Wikipedia:Txokoa/2007ko iraila

Pertsona izenen grafia aldatu

Galdera bakarra baino, bi dira egin nahi ditudanak: 1) Zein da euskarazko Wikipediaren irizpidea euskal abizenak idazteko orduan? Beti euskarazko grafia erabiltzea? Berdin da non jaiotakoa izan? Berdin da pertsonaia historikoa izan edo gaur egungoa? 2) Eta nola idatzi beste hizkuntza batzuetako abizenak? Beti jatorrizko grafiarekin? Kizkur

Kaixo, lehenengo galderarentzat erantzuna Politiken orrialdean duzu: [1] baina berezko grafian idaztea erabaki zen. Bigarrenarentzat, oraindik ez dago araurik euwikian, baina orain arte euskarazko hizkiekin idatzi ohi ditugu, adib. Txaikovski, Gorbatxov etab. Kabri, (erantzunak hemen)   12:55, 3 Iraila 2007 (UTC)


Arazo bat aldatu

Gerra zikina (kronologia) artikuluan 2004ko gertaera bat gehitu nahi dut, baina ez dit uzten. "Spam iragazkiak blokeatu duela" esaten dit. Zergatik? Kanpo loturarik jartzen ez badut ere hori esaten dit. Euskaltzale bat 17:24, 18 Iraila 2007 (UTC)

Berriz saiatu zaitez ea... Kabri, (erantzunak hemen)   19:03, 19 Iraila 2007 (UTC)
Keba, berdin... —Euskaltzale bat 23:13, 19 Iraila 2007 (UTC)
Ba ni probatu det aldaketa egiten eta utzi dit... :S Kabri, (erantzunak hemen)   12:26, 20 Iraila 2007 (UTC)
Ez dakit ba zer esan... 2004a bera aldatzen utzi zidan atzo, baina zuzenketa ortografiko bat egiten hasita, artikulu osoa aldatzen ez. Euskaltzale bat 16:15, 21 Iraila 2007 (UTC)

Ba ez dakit zergatik izango den... esan egin nahi duzun aldaketa eta probatuko dut nik egiten ea horrela bai. Kabri, (erantzunak hemen)   18:36, 21 Iraila 2007 (UTC)

Antzeko zerbait gertatu zitzaidan behin ingelesezkoan. Egin proba modu seguruan sartzen, ea horrela uzten dizun:

https://secure.wikimedia.org/wikipedia/eu/w/index.php?title=Aparteko:Userlogin&returnto=Azala - Keta ?! 21:35, 21 Iraila 2007 (UTC)

Arazo bat koordenatuen txantiloiekin (konponduta!) aldatu

Koordenatuak erakusten dituen txantiloia http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Koord/link da eta printzipioz ingelesezkotik hartua dago eta format/formatua eta name/izena aldaketak egina beste txantiloietan bezala. Arazoa da koordenatuak bi modutara erakusten dituela, graduekin / dezimalean. Ingelerazkoan aldiz ez da horrelakorik gertatzen eta ez dut topatzen non demontre egiten duen banaketa hori kondiziorik ez bait det ikusten. Dokumentatzearekin eta dauden kate pare bat euskeratzearekin geratzen den gauza bakarra hori da (ditugun koordenatuak eta koordenatu txantiloi orokorrak (hiriak adib) aldatzeaz gain, noski). Mila esker. Lankide:Kaxero

TXiKiren eztabaida orrialdean idatzi dut, admin batek egin behar duelako, baina WikiMiniAtlasa erabiltzeko orain aldaketak commons.js orrialdean aldaketa bat egin behar da. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      11:41, 21 Iraila 2007 (UTC)

Bide batez, konpondu beharrekoa ere bada ? lotura karratu batean agertzea. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      11:56, 21 Iraila 2007 (UTC)

Zegoen bezala usten saiatuko naiz ordu bete barru. Lankide:Kaxero
Ondo! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      12:12, 21 Iraila 2007 (UTC)
Aupa! Beno, azkenean laguntza artikulua kendu behar izan det estiloekin edo arazoren bat zegoelako. Orain printzipioz inon ez luke agertu beharko ? kuadrotxo baten barruan baina nolabait estekatu beharko genuke (zuzenean koordenatu artikulutik adibidez). Bestalde, koordenatuak zituzten EHko herriek dagoeneko mikroformatuekin agertuko dira (frogatu operator extentsioa Firefox-en). Asteburua kanpora noa, beraz ezingo det jarraitu beste infotaulak eta aldatzen, baina nire kontu aldatzea eta dokumentazioa jartzea. Oraindik bi formatuak agertzearen arazoa daukat/gu baina horri ere errepasoa emango diot. Barka eragozpen guztiak, etzen nire intentzioa bazterrak gehiegi nahastea O:) Kaxero
Lana aurrera doa eta honen berri nire eztabaida orrian ematen nabil. Arazo berri batekin topatu naiz. Frogak egiteko EHko herriak/mendiak ibili ditut, eta hauek denak Ipar Mendebaldean daude (N|W), beraz txantiloietan datu hauek 'forzatu' eta kitto. Orain, txantiloi orokorragoetarako, probientzienak adibidez, mundu osoa N|W ez dagoela argi dago. Txantiloi batzuk badakarte ipar edo hegoan dauden ezberdintzeko modua baina ez da 'estandarra' guztietan. Txantiloi hauek errexteko N|E-ra forzatzea zer iruditzen? Azken finean google-maps eta antzekoek hori egiten dute beti eta minus bi jartzea besterik ez da kasurik okerrenean... Kaxero

Gipuzkoako armarri gabe geratu gara aldatu

Kaixo! Badirudi commonsetik Gipuzkoako armarria kendu dutela (copyright arazoak, suposatzen dut). Hala ere guk hainbeste erabilita agian zerbait egin beharko genuke. Aukera bat erresoluzio txikian gure irudi zerbitzarira igotzea litzateke. Beste aukera bat commonsen egilearen eta copyright egoeraren inguruko informazioa berritzea litzateke... baina hau nik ez dut ezagutzen... zer deritzozue? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      16:12, 22 Iraila 2007 (UTC)

Zein da irudia? Irudi:Gipuzkoa coat of arms.svg badago, eta commonsen ez dut ezabaketa erregistroan Gipuzkoako armarririk aurkitu. - Keta ?! 10:06, 23 Iraila 2007 (UTC)
Irudiaren izena gipuzkoarmarria.png zela uste dut... beno, Gipuzkoa artikuluan zegoena zen. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:13, 23 Iraila 2007 (UTC)


Bazterrak nahasten aldatu

Epa guztioi! Bazterrak nahasteko asmotan, bi ideia (ez hain) berrirekin natorkizue:

  • Asteko herrialdea den bezala, zer iruditzen Asteko herria wikiproiektua hasten badugu? Euskal herriko zenbait herriren artikulua negargarri dagoela ikusiz, agian zerbait egin genezake hobetzeko. Gainera, herri horretako ikastetxe-ikastolei email pare bat bidaliz, agian hauekin kolaborazioa sortu genezake, eskolako idazlana izango bailitzan. Zuek uste jendea prest legokeela parte hartzeko?
  • Ikusita Azalean nabarmendutako artikuluak zenbat irauten duen (hilabete), agian badugu Asteko nabarmendutako artikulua egiteko kalitatezko artikulurik. Hau da, hilero izan beharrean, astero egitea. Gainera, bozketa orduan errezagoa-edo izan zitekeen, bozketak astelehen-ostiral bakarrik eginez eta txantiloia asteburuan sortuz. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 20:25, 23 Iraila 2007 (UTC)
Kaixo! Ongietorriak izango dira horrelako bazter nahasteak ba, behar ditugu-eta horrelako ekimenak :)
Lehenengo proposamenaren inguruan, uste dut oso aproposa izan daitekeela, eta uneotan udalerri askok duen egoera ikusita, beharrezkoa. Zer moduz Euskal Herriko udalerrien wikiproiektuan atal hori gehitzen badugu? Edo beste wikiproiektu bat ere izan liteke, baina hain lotuta daudenez, ez dakit merezi duen... ondoren aldaketa berrietan agertzeko jarriko genuke, asteko herrialdea bezalaxe. Nigatik aurrera, onerako izango da eta.
Bigarren proposamenarekin ere ados. Hilabetez artikulu bat azalean mantentzea gehiegi ez ote den pentsatzen dut nik ere askotan. Agian bozketaren kontua pentsatuko nuke pixka bat beste modu baten egiteko. Astero egiten badugu zaila izan daiteke gehienok bozkatzeko, baina bizpahiru astean behin beste horrenbeste astetako artikuluak aukeratzen baditugu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:40, 23 Iraila 2007 (UTC)
Asteko herria: Ideia ona iruditzen zait Euskal Herriko udalerrien wikiproiektuan sartzea, honen atal bat balitz bezala. Hala ere, herriak erabakitzerakoan, hauen garrantzia eta kokapena, biak izan beharko genituzke kontuan. Hau da, zazpi (?) lurraldeetakoak aukeratu bai, baina kontuan edukita Zuberoakoak txiki-txikiak direla eta Nafarroakoak bi milioi inguru direla, ba nolabaiteko erdibidea aurkitu beharko dugula... Saiatuko naiz zerrenda bat egiten, gero denek iritzia eman dezaten.
Asteko artikulua: Niri argiagoa-edo iruditzen zait astero erabakitzea, baina ulertzen dut agian nahiko jende ez garela izango... Pentsatu beharrekoa. --josugoni (erantzun hemen) 21:04, 23 Iraila 2007 (UTC)
Niri iruditu, ondo iruditzen zait. Kontua zera da, ba al dago astero-astero nabarmentzeko adina artikulu "on"? Euskaltzale bat 21:07, 23 Iraila 2007 (UTC)
Ni bie proposamenekin ados. Eta uste dut badirela artikulu on nahiko jada astero jarri ahal izateko. Bestela bitartean bi astero egin genezake, frogatzeko edo. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:15, 23 Iraila 2007 (UTC)
Asteko udalerriarena, aste bakoitzean lurralde batena, zazpi lurraldeak igarotzen direnean berriz hasi. Honelako zerbait egin beharko genuke Asteko udalerrien wikiproiektuan bozketak eginez. Asteko artikulu nabarmenduari dagokionez, astelehenean artikulu berria hasten bada, ba aurreko ostirala izango litzateke azken eguna artikuluarengatik bozkatzeko, hurrengo asterako epea berriz hurrengo astelehenean irekitzeko. 3 astetan zehar 3 artikulu aukeratu behar baditugu 9 artikulutik ez dakit, hau nahiko zaila izago litzateke nire ustez. Neregatik astero bat aukeratu hurrengo asterako. Kabri, (erantzunak hemen)   21:36, 23 Iraila 2007 (UTC)
Ni ere proposamenekin ados, baina batzuk esan duten bezala, agian errazago litzateke bi astean behin artikulua hautatzea. Bestalde, noizbait esan dudan bezala, ez nago oso gustora nabarmendutako artikuluak erabakitzeko daukagun sistemarekin. Azala/Nabarmendutako artikuluen artxiboa orrian azalean nabarmendutako artikuluak aipatzen dira, baina bozketa irabazi ez zutenak ez daude inon, eta ez da kalitatea faltan dutelako. Nire ustez hoberena beste wikipedia batzutan erabiltzen den sistema da: zuzenean artikuluak nabarmendutako estatusa merezi duten bozkatzen da, eta gainditzen duten guztiak orri baten ipintzen dira. Hortik edozein artikulu hautatzen da azalean ipintzeko, astero, bi astero, hilero edo dena delakoa. Horrela behar adinako kalitatea duten artikulu guztiak nabarmentzen dira, ez hiru arteko txapelketa gainditzen dutenak soilik. Norbait gehiago ba al dago hau aldatzeko nahiaz? - Keta ?! 18:43, 25 Iraila 2007 (UTC)
Bi proposamenak oso onak iruditzen zaizkit, eta Ketaren iradokizunarekin, lehenik eta behin nabarmentzeko estatusa bozkatzearekin, guztiz ados. Euskal Herriko udalerriei dagokienez, uste dut herri gehiago sartu beharko genituzkeela aste batean, Euskal Herrian dugun herri kopurua ikusita.--Utergar 20:14, 25 Iraila 2007 (UTC)

Asteko herria atalari buruz, begiratu Wikiproiektu:Euskal Herriko udalerriak/Asteko herria, ea zer deritzozuen. --josugoni (erantzun hemen) 18:58, 25 Iraila 2007 (UTC)

Asteko herriaren ideiaz gain bozketak hilabeteko artikuluaren ordez asteko artikulua proposatu zen... azaroa hasi aurretik hau egin beharko genukela uste dut. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      12:53, 29 Urria 2007 (UTC)

Azkenean ez zen ezer erabaki. Nik oraindik ideia ona dela uste dut, azalari (eta wikipediari) bizitasuna emango diona. Horretarako, nire ustez, bozketa astelehenetik ostiralera egin beharko litzateke, asteburuan txantiloia txukuntzeko. Horretarako proposatzen dudan bozketa horrela izango litzateke: nabarmendutako artikulu zerrenda bat egin eta wikizale bakoitzak astero boto/tanto bat emanez, ostiralean tanto gehiena duena igaroko da azalera. Eta berau zerrendatik ezabatuko da: Horrela, artikulu onak ez dira baztertuko eta aukera bertsuak izango dute azalean agertzeko. Ze iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 21:25, 29 Urria 2007 (UTC)

Betawiki: better support for your language in MediaWiki aldatu

Dear community. I am writing to you to promote a special wiki called Betawiki. This wiki facilitates the localisation (l10n) of the MediaWiki interface. You may have changed many messages here to use your language in the interface, but if you would log in to for example the English language Wiktionary, you would not be able to use the interface as well translated as here. Infact, of the 1792 messages in the core of MediaWiki, 1143 messages have been translated. Betawiki also supports the translation of messages of about 80 extensions, with almost 1000 messages.

If you wish to contribute to better support of your language in MediaWiki, as well as for many MediaWiki extensions, please visit Betawiki, create an account and request translator priviledges. You can see the current status of localisation of your language on meta and do not forget to get in touch with others that may already be working on your language on Betawiki.

If you have any further questions, please let me know on my talk page on Betawiki. We will try and assist you as much as possible, for example by importing all messages from a local wiki for you to start with, if you so desire.

You can also find us on the Freenode IRC network in the channel #mediawiki-i18n where we would be happy to help you get started.

Thank you very much for your attention and I do hope to see some of you on Betawiki soon! Cheers! Siebrand@Betawiki 08:24, 25 Iraila 2007 (UTC)

Baimenak non jarri? aldatu

Kaixo denoi. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari buruzko artikulua sortu nahi nuen, eta bere webguneko informazio zati bat jartzeko baimena eman didate. Orain, artikulua sortutakoan non jarri behar da baimen hori? Euskaltzale bat 19:54, 27 Iraila 2007 (UTC)

Orrialdeak copyright-a badu, eztabaidan itsasten baduzu beraiek emandako baimena, nahikoa da. Kabri, (erantzunak hemen)   20:16, 27 Iraila 2007 (UTC)