Wikipedia:Txokoa/2008ko abendua

Nafarroako Udal izendegia aldatu

Aupa! Euskaltzaindiak arau berria argitaratu berri du, 155.a, Nafarroako Udal izendegia batzen duena. Ez dut izen asko errepasatzeko astirik izan, baina badirudi aldaketarik badagoela. Esate baterako, Aguilar Kodeskoa geneukan Wikipedian, eta Aguilar Kodes hobetsi du Euskaltzaindiak. Besterik gabe, kontuan hartu eta errepasa ditzagun dauzkagun izenak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:22, 1 Abendua 2008 (UTC)

Zuzenean joan naiz "gure" Lapoblación ikustera :-) Ez diote azenturik kendu, baina bertako herritarrak lapoblaciondarrak dira (azenturik gabe).--Unai (esan) 10:27, 1 Abendua 2008 (UTC)
Kar, kar! Agian Wikifarra bat antolatu beharko dugu Lapoblación herri horretan eta lapoblaciondarrak ezagutu. -Theklan · ezt  · @   11:44, 1 Abendua 2008 (UTC)
Ahhhh, zerbait zehatzagoa aurkitu dut PDF horretan bertan: "Torres del Río" herriaren euskal izen ofiziala horixe bera da, azentu marka jarrita, baina ohartxoa dauka erantsirik eta honela dio: "Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da: Torralba del Rioko udaletxea berritu dute.". Beraz, arau hori gainerako kasuetara hedatzen badugu, esan dezakegu toponimoa deklinatzean, ez dela azentu grafikoa erabili behar, ezta? Beraz, "Lapoblaciongo biztanleak" izango litzateke, ezta? Hala ere, uste dut horrek soilik azentuen kasurako balioko lukeela. Zer gertatuko litzateke gainerako zeinu diakritikoekin?--Assar; (erantzun hemen) 11:45, 5 Abendua 2008 (UTC)

Itzulpengintza automatikorako lankidetza proposamena aldatu

Kaixo wikilariak! Pasa den astean EHUko IXA taldetik nirekin kontaktuan jarri ziren, lankidetzarako proposamen bat luzatuz. Kontua da beraiek euskara eta gaztelania arteko itzulpengintza automatikoan lanean ari direla (ezagutuko dituzue agian Matxin eta Opentrad proiektuak), eta beraien sistema probatuz hobetzen joateko komunitate baten bila dabiltza. Horretarako, Wikipedia osatzen duen komunitatean pentsatu dute lehenik, eta agian elkar lan egin genezake helburu komun batzuk lortzera bidean. Ea ba, kontua zera litzateke:

  1. EHUkoek gaztelerazko Wikipediatik artikulu batzuk aukeratuko lituztekete, eta beraien sistemarekin euskaratu.
  2. Sistema edo interfaze bat prestatuko lukete, eta bertatik guk geuk zuzenketak egin ahal izango genituzke, beraien itzulpena hobetuz euskarazko Wikipediarako artikulu txukunak sortuz.
  3. Artikulu horiek euskarazko Wikipedian jartzeko modukoak lirateke.

Guzti hau interesgarria da, bai Wikipediarentzat, eta bai beraiek itzulpen sistema hobetzen jarraitu ahal izan dezaten. Arazo nagusia bat da: batzutan gehiago kostatzen da automatikoki itzulitako artikulu bat zuzentzea, zerotik euskaraz egitea baino. Baina nik uste dut hainbat wikilari apuntatuko bagina, eta guztion artean hainbat artikulu zuzendu, interesgarria izan daitekeela. Lan pixka bat gehixeago hartuko dugu, baina agian aurrerantzean sistema hobe bat izango dugu, eta Wikipediarako baliatu ahal izango dugu, batek daki :-) Ah! Eta itzulpenerako sistema hau librea da, eta kodea askatu egingo dute, noski.

Zenbat artikulurekin lan egingo genukeen, zein epetan,... guzti hori zehazteke dago. Apuntatzen garen erabiltzaileen arabera definitu litekeen zerbait izan daiteke. Hainbat lankide ados bazaudete, beraiei komentatuko diet, eta jarraituko dugu hizketan.

Nola ikusten duzue? Hartuko zenukete parte? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:46, 1 Abendua 2008 (UTC)

Mikel Laboaren heriotza dela-eta aldatu

Euskal kulturarentzat albiste tristea jaso dugu gaur, garrantzitsua, eta uste dut Wikipedian zerbait egin genezakeela bere omenez. Burualdean honakoa jartzea pentsatu dut:

"Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen aldegingo." Goian Bego, Mikel Laboa

Ongi deritzozue? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:04, 1 Abendua 2008 (UTC)

Ondo deritzot, baina Goian Bego kenduko nuke, neutraltasuna dela eta. Nahi baduzue jaiotze-heriotza datak jarri genezake horren ordez. --Alfredo Beaumont 14:38, 1 Abendua 2008 (UTC)
Neu ere Abeaumontekin bat nago, ideia primeran baina jaiotze-heriotza urteak jarrita hobe. -- Marklar2007 17:55, 1 Abendua 2008 (UTC)
Bide batez... letra hori ez al da Artzerena? -Theklan · ezt  · @   00:58, 2 Abendua 2008 (UTC)

Mesedez aldatu

Badakit hau mila bider eztabaidatu dela, eta ez dagoela ohiturarik IP helbide bat betiko kanporatzean, baina 212.142.143.114 helbidearen portaera gero eta kantsagarriagoa da, betiko ez bada, behintzat 6 hilabeterako blokeatu daiteke, bake apur bat izateko. Zariquiegui (hemen idatzi) 14:40, 11 Abendua 2008 (UTC)

Whois-aren arabera, IP hori Amsterdametik dator... bitxia. Jarraitzen badu zerbait pentsatu beharko da ba. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:10, 11 Abendua 2008 (UTC)
Gaur goizean uste dut aurkitu dudala nortzuk diren: Mikel Rodriguez, Xabier, eta Zuru aipatzen zituzten Landare inbaditzaile artikuluan, hemen eta hemen. Sarean begiratuta, Mikel Rodriguez eta Xabier Zurutuza hemen aurkitu dut, 7. orrialdean, argazki eta guzti.--Assar; (erantzun hemen) 17:51, 11 Abendua 2008 (UTC)
IP Informazio eta Inbestigazio Taldea sortu beharko dugu Wikipedian! Kabri, (erantzunak hemen)   18:16, 11 Abendua 2008 (UTC)
Beno, informatikan adituak direnek badakite nola aldatu IPz di-da batean. Blokeatu ondoren, bandalo hauek behintzat ikas dezatela nola egin gure eu-wiki maitea berriro izorratzeko. Ea pixka bat ikasten duten. Sorte on IP Informazio eta Inbestigazio Taldea!! -- Marklar2007 20:06, 11 Abendua 2008 (UTC)
Jajaja, ez dute imaginatu ere egingo horko hoiek beraien aurpegiak eta guzti ezagutzen ditugula... WANTED kartela jartzeko moduan gara, jajaja. --Enekismo 11:15, 13 Abendua 2008 (UTC)

Ba hemen berezitasunak! Lankide:Ekain.lexartzak nire eztabaida orrialdean mezu bat utzi zidan. Bera Laudioko Institutoko irakaslea da eta euren IPa itxita zegoela ikusi zuten. Bitxia da bi ikasle horiek antza Goierrikoak direlako. Hala ere IP hori ixterakoan lankide berriak egitea ere ukatu zitzaien, eta uste dut hori ez dugula egin behar. Dagoeneko hitz egin dut lankide honekin eta komentatu nola konpondu egoera eta berak ere bideak jarri ditu berriro gerta ez dadin. Baina honetatik ikasi ahal duguna da balitekeela IP bera ikastetxe batean baino gehiagotan erabiltzea. Ez dakit, arraroa da, baina badirudi gerta daitekela! -Theklan · ezt  · @   21:00, 20 Abendua 2008 (UTC)


Kaixo hemen bandalismo egiteko maiz erabiltzen den beste IP helbide bat: 80.24.238.153. Dirudienez Portugaleteko astileku ikastolakoa. Behintzat blokeatu mesedez.Piarres 12:02, 15 Urtarrila 2009 (UTC)

Bandalismoa aldatu

Azkenaldiko bandalismoak direla-eta, Bandalismoa eta Aldaketa Berriak zaintzeko patruila sortu beharko genuke. Hau da, lankide bat enkargatu dadila bandalismoaren inguruko kontuetaz. --An13sa 20:07, 12 Abendua 2008 (UTC)

Enpresa txikietan denetarik egiten dute langileek. Gure euskal Wikipedia oraindik ez da oso handia, eta denok gara patrulla horren parte. Bestela, zer proposatzen duzu? Administratzaile berri bat egitea bandalismoa kontrolatzeko?--Unai (esan) 22:29, 15 Abendua 2008 (UTC)
Ez dut uste beharrezkoa denik, nik uste hemen gauden gehienok patruilatzen ditugula aldaketa berriak. -Theklan · ezt  · @   20:52, 20 Abendua 2008 (UTC)

Betawiki update aldatu

  • Currently 93.89% of the MediaWiki messages and 11.76% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 11:22, 14 Abendua 2008 (UTC)
  • Currently 98.67% of the MediaWiki messages and 47.29% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 11:19, 10 Urtarrila 2009 (UTC)

2009ko asteko herrialdeak aldatu

2009rako asteko herrialdeen proposamen bat egin dut Wikiproiektu:Asteko herrialdea/2009 orrialdean. Nahi baduzue egin zuen ekarpenak bertan. -Theklan · ezt  · @   21:07, 20 Abendua 2008 (UTC)

Itsasontzi dato koadroak aldatu

Saiatu naiz, beste hizkuntzeko orrialdeetan, ikusi dudan itsasontzi datoen kuadroak euskaratu, baina ez dakit nola egin. Bilatu dut euskal orrialdeetan ere ea egina zegoen, baina ez dut aurkitu.--Zumalabe 14:05, 29 Abendua 2008 (UTC

Itsasontzi infotaula izenekoa erabili behar duzu.--Assar; (erantzun hemen) 14:23, 29 Abendua 2008 (UTC)