Politikak | |
---|---|
Wikipedia:Politikak | |
Lasterbidea | |
Politika formalak | |
| |
Politika informalak | |
Beste politika batzuk | |
|
Administratzaile izateko baldintzak Wikipediako txokoan eztabaidatu ziren, eta azkenean baldintza hauek adostu ziren:
- Administratzaile izateko, lankideak aktiboa izan beharko du eta wikipedian erregulartasunez parte hartu. Komunitateak erabakiko du ea administratzaile izateko aktibotasun nahikoa duen.
- Administratzaile izateko, lankideak esperientziaduna izan beharko du, aldaketa kopuru minimo batekin zehaztuko dena (600). Dena den, esperientzia ez da bakarrik aldaketa kopuruarekin baloratuko, komunitatearen iritziak izango du azken hitza.
- Hiru administratzaile aktiboko, burokrata aktibo bat izan beharko da gutxienez.
- Burokrata izateko, aurretik administratzailea izan beharko da.
- Administratzaile edo burokrata izateko leku baino hautagai gehiago badaude, administratzaile edota burokratak lankideen arteko bozketa bidez aukeratuko dira.