Wikiproiektu:Fisika/araudi proposamena

Idazkera aldatu

Arazoa Araua testuaren barnerako araua formuletarako
deribatuak  
bektoreak [1]  
zenbakiak [1]  

Deribatuak aldatu

Uste dut deribatuaren d eta funtzioak letra mota ezberdinetan joan behar direla, nolabaiteko ezberdintasuna adierazteko:   ,   edo  . --Pello, beldur barik 17:18, 4 Urria 2006 (UTC)

Ados; lehenengo proposamena gehien gustatzen zait:  

Bektoreak eta zenbakiak aldatu

Formuletan aldatu

Formuletan bektoreei gezitxua ( ) gehituko nieke eta eskalarak, zenbakiak, moduluak, etab. normal ( ). --Pello, beldur barik 17:18, 4 Urria 2006 (UTC)

Ados honetan ere Usogorri; (postontzia) 17:23, 4 Urria 2006 (UTC)

Testuetan aldatu

Bektore eta zenbakien arteko ezberdintasuna adierazteko lehenengoak letra lodiz (r) eta eskalareak letra etzanez (k). --Pello, beldur barik 17:18, 4 Urria 2006 (UTC)

Honetan ez nago ados. Bektoreak testuan ere erakutsiko nituzke, horrela:   Orduan arau bezala esan dezakegu testuan dauden ikur guztiak etzanaz direla, ez batzuk beltzean eta besteak etzanaz. Denak etzanaz, eta bektoreak badira, lerrotxukin. Usogorri; (postontzia) 17:26, 4 Urria 2006 (UTC)
Hor ikusten dudan arazoa tamainuarena da. Batzuk TeX fomatoan idatzita badaude eta besteak ez parekotasuna galduko da:
adibidez:"  bektorearen modulua r da" ez du tamainu erlazio ona mantentzen. Nire ustez, idatzi beharko zen "  bektorearen modulua   da" edo "r bektorearen modulua r da". --Pello, beldur barik 18:27, 4 Urria 2006 (UTC)
Ez dakit, motel nik ez dut tamainu erlazioaren arazoa hain garrantzi haundikoa dela ikusten. Zergatik ez dugu txokoan jartzen eta besteen iritzia eskatzen? Usogorri; (postontzia) 12:15, 5 Urria 2006 (UTC)

Radian edo Erradian aldatu

Sortu berria dut radian ertikulua, baina zein da modurik egokiena zuen ustez: radian edo erradian? --Pello, beldur barik 16:13, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Erradian, nere ustez. Euskaraz hitzak "r" letraz ez dira hasten, beti "e" bat jartzen zaio aurrean. Usogorri; (postontzia) 10:15, 7 Urtarrila 2007 (UTC)
Radian, duda izpirik gabe. euskalterm-en ere horrela agertzen da, egin ditudan kontsulta guztien moduan.--Janfri; idatzi lasai 20:45, 10 Urtarrila 2007 (UTC)
Egokiena Erradian da. Euskal normak errespetatuz. Kabri, (erantzunak hemen) 21:52, 17 Urtarrila 2007 (UTC)
Segun ze araudi hartzen dugun kontuan. Arau orokorraren arabera erradian idatzi behar da. Baina kasu konkretu honetan ez nago horren seguru. Euskalterm horrek zer esaten du (nire ordenagailutik ezin naiz sartu)? --Pello, beldur barik 22:35, 17 Urtarrila 2007 (UTC)
Lotura honekin saiatu: Euskalterm. Radian esaten du hor... Usogorri; (postontzia) 13:22, 22 Urtarrila 2007 (UTC)




  1. a b erabaki gabe oraindik

Terminologia aldatu

Mekanika kuantikoa aldatu

Fisika kuantikoa, kuantum fisika edo ta quantum fisika? zein da egokiena? Usogorri; (postontzia) 16:59, 5 Urria 2006 (UTC)

EHUko hainbat ikasgaik kuantiko erabiltzen dute (Fisika kuantikoa, mekanika kuantikoa, eremuen teoria kuantikoa, etab.). Nik horrela idatziko nuke; kala ere, beste hitzetatik berbideraketak sortu beharko litzatekelakoan nago. --Pello, beldur barik 14:18, 7 Urria 2006 (UTC)
Kuantiko bezala hartuko det, ba eta nik idatzitako artikulu guztietan aldatu. Usogorri; (postontzia) 12:35, 9 Urria 2006 (UTC)

Marruskadura indarra aldatu

Aupa Pello; Zuk idatzitako indar orria irakurtzen aritu naiz, eta marruskadura indarra erabiltzen duzula ikusi det. Nik hori ez dut inoiz entzun, frikzioa baizik, baina ala ere, frikzio edo marruskadurari buruz orri bat egin baino, erresistentzia indar deritzon bat idaztea proposatzen det (lotura pare bat aldatu beharko ditugu, baina bueno). Ze uste? Usogorri; (postontzia) 17:04, 9 Urria 2006 (UTC)

EHUko mekanika ikasgaiaren hiztegian marruskadura agertzen da, eta ez beste bietariko bat (frikzio edo erresistentzia), gainera, nik hori erabili izan dut beti. Bestela, posta elektronikoren bidez norbaiti galdetu ahal diogu (Euskaltzaindiari edo EHUko fisika saileko kideei).--Pello, beldur barik 20:23, 9 Urria 2006 (UTC)
Agian nire iritziak botu erdi baino ez du balioko baina honetan ere nik marruskadura indarra bezala ikasi dut,   bektorearekin adierazita. Gaztelaniaz fricción ere erabiltzen duten arren, uste dut fuerza de rozamientotik datorrela (eta itzulpena: marruskadura indarra). —Barrie(postontzia) 20:44, 9 Urria 2006 (UTC)
Nik ere Fisika ikasi dudanean marruskadura izan da beti. -Theklan; (zer?) 08:32, 10 Urria 2006 (UTC)
Marruskadura orduan. Usogorri; (postontzia) 11:39, 10 Urria 2006 (UTC)


NUS edo SI aldatu

Zer uste duzue? Nazioarteko Unitate Sistema edo Sistema Internazionala erabili behar dela?--Pello, beldur barik 14:20, 28 Urria 2006 (UTC)

Agian Système international d'unités-en itzulpena Nazioarteko Unitate Sistema izango da, baina nik, ikasi dudanean (gezurra dirudien arren noizbait egin dut) SI ikusi eta erabili izan dut, baita euskaraz ere. Horregatik, eta nire liburuetan NUS agertzen ez denez, SI laburdurarengatik ordezkatu nuen Kategoria:NUSko oinarrizko unitateak kategorian. Uste dut ez dudala beste aldaketarik egin honen inguruan. Izan ere, SI laburdura ez da aldatzen hizkuntza batetik bestera (ingelesez International System of Units da eta ez dute IS edo ISU bezala laburtzen). Horrela onartuta dago, denentzat (uste dut, onartzerakoan ez nintzen bertan egon eta). —Barrie(postontzia) 14:40, 28 Urria 2006 (UTC)
Beste kideok zer uste duzue? --Pello, beldur barik 22:36, 17 Urtarrila 2007 (UTC)
SI bezala ere gogoratzen dut nik Usogorri; (postontzia) 13:25, 22 Urtarrila 2007 (UTC)


Quarken izenak aldatu

Zeintzuk dira quarken izenak euskeraz? batez ere top/up eta bottom/downen arteko bereizketa? beste biak, charm eta strange xarma eta arraro bezala itzuli ditut, ze deritzozue? Usogorri; (postontzia) 13:14, 6 Otsaila 2007 (UTC)

Egokiena nire ustez, ingelesezko jatorrizko hitzak erabiltzea da internazionalak baitira. Gero, nahi izatekotan parentesi artean jar liteke itzulpena euskarara esanahia jakiteko. Baina, berriro errepikatzen dut, izenak ingelesezkoak dira.--Janfri; idatzi lasai 20:25, 7 Otsaila 2007 (UTC)

Erreferentziak aldatu

Richard Rhodes, The Making of the Atomic Bomb (New York: Simon & Schuster, 1986) 528-531 orrialdeak. <- Erreferentzi sistema honekin ados? Usogorri; (postontzia) 12:53, 16 Urria 2006 (UTC)

ISBN nonon aipatu beharko zela uste dut, baina ez dakit non --Pello, beldur barik 20:22, 17 Urria 2006 (UTC)
nik ere ez dakit ba, inoiz ez dut ISBN zenbakirik ematen eta... Usogorri; (postontzia) 17:22, 18 Urria 2006 (UTC)