzionatu beharko luke, nik uste, baina momentu honetan errorea ematen du...
Begiratuko dugu beste uneren baten ea zerbait egin dezakegun; edo bestela, gaztelaniazko wikipediako norbaiti ere galde diezaiokegu. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:17, 7 Maiatza 2008 (UTC)
Ba nik (ez naiz gogoratzen non) wiki batean Estadistiketan ze bost orri bisitatuenak zeuden, eta noski bat Azala zen.

Koordenatuekin lana aldatu

Kaixo guztiei! Berriro ere nabil hemen koordenatuekin bueltaka. Aurreko batean (urte ta piko izango da, agian bi) lortu genuen WikiMiniAtlasa erabili ahal izatea, eta hainbeste wikipediatan erabiltzen denez orain berez integratua dago. WikiMiniAtlas honekin koordenatu bat jartzen dugunean koord txantiloiarekin (edo besteren bat, baino hobe hau erabiltzea) munduko bola bat agertzen da aurretik eta bertan klik eginez mapa bat agertuko zaigu. Mapa horretan gertu dauden eta koordenatuak dituzten beste herri batzuk agertzen dira. Beno, hau alemanierazko wikipediako lankide batzuei eskatu genien eta eurek garatzen dutenez ba egin dute. Arazoa da bertan agertzen diren loturak ingelerazko wikipedian koordenatuak dituzten eta guk interwiki batekin ditugun artikuluenak baino ez direla.

Guk momentu honetan 3.700 bat artikulu ditugu koordenatuekin [1], urrun ingelesezkoak dituen 124.000etik, noski, eta katalanek dituzten 7.600etatik. 42.a gara wikipedia guztien artean irizpide honen arabera. Beno, zein da dagoen arazoa, guk gehienbat herriei eta auzoei jarri diegula eta, beraz, ez ditugula puntu asko jarrita mapa horretan, ingelerazkoan artikulu horiek ez baitira existitzen. Eskaera bat egin diet data sorta bat egin dezaten gure puntuekin... baina ez dut uste lan asko egingo dutenik ez baditugu artikulu kopuruan lan egiten. Hori dela eta hurrengo egunetan nahi baduzue koordenatuak eroak bezala jarri gaitezkela proposatzera nator hona, horretarako dagoen wikiproiektuan (nahiz eta pixka bat zaharkitua dagoen) edo bestela geure kasa. Baina hori, Google Earth hartu eta ez dadila geratu auzo bat, herri bat edo bestelakorik koordenatuak ondo jarri gabe. Zer deritzozue? -Theklan · ezt  · @   23:06, 7 Maiatza 2008 (UTC)

Egia esan, ez dut oso ondo ulertu zer den mapatxoaren kontu hori, ezta data-sorta egitearena gure puntuekin ere, baina garrantzitsua dela uste dut koordenatu kopurua ugaltzea (hori bai, erlatiboki, ingeles eta katalanezko wikipediak baino koordenatu gehiago ditugu...)--Janfri; bai esan?   07:05, 8 Maiatza 2008 (UTC)
Bai, erlatiboki hala da, baina absolutuki inoiz izango ez bada ere kopuru majo bat lortzea garrantzitsua da. Berez gaur egun 4000 edo izango ditugu, bide batez, hori zaharkitua baitzegoen. Gauza da koordenatu batzuk jartzen ditugunean ezkerrean bolatxo bat agertzen dela. Hor klik eginda mapa bat zabaltzen da eta bertan gertu dauden beste puntu batzuk agertzen direla. Hauek ingelerazko datu sorta batekin egiten dira, eta ez gurearekin. Ideia bat egiteko, ingeleraz Olazti eta Altsasuk ez daukatu koordenaturik (atzo Altsasukoa jarri nuen, baina lehen ez zuen) eta horregatik Bakaiku edo Urdiain agertzen dira mapan eta ez Altsasu edo Olazti. Gurean ordea Oñatiko auzoek, edo Larrabetukoak, edo Bilboko hainbat eraikin eta auzo, agertu beharko lirateke, horrek interes handia baitu gurean. Ideia da egun hauetan koordenatuen orriak hobetzen baditugu, adibidez EHko guztiak jarriz, askoz hobe geratuko garela alemanek lana egin ahal izan dezaten. -Theklan · ezt  · @   14:24, 8 Maiatza 2008 (UTC)
Beno, eskaera egin ondoren esan didate polonierazko eta italierazko wikipediek prioritatea dutela, milaka artikulu dituztelako. Hala ere lotura hau eman didate [2] eta bertan agertzen da zenbatetan dugun koordenatuak jarrita. Momentu honetan 3098, nahiz eta badirudi ez dagoela oso ondo eguneratua beti (gehiago sortu ditut eta ez ditu gehitu). Ez dago hain gaizki, baina ez dira hasieran jartzen zituen 3700 horiek. Nire aldetik gogor saiatzen ari naiz Nafarroarekin, kontzeju guztietan ere jartzen. Norbaitek Gipuzkoa edo beste batekin hasi nahi badu esan iezadala eta laguntza behar badu esnago diot nola egin (Google Earth zure laguna izango da!). -Theklan · ezt  · @   13:01, 10 Maiatza 2008 (UTC)

Gaiari berriro helduz. Hiru lankide edo honetan gabiltza jada. Nik NAfarroarekin nahiko lan egin dut, alfabetikoki L letran noa eta horrainoko herri guztiek dituzten kontzejuetan ere koordenatuak sartu ditut. Pare bat udalerri gaztelerazko eta euskarazko izenarekin errepikaturik genituela ikusi ahal izan dut eta gainera mapak eta kode postalak jartzkeo aukera ere eman du. Tools zerbitzariak atzerapen handia du, baina orain 3.508 artikulu ematen ditu ([3]), hau da, hasieran genituenak baino 500 bat gehiago ditugu jada. Eta horrela jarraituz gero nire kalkulua da 4.000 bat artikulu koordenatudun edukitzera hel gaitezkela. Sin mas, jakin ezazuen, eta norbait animatzen bada ba lan honi ekiteko. Ipar Euskal Herrian lan pila pila pila dago egiteko, baita udalerri txantiloiak jartzen ere. -Theklan · ezt  · @   14:08, 13 Maiatza 2008 (UTC)

Beno, guztiek jakin ezazuen, Nafarroako herri eta auzo guztiek (Ahal izan den guztiek, batzuk google earthen topatzea ezinezkoa izan baita) badute jada euren koordenatuen txantiloia jarrita. Bizkaia eta Araban egin den lanari gehituta oraintxe 3.753 artikulu ditugu koordenatuekin (ziuraski orain eginikoak gehitu gabe. Beraz guztira 3.760 edo egongo dira. Lan ona da, baina oraindik ere badago asko egiteko... nik bihar edo ekingo diot Gipuzkoai. Eta gogoratu... mendiak eta auzoen artikuluak sortzean sar itzazue koordenatuak! -Theklan · ezt  · @   00:54, 22 Maiatza 2008 (UTC)

Beno... berirro gai honekin bueltaka ez nabil, baina harremanetan dago. Gauza da commonsen koordenatuak jartzen badira gero google mapsen ikus daitekela. Hona hemen Euskal Herriko hainbat irudi ikusteko aukera [4]-Theklan · ezt  · @   21:19, 4 Ekaina 2008 (UTC)

Kaixo, ez nuen ezagutzen aukera hori, eta oso interesgarria iruditu zait. Panoramioren antzeko zerbait, baina Wikimediako argazkiekin. Proba egin dut eta primeran dabil, hona hemen koordenatuak sartu dizkiodan argazki bat Google Maps-en. Bide batez, ez nekien ere munduko bolatxoan sakatuta mapa agertzen zenik. Probatu dut eta mapa agertzen zait, baina gainean MySQL errore bat agertzen zait, adibidez Gasteiz artikuluan. --Assar; (erantzun hemen) 06:40, 5 Ekaina 2008 (UTC)
Nik errore berdina ikusten dut. Ba duela hilabete batzuk ongi zebilen...--Unai (esaidank) 07:22, 5 Ekaina 2008 (UTC)
Batzuetan gertatzen da, bai. Baina tools zerbitzariaren arazoak izaten dira, kargatzen dela. Hala ere gehienetan funtzionantzen du. Eta munduko bolarena da WikiMiniAtlasaren kontua... Bestetik oso interesgarria da argazkia noruntz atera den jartzen bada (bukaeran heading jarrita, begiratu Irudi:Dantzaleku panoramika.jpg) mapan gezitxo batekin ateratzen dela... hori laostia iruditu zait. -Theklan · ezt  · @   10:10, 5 Ekaina 2008 (UTC)
Ederra, bai! Baita beldurgarria ere... dena kontrolatzeko etengabeko aurrerapausuan ari gara eta... --Unai (esaidank) 10:18, 5 Ekaina 2008 (UTC)

MySql arazoaren berri eman diot programatxoaren egileari. Ea laster konpontzeko biderik dagoen, nahiz eta baliteke bere esku ez egotea. HAla ere behin mapatxoa irekita goian dagoen beherazko gezitxoari ematen badiozue zein hizkuntzako loturak ikusi nahi dituzuen jartzen dizu. Aukeratu adibidez ingelera eta ikusiko duzue! -Theklan · ezt  · @   10:27, 5 Ekaina 2008 (UTC)

Joder, orain ikusi dut lehenengoz mapatxoaren asuntu hori, Amerika deskubritu dudanaren sentsazioarekin nago!--Janfri; bai esan?   13:52, 5 Ekaina 2008 (UTC)
Joder! Horregatik izango zen hain atentzio gutxi jartzen zeniotela koordenatuak jartzearen asuntoari! Eta hori goian gaia planteatzerakoan lehenego parrafoa espreski hitz egiten dudala horren inguruan! Beno, ba orain badakizue zergatik nagoen hain tematua gaiarekin. Asko lortzen baditugu kasu egingo digute eta baliteke noizbait gure izenak agertzea mapatxoan, eta ez ingelerazkoak! -Theklan · ezt  · @   13:55, 5 Ekaina 2008 (UTC)
Nik euskarazko artikuluen mapa ikusten dut automatikoki.--Janfri; bai esan?   14:00, 5 Ekaina 2008 (UTC)
Badirudi konpondu dutela MySQL arazoa...--Assar; (erantzun hemen) 14:12, 5 Ekaina 2008 (UTC)
Argitzeko. Ikusten ditugunak euskarazko izenak dira, baina ez dira euskaraz koordenatuak dituzten artikuluak, baizik eta ingeleraz koordenatuak dituzten artikuluak eta aldi berean eu lotura bat dutenak. Beste hitz batzuekin esanda, euskaraz eta ingeleraz artikulu bat baldin badugu interwiki loturekin eta ingelerazko bertsioan koordenatuak baditu orduan behean agertuko da. Baina euskaraz koordenatuak jartzearren ez da mapan agertuko. Ingelerazko orrialdetan koordenatuak jarriko bagenitu datubasea berritu arte itxoin beharko genuke ikusi ahal izateko. Baina berez dugun aukera hoberena gure kopurua asko igotzea da, agian 6.000 arte, eta programatxoa egiten duten alemanak presionatzea. Auzo guztiek euren koordenatua dutenean Google Eartherako kml artxibo bat egin daiteke, adibidez, eta euskal toponimoak bertan agertzea. Modu horretan euskarazko izenak bisibilizatzen ditugu, gaztelerazkoen gainetik. -Theklan · ezt  · @   14:23, 5 Ekaina 2008 (UTC)

Emozioa! Berriro sartu naiz helbidean zenbat koordenatudun artikulu genituen ikusteko eta 4.000 zehazki! Zorionak guztiei! -Theklan · ezt  · @   17:10, 20 Ekaina 2008 (UTC)

200. urtetik 250. arteko kronologia aldatu

Zer deritzozue artikulu honen inguruan? Eztabaida orrialdean proposamenen bat egin nuen; uste dut baduela mantenurako beharra. Iritzirik? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:52, 13 Maiatza 2008 (UTC)

Legutioko albisteak aldatu

Aupa! Albiste berrien atalean, maiatzaren 14an Legutioko atentatuari buruzko albistea dago, eta 15ean horri erantzuteko burutu ziren bilkura instituzionalei buruzkoa. Nire ustez lehen albistearen jarraipena da maiatzaren 15ekoa, eta beraz ez genuke jarri behar (atal horretan albiste gutxi batzuk jar ditzakegu). Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 09:11, 16 Maiatza 2008 (UTC)

Automatikoki sortutako lankideak aldatu

Kaixo! Gaur hainbat lankide berri izan dira, pila bat. Lankide berriok sortzerakoan Account created automatically mezua ageri da. Zer esan nahi da horrekin? Bot-ak dira? Denei ongi etorri mezua jarri diet eztabaida orrian... --Orereta (erantzunak) 21:38, 27 Maiatza 2008 (UTC)

Beste wikipediatan ere sortzen ari dira...--Assar; (erantzun hemen) 21:47, 27 Maiatza 2008 (UTC)
Bai! Hobespenetan jarri dezakezu zure wikipedia ezberdinetako kontuak bateratzeko modu bat. Korre elektronikoaren bidez eta pasahitzaren bidez funtzionatzen du. Suposatzen da orduan wikimediako proiektu guztietan izena ematen duela automatikoki. -Theklan · ezt  · @   00:08, 28 Maiatza 2008 (UTC)
Ondo dago jakitea, Theklan. --Orereta (erantzunak) 15:42, 28 Maiatza 2008 (UTC)
Baina uste dut ez dela beti agertzen, niri behintzat ez. Agian administratzaileentzako edo?EnzaiklopediaEzt ekarpenak 19:30, 28 Maiatza 2008 (UTC)

Ai itxoin orain begiratu dut eta bai agertzen zaidala. Agian egingo dut. Zuek? Zer deritzozue? EnzaiEzt ekarpenak 19:32, 28 Maiatza 2008 (UTC)

Kontuak automatikoki sortzeko asunto honekin, ongietorri mezua jartzea lan gogorra bilakatuko da... Momentuz, kontu berri horietako batzuri ongietorri mezua jarri diet, nahiz eta era automatikoan sortuak izan. Zuek horiei ere jarriko zeniekete? Eta iaioak zareten horiei: bot-ik sortu liteke ongietorri mezua jartzeko? --Orereta (erantzunak) 09:29, 30 Maiatza 2008 (UTC)

Hori esango nuen juxtu, ni nabil bota sortzen, ongietorriarena izan da sortzeko arrazoietariko bat. Ea lortzen dudan, esango dizuet ea.--Janfri; bai esan?   09:33, 30 Maiatza 2008 (UTC)
Bai, egon badago welcome.py deitzen den fitxategia, horrelako eragiketak egiteko; kontua da euskaratu gabe dagoela, eta aztertzen ari naiz hori egiteko. Ondo legoke, bestela zoratu egingo gara eskuz egiten ;-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 06:41, 3 Ekaina 2008 (UTC)
  Egina TXiKiBoTek ikasi du ongi etorria ematen. Ez arduratu beraz erabiltzaile guzti hauei ongi etorria eskuz emateaz. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 06:55, 3 Ekaina 2008 (UTC)
Primeran! Ez dugu astia horretan galdu beharrik izango! --Orereta (erantzunak) 20:56, 3 Ekaina 2008 (UTC)

Portzierto, inork badaki nola sortzen den erabiltzaile kontua automatikoki? Goian aipatzen dituzuen horiek egin duten bezalaxe... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:10, 3 Ekaina 2008 (UTC)

Badirudi kontua bateratzearekin nahikoa dela. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:13, 3 Ekaina 2008 (UTC)
Hobespenetara joan, eta or agertzen da. Nik agian egingo dut, eztakit...EnzaiEzt ekarpenak 14:42, 3 Ekaina 2008 (UTC)

A beste gauza bat, TXiKi, badakit oraindik nire bota interwikietarako nagoela prestatzen, baina pentsatsen ari naiz, wikipedia gaztelerazkoa bezala, bandalismoetaz arduratzen den bota ere egitea, noski, lehenengo ikasi nahi dut interwikiena, Bot-en mundua gehiago ikastea... eta agian gero bot hori egiten sahiatuko naiz egiten. EnzaiEzt ekarpenak 14:48, 3 Ekaina 2008 (UTC)