Wikipedia:Bazenekien/2014
- ... Musturzabalsuchus krokodilo genero fosilak euskarazko izena duela Trebiñun aurkitu zelako?
- ... 2013ko Txeliabinskeko meteoroa 1908ko Tunguskako gertakariaz geroztik Lurraren atmosferara sartutako meteoroide handiena dela?
- ... Ozeano Atlantikoan itsasoratzen den Kataluniako ibai bakarra Arango Haranean jaio eta bere urak Garonako estuaroan isurtzen dituen Garona ibaia dela?
- ... hippie hitza, 1960ko hamarkadan Estatu Batuetan abiarazitako kontrakultura mugimendua izendatzeko erabiltzen dena, afroamerikarrekin parrandan ibiltzen zirenak izendatzeko erabiltzen zela hasieran?