Wikipedia:Txokoa/2006ko azaroa

Nabarmendutako artikulua aldatu

Kaixo guztioi! Badakit aurretik ere hitz egin dugula honetaz, baina nik uste hilabetero aldatzea nabarmendutako artikulua gutxiegi dela, hau da, denbora gehiegi dago gure azala mugitu gabe eta horrek inaktibitate itxura ematen du. Ez dakit astero aldatzeko gaitasuna dugun, baina egin dezakegu gaztelerazko wikipedian egiten dutena, adibidez, eta asteko herrialdea hautatu, edo Kataluniakoan duten ca:Viquipèdia:Contribució de la quinzena eta ca:Viquipèdia:Traducció de la setmanaren antzeko zerbait. Hauek ez dira egiten zailak eta nahi duenak hobe ditzake artikulu horiek, baina guztiok zerbait jartzen badugu, ahal badugu, behintzat, artikulu txukunak geratuko zaizkigu. Zer deritzozue? -Theklan; (zer?) 11:00, 1 Azaroa 2006 (UTC)

Bide batez, egon naiz oraintxe Metako "Asteko itzulpena" artikulua begiratzen eta zuen baimenarekin hori ere itzuliko nuke nik eta horretaz arduratu. -Theklan; (zer?) 11:10, 1 Azaroa 2006 (UTC)
Ba ondo dago gauzak hauek egitea, baina denok parte hartuko dugulakoan, ez betiko "biak" edo "hiruak"... biekin egitea badago, baina azkenean nazkatu egingo dira. "Asteko itzulpena" proiektu polita izango litzateke euwikiarentzat. Kabri, (erantzunak hemen) 16:19, 1 Azaroa 2006 (UTC)
Egin dut orrialde bat (Wikipedia:Asteko itzulpena) horrekin eta orrialde berdina dago metan. Gainera aste honetakoa itzuli dut euskarara, (Indiaka). Hala ere Aldaketa Berriak atalean zerbait jarri beharko litzateke. Eta nik uste herrialdearena ere egin dezakegula hobetzeko, katalunian dutenaren antzera.-Theklan; (zer?) 16:21, 1 Azaroa 2006 (UTC)
Begiratuko dut ;) Kabri, (erantzunak hemen) 16:25, 1 Azaroa 2006 (UTC)
Nik bitartean asteko herrialdearen txantiloia sortuko dut. Ondo? -Theklan; (zer?) 16:28, 1 Azaroa 2006 (UTC).
Beno, hori ere eginda. Nik uste bi ideia hauekin eta kolaborazioena edo gehitzen badugu txukunagoa utz dezakegula. -Theklan; (zer?) 22:30, 1 Azaroa 2006 (UTC)

Commonserako lotura aldatu

Kaixo berriro! Irudi bat klikatzen dugunean eta hau commonsen dagoenean txantiloi hori bat agertzen da behekaldean. Ez dakit hau non dagoen kokatuta eta ez dut uste aldatu ahal dudanik ez banaiz administratzailea, baina ondo legoke dakienak aldatzea eta jartzea loturaren ondoren ?uselang=eu commonseko gauza batzuk euskaraz agertzeko. Norbaitek egingo al du? -Theklan; (zer?) 23:03, 1 Azaroa 2006 (UTC)

  Egina Abisatu gutxienez egin dut, nik aldatu ezin dudan arren. —Barrie(postontzia) 13:48, 2 Azaroa 2006 (UTC)
Beno, abisatzea ez da egitea, baina eskertzen dizut TXiKi abisatu izana! -Theklan; (zer?) 14:07, 2 Azaroa 2006 (UTC)
Ez dut ongi egitea lortu; beste hizkuntzetako wikietan begiratu dut, eta inork ez du horrelakorik egiten, inork ez du uselang aldagaia definitzen. Begiratuko dut dena dela ea zerbait egin daitekeen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:50, 2 Azaroa 2006 (UTC)
Eta esaldi hau agertzan da txantiloi horretan: "beste proiektu batzuekin konpartituta." Konpartituta? ez al da elkarbanatuta? Nik ezin izan nuen aldatu ez dakit non dagoen txantiloi hau-eta. Kabri, (erantzunak hemen) 20:03, 2 Azaroa 2006 (UTC)
MediaWiki:Shareduploaden dago txantiloi hori. Aldatu dut zuk esandakoa. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:08, 2 Azaroa 2006 (UTC)
Beste bi gauzatxo eskatu dizkizugu ere, beltzaz jartzea ezdakinondik eta nik euskarazko interfazera edo bidaltzea. Animo! -Theklan; (zer?) 20:25, 2 Azaroa 2006 (UTC)

Artikulua wikiliburuetan aldatu

Arratxaldeon denoi! Wikiliburuetan PHPri buruzko gidatxo bat idatzi berri dut eta hango panorama desertu xamarra iruditu zaidanez, hona jo dut argibide eske. Gaztelaniazko wikilibrosetik kopiatu dut, ez luke copyright arazorik egon behar, ezta? Ez dakit erabili dudan formatua ere egokiena den, eskertetuko nuke zuen iritzia: http://eu.wikibooks.org/wiki/PHP. Aio! -Gorka alustiza; eztabaida

Wikipediari buruzko erreportaia Diario Vascon. aldatu

Uep, zein izan da nire sospresa, gosaltzen ari nintzen bitartean, kafetegian zegien aldizkari bakarra hartu, El Diario Vasco, eta azalean wikipediari buruzko erreportai bat anunziatzen dela. Barrura sartu, eta 2 orrialde oso wikipediari buruz, bat gaztelaniaz eta beste euskaraz! Erdarazkoa Antonio Lafuente-k egindako birmoldaketa bat da, baina euskarazkoa gure Wikipedia orriaren kopia osoa da. Ez du inongo idazleren izena ezta iturririk ipintzen artikiluari buruz. Baina titulua: "Wikipedia Wikipediaren arabera". Dena irakurri eta gure Wikipedia orriaren berdin-berdina da. Ahal baduzue irakurri, interneten begiratuko dut igota dagoen. Beno... behintzat publizitatea egiten dio Wikipediari, zeren gure euskarazko wikia ez da inon agertzen. Iritziak zuen esku. Kabri, (erantzunak hemen) 12:33, 3 Azaroa 2006 (UTC)

Garan ere agertu zen 15.000 artikuluetara iritsi zeneko artikulu xume bat, eta Euskal Telebistako albistegietan ere, bai euskaraz eta bai gazteleraz, eman zuten erreportaitxo bat. Euskarazko Wikipedia hazten doan heinean, gero eta jende gehiagok ezagutuko du, eta ea partehartzea hobetzerik ere badugun. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:00, 27 Azaroa 2006 (UTC)
Euskal Telebistan ere? Lehena informatzen Gaztesarea izan zen, eta hortik Garak hartu zuen (Albisteak atalean agertzen dira lotura zehatzak). Ez nekiena zen horren berri gero ETBk eman zuenik... ze gauzak! -Theklan; (zer?) 17:06, 27 Azaroa 2006 (UTC)
ETBkoa urrian izan zen, 15.000 artikulu egin baino lehenago. Proiektuari buruz informatzeko erreportai orokor bat zen, baina interesgarria da komunikabideetan zabaltzen hastea. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:25, 27 Azaroa 2006 (UTC)

Euskal Herriko portala gaztelerazko wikiproyektuan aldatu

Sortu berri dut Euskal Herria izeneko wikiproyektua, baina hasi berria naizenez nahiko gaizki atera zait T.T norbaitek lagunduko balit asko eskertuko nioke.

http://es.wikipedia.org/wiki/Portal:Euskal_Herria -Istarí Imhotep; eztabaida 21:27, 2006 Azaroa 8 (UTC)

Hilabeteko argazkiaren truke, asteko argazkia aldatu

Kaixo lagunok!

Berri on bat emateko idazten dut hemen. Euskal Wikiatlasean hilabeteko argazkiaren ordez orain asteko argazkia egongo da. Egunero argazki berriak igotzen dira commonsera Euskal Herriaren inguruan eta horiek hainbeste eta kalitate hain onekoak dira ezen astero egongo dela nabarmendutako argazki bat. Lana antzekoa da, bakarrik argazki laukoitza aukeratu behar direla.

Aio! -Theklan; (zer?) 10:47, 24 Azaroa 2006 (UTC)

Badakit gai nahiko hitzegina dela, baina nik uste azken aldi honetan kalitate artikuluak idazten gabiltzala eta hilabete artikuluaren ordez asteko artikulura pasatzeko garaia dela Azalan... zer uste duzue? -Theklan; (zer?) 15:32, 27 Azaroa 2006 (UTC)


Portal:Basque aldatu

Kaixo!

Guztiok dakigu ingelesezko wikipedia munduko handiena dela, baina harri eta zur geratu naiz gaur Portal:Basque ikusterakoan... gure Euskal WikiAtlasak baino informazio gehiago du eta! Nahi baduzue hau da lotura.

-Theklan; (zer?) 17:26, 25 Azaroa 2006 (UTC)