Wikipedia:Txokoa/2008ko iraila

Artikulu baten izenburua aldatu aldatu

Kaixo denoi.

Espainiako fubol ligako lehen mailako antzeko artikuluei begiratuz gero, artikulu honen izenburuak Espainiako futbol ligako bigarren mailako 2007/2008ko denboraldia behar lukeela uste dut. Niri ez dit aldatzen uzten ordea, hau jartzen dit hizki gorriz: Helburu izenburua berdina da; ezin da orrialde bat bere gainera mugitu. Zergatik izan liteke? Euskaltzale bat 23:48, 2 Iraila 2008 (UTC)

Bada niri ez dit arazorik eman. Ez zenion botoiari maitasunez sakatuko... XD --Unai (esan) 08:32, 3 Iraila 2008 (UTC)

Betawiki update aldatu

  • Currently 85.14% of the MediaWiki messages and 17.05% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 13:52, 3 Iraila 2008 (UTC)

Wikiesanak ixteko proposamena aldatu

Kaixo. Eztabaida interesgarri bat hasi da Metan, Wikiesanak ixtea proposatzen duena. Esaten dute askotan edukiak ez direla askeak. Ikus hemen. --Unai (esan) 10:19, 8 Iraila 2008 (UTC)

Askeak ez diren fitxategiak (fair use) aldatu

Aupa

Wikipedia:Irudiak nola igo eta Wikipedia:Irudien copyright etiketak irakurtzen denez, eu-Wikipedian onartzen dira copyright duten irudien fair use edo arrazoizko erabilera. Lehengo orriaren azkenean zera agertzen da: "fair use baldintzetan oinarrituz erabili daitekenean. Ikus Wikipedia:Fair use". Baina lotutako helbidean ez dago ezelango laguntza orria. Copyrightdun lanen bidezko erabilpena gai konplexua da, eta en-Wikipedian luze azaltzen da. Bestela, fair use aitzakiaz igotako irudiak, bidezkoak ez diren moduetan erabiltzen dira. Fair use baimen honi eutsiz gero, araudia ondo azaldu behar leike. Nire ustez, errazagoa izango da lizentzia askerik ez duten irudiak debekatzea, fitxategiak igotzeko tresna ixtea, eta Commonsen lan askeak bakarrik erabiltzea. --Javierme 08:01, 9 Iraila 2008 (UTC)

Gaur egun, oso irudi gutxi dago eu-Wikipedian igota. Erabiltzen ditugun irudi gehienak Commonsen daudenak dira. Baina eu-WPn ditigun gutxi hauen artean batzuei ez zaie lizentzia jarri- bai berrienen artean, bai zaharretan (Irudi:Eskeletoa.jpg, Irudi:2 suhesiz osaturiko DMZ.jpg, etab.) --Javierme 08:08, 9 Iraila 2008 (UTC)

Eta Aparteko:Upload orrian fitxtegiak WPn ez igotzeko oharra dago. Orduan, irudiei buruzko laguntza orriak zaharkiturik al daude? Eduki libreak bakarrik erabiltzeko eta irudi guztiak WPn ezean Commonsen bakarrik igotzeko adostasuna badago, upload tresna kentzeko eska diezaiekegu developer'rei. --Javierme 08:14, 9 Iraila 2008 (UTC)

Irudiak ezabatu ditut, eta bai, laguntza orrialdeak desfasaturik daude. HEmen adostu genuenez fair usea ez genuen onartuko eta gainera beste guztiak commonsera igo behar ziren derrigorrez. Hala ere upload tresna kentzea agian problematikoagoa da, logotipoa noizbait aldatzerik balego hau upload horrekin baino ezin delako egin.-Theklan · ezt  · @   19:09, 10 Iraila 2008 (UTC)
Ziur? Ez dakit zelan alda daitek wikitasmoaren logotipoa (Mediawikiren orriren batean nonbait dago), baina beste wikipediek Commonsen daukate beraien logotipoak. --Javierme 14:42, 13 Iraila 2008 (UTC)

Ahotsak.com aldatu

Kaixo guztiei! Ea ba, lizentzien inguruan dakien norbaitek agian hau hobeto argitu dezake. Ahotsak.com begiratzen egon naiz eta bertan ohar legal bat dago erabilpenaren inguruan. Esaten denaren arabera badirudi cc-by lizentziapean argitaratzen dutela, nahiz eta ez esan... baina gero aipatzen dutenez egilea aitortzeaz gain bere copyrighta ere jarri behar da. Norbaitek ba al daki nahaste-borraste honetan erabili daitezkeen edo ez? Oso interesgarria lirateke herri bakoitzako euskararen inguruko atalak egiteko. -Theklan · ezt  · @   21:20, 10 Iraila 2008 (UTC)

Bai, bitxi xamarra da hor ematen duten azalpena. Dirudienez, nolanahi eta nonahi erabil dezakezu bertako edukia, baina beti ere hor agertzen den adibidea bezalako azalpena erantsiz: egilea, proiektua,... Ongi dago informazioa erabiltzeko aukera ematea, baina informazio guzti hori aipamen bezala Wikipedian erantsi beharko bagenu, gehiegizkoa iruditzen zait, ezta? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:52, 17 Iraila 2008 (UTC)
Beno, agian artxiboa berriro igo daiteke commonsera baina deskribapenean guzti hori jarriz... baina ez dut uste commonseko inork utziko zukeenik artikulu horiek hor egotea batzuek copyright nota bat badute! -Theklan · ezt  · @   13:56, 17 Iraila 2008 (UTC)

30.000 artikulu aldatu

Gezurra badirudi ere berehala helduko gara 30.000 artikuluetara. Atzo estatistikek bat-batean susto bat eman zuten eta aldaketarik egin gabe 110 artikulu gehiago genituela jarri zuten. Horregatik ez dugu denbora handirik izan 30.000 artikuluekin zerbait egiteko, baina ziurrenik gaur (12) edo bihar (irailak 13) iritsiko gara zifra horretara. Nik momentuz honako irudia egin dut, 25.000koen antzera:

 

Bestelako ideiarik? -Theklan · ezt  · @   23:36, 11 Iraila 2008 (UTC)

Beno, ba artikulu sorta bat egin ondoren iritsi da 30.000. artikulua... sexu. Artikulu nahiko luzea eta gainera eskatutako artikuluen zerrendan zegoena. Zorionak guztiei! -Theklan · ezt  · @   00:54, 12 Iraila 2008 (UTC)
Urtebete justu (beno, ez, bi egun gehiago) 20.000etik 30.000era iristeko. Ea hurrengo 10.000ak lehenago egiten ditugun!--Assar; (erantzun hemen) 07:02, 12 Iraila 2008 (UTC)
Wikipedia:Wikipediako artikuluen kalitatea begiratu behar duzu ezustekorik ez hartzeko :P. Nahiko azkar lortu ditugu azken 1000 artikulu, eta artikulu motzen kopurua gehitu gabe! Bestalde, artikulu aukera aproposa, askoz hobe Sexua Hemitetragonites edo Hatchericeras baino :-) --Alfredo Beaumont 07:08, 12 Iraila 2008 (UTC)
Aizu, zer daukazu hemitetragoniteen aurka?--Assar; (erantzun hemen) 07:11, 12 Iraila 2008 (UTC)
Beno, nik ere horrela uste nuen, askoz hobe artikulu luze eta interesgarri bat paleontologiari buruzko zirriborro bat baino. Horregatik, eta niri frikismoagatik, sexua artikulua egiteari ekin nion 30.000.a izan zedin. Baina ikusten nuenez arratsalde osoan hau igotzen ez zela, tira, ba Ammonite eder batzuen izenak jarri eta horrela pozik joan nintzen ohera! Batek daki, agian bestela 30.000.a Manikeismo zen eta jendeak esango zuen gure entziklopediaren kalitatea nahiko txikia zela! -Theklan · ezt  · @   10:57, 12 Iraila 2008 (UTC)

Zorionak wikilariok... Ni hasi nintzanean 3.333 artikulu zeuden, %80a bi lerrokoak. Gaur egun, hau aldatzen dijoa.Kabri, (erantzunak hemen)   12:51, 12 Iraila 2008 (UTC)


Ara! Zorionak guztioi! Oso okupatua negok ta ezin izan dot ekarpenik egin. Baina zorionak 30.000 artikuluetara ailegatzeagaitik! EnzaiEzt ekarpenak 13:10, 19 Iraila 2008 (UTC)

una mica tard, zorionak des de la viquipèdia catalana! --83.58.250.252 08:22, 21 Iraila 2008 (UTC)

Dena erdiratuta aldatu

Ez dakit konturatu zareten, baina saioa hasi aurretik euskarazko Wikipedia osoko testuak zentratuta ageri dira. Saioa hasi ostean dena ondo ikusten da. Gainera, ezkerreko barra ere behera joaten da saioa hasi gabe egotean. Konpondu dezake inork? Milesker.

Arrazoia duzu... eta ez dakit zergatik den! Begiratuko dut atzo egindako aldaketa bakarra formatuetan. -Theklan · ezt  · @   21:20, 12 Iraila 2008 (UTC)
Konponduta! -Theklan · ezt  · @   21:21, 12 Iraila 2008 (UTC)

single user login request aldatu

can anyone help me to complete my global account m:User:Oscar by renaming this login to Oscar please? thank you! Oscar SUL 15:21, 15 Iraila 2008 (UTC)

See Wikipedia:Lankideen izenak. --Javierme 20:53, 17 Iraila 2008 (UTC)
Sasoi honetan honelango eskaera anitz gerta daiteke, euskaraz ez dakiten Wikimedia lankideek wikitasmo guztietan izen bera eduki ahal izateko izena mudatzeko eskatuko dute. Wikipedia:Lankideen izenak edota Wikipedia:Enbaxada orrietan bederen ingelesezko argipen laburra jar liteke. --Javierme 20:53, 17 Iraila 2008 (UTC)
Bai, nik uste ingelesezko azalpen bat eranstea ez legokeela gaizki, bertara iristen denak orrialdea zertaz doan eta eskaera nola egin behar duen jakin dezan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:58, 18 Iraila 2008 (UTC)


Aldaketak estatistiken formatuan aldatu

Kaixo guztiei! Ikusiko zenutenez Aparteko:Statistics orrialdea aldatu da. Orrialde hau orain ezberdin antolatuta dago eta mezu batzuk ingeleraz agertzen dira. Hori aldatzen ibli naiz, baina denbora bat tardatuko dute aldaketa guztiak agertzen, hemen egin beharrean MediaWiki guztientzat baliagarria den translatewiki orrialdean egin baititut. Hau berriro gerta dadin ekiditeko, aukera ederra dago bertan itzulpenak egiteko. -Theklan · ezt  · @   14:55, 20 Iraila 2008 (UTC)

Izena eman dut. Zerbait itzultzera joan naizenean hau agertu zait, baina: You do not have permission to edit pages, for the following reason: This page provides interface text for the software, and is locked to prevent abuse. Zer egin behar da? Euskara aukeratu eta edozein editatu, ezta? --Unai (esan) 16:50, 20 Iraila 2008 (UTC)
Pauso batzuk jarraitu behar dira, baina orain ez dut gogoratzen zeintzuk ziren! Bertan jartzen du erregistro orrialdean. -Theklan · ezt  · @   16:52, 20 Iraila 2008 (UTC)
Ikusi dut :-) --Unai (esan) 17:11, 20 Iraila 2008 (UTC)
Oraindik lan asko dago egiteke, hala ere. Dagoeneko erabilienak diren mezu guztiak %100ean itzuli ditugu euskarara ([1]), MediaWiki mezuen %88,56a euskaratu dugu eta MediaWiki estentsioen %15,47a baino ez. Erabili daitezkeen estentsio guztien %2,7a baino ez dugu euskaratu eta FlaggedRevs motakoen %0,37a. Beraz... lanean jarraitu beharko! -Theklan · ezt  · @   23:57, 23 Iraila 2008 (UTC)

Apartekoa ala berezia? aldatu

Kaixo! Konturatuko zineten gure orrialde Specialak Aparteko izenarekin datozela. Agian ondo dago, baina niri zerbait apartekoa dela esateak ez dit esaten berezia denik, baizik eta agian bikaina dela. Horregatik nire proposamena Aparteko orrialdeei Berezi izena jartzea litzateke... zer deritzozue? Ba al dago filologorik hemendik? -Theklan · ezt  · @   10:35, 25 Iraila 2008 (UTC)

Ba pentsatuz gero agian bai hobe geratzen da Berezi Aparteko baino. Aldaketa hau egiteko Bugzillan eskatu behar da, komando hauek guk ezin baiditugu aldatu. Hau aldatzeko eskatzen badugu, artikulu kopuruen komatxoa puntuarengatik aldatzea ere eskatu beharko genuke. Zenbakiak defektuz ingelesezko milakoetan irtetzen baitira: 2,000 -- 2.000 beharrean. Kabri, (erantzunak hemen)   11:13, 25 Iraila 2008 (UTC)
  Alde Berezi hobe. --Orereta (erantzunak) 11:15, 25 Iraila 2008 (UTC)
BEno, bi gauza ezberdin dira. Apartekoena alda dezakegu, hori MediaWiki bitartez egiten dela uste dut (lehen aurkitu dut non). Bestea oraintxe ireki dut bugzillan ([2]). Saiatuko naiz lehenengoa aldatzen eta bigarrena ez dago gure kontu bakarrik. -Theklan · ezt  · @   11:18, 25 Iraila 2008 (UTC)
Beno, ba aldatu dut aldatu beharrekoa eta orain eskaera egin dut Bugzillan (arrazoia zenuen, Kabri!). Ea zenbat denbora behar duten aldaketa egiteko! -Theklan · ezt  · @   11:26, 25 Iraila 2008 (UTC)

Berriaren bermea aldatu

Harrituta gelditu naiz Patxi Uribarreni buruzko berria ireki dudanean: Euskal Wikipediarako lotura dago! Ikusi al duzue hori inoiz? Oso ekarpen polita dela iruditzen zait... Zorionak, Berria! --Unai (esan) 09:40, 27 Iraila 2008 (UTC)

Bai, Gaur8en ere batzuetan erabili izan dute, nahiz eta beste batzuetan en edo es wpra lotu izan duten... -Theklan · ezt  · @   20:17, 27 Iraila 2008 (UTC)
Nik noizbehinka Sustatun ikusi dut. Adibidez hemen, Maritxu Kajoiren argazkian.

Bai. Harritu nauena Berrian ikustea izan da. Ni neu arkitekturako hiztegian ere wikipediarako loturak jartzen hasi naiz. Adibidez hemen, ikus abedul, ábside, acero, arcilla, arco, arenisca, arquitrabe eta autovía. Ea gutxinaka mugimendu gehiago dagoen... --Unai (esan) 21:45, 27 Iraila 2008 (UTC)