Wikipedia:Lankideen izenak

Kontu berri bat sortzean, beste gauza batzuen artean, erabiltzaile izena aukeratu behar duzu. Orri honek aukeratzeko laguntza eskaintzen dizu.

Zertarako balio du erabiltzaile izenak?

Wikipedian egiten dituzun aldaketekin loturik dago zure erabiltzaile izena. Horrela, aldaketa bakoitzaren egilea nor den jakiteko. Egile eskubideen ikuspuntutik ere baliagarria da: norbaitek zure ekarpenak erabili nahi baditu horretarako eskubiderik eduki gabe, zure eztabaida orrian baimena eskatu ahalko dizu, adibidez.

Posiblea da erabiltzaile izena aldatzea. Informazio gehiago duzu «Erabiltzaile izena aldatzea» atalean.

Lankide bakoitzak erabiltzaile bat baino gehiago ez izatea gomendatzen da, arrazoi egokirik ez badu behintzat. Ikus «Txotxongilo erabiltzaileak».

Erabiltzaile izen bat aukeratzen

Egokiena zeure izena jartzea izaten da, edo Interneteko beste gune batzuetan erabiltzen duzun ezizen berbera. Gustukoa duzun izen bat aukeratu beharko zenuke, baina beste lankideentzat ezerosoa ez dena ere.

Wikipediak ez du baimentzen ondorengo hauek izentzat erabilterik:

  1. Helbide elektronikoa edo web orri baten helbidea.
  2. Alderdi politiko, gobernu, erakunde, elkarte, enpresa edo beste edonolako talde baten izena. Erabiltzaile izenak zeu ordeztu behar zaitu, ez beste inor.

Guztiz debekatuta dauden izenak zein diren jakiteko, ikus erabiltzaile izen desegokiak.

Gainerako wikipedialariek, zure ekarpenak duten garrantziaren arabera balioztatu behar dituzte, ez zuk aukeratutako izenaren erantzun gisa. Gogoan izan komunitate oso baten partaide zarela. Erakuts iezaiezu beste kideei haiengandik jaso nahiko zenukeen errespetua.

Letra larriak

Wikipediak (edo hobeto esanda, bere softwareak) orrien izenburuak letra larriz hasten ditu; beraz, izena aukeratzen baduzu, lankide orrian Izena ikusiko duzu.

Izenak hainbat hitz baldin baditu, bakoitzaren hasierako letra larriz idaztea gomendatzen da: Izen Luzea. Ohiko izenekin egiten dena, azken finean.

Erabiltzaile izen desegokiak

Wikipediak ez du baimentzen ondorengo izen motak erabiltzea:

  • Izen nahasgarriak: Ez aukeratu jada badauden lankideekin nahasketa sor dezketen izenak. Nahi duzun goitizena edo izena hautatuta badago, beste bat bilatu beharko duzu. Ezitzazu gehitu eztabaida edo administratzailea bezalakoak aukeratzera zoazen izenean.
  • Izen iraingarriak: Guztiz debekatuta dago gainontzeko erabiltzaileak iraindu ditzaketen izenak aukeratzea. Honen barruan sartzen dira arrazismoa, erligioa etabarrekin zerikusia duten hitzak.

Erabiltzaile izena aldatzea

Argibideak

Zeure erabiltzaile izena aldatu nahi baduzu, egizu hau:

  1. Egiazta ezazu ea hartu nahi zenukeen izen hori inork aukeratua duen jada, zerrenda honetan begiratuta: Erabiltzaileen zerrenda.
  2. Idatz ezazu zure eskaera lankide izena aldatzeko orrian, edo eska iezaiozu zuzenean burokrata bati.