Western Union (filma)
Western Union Fritz Langek 1941ean zuzendutako westerna da, Technicolor argazki-sistema erabilita eta Arizona eta Utahko lurretan filmatua. Abiapuntua Zane Greyren eleberri bat bazen ere, emaitzak ez du zerikusi handirik jatorrizko testuarekin. Ekoizpen etxeak, Foxek, film epikoa eta historikoa espero zuen, baina Langen helburua pertsonaien jokamoldean sakontzea zen, haien emozioak islatzea, nahiz eta gai eta mezu nagusiak (telegrafoa zibilizazioa zabaltzeko tresna da) bestelako eskema erakutsi.[1]
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Vance Shaw, sasoi batean gaizkile izandakoa, zintzo jokatzeko asmotan da, eta lanean fin dabil, telegrafoa hedatu nahi duen enpresa batean. Edward Creighton suertatu zaio nagusi, eta beronen arreba, Sue, gustuko izango du Vancek. Baina tartean beste gizon batek, Richard Blakek, liskarra eragingo du harreman horretan.
Aktoreak
aldatu- Robert Young - Richard Blake
- Randolph Scott - Vance Shaw
- Dean Jagger - Edward Creighton
- Virginia Gilmore - Sue Creighton
- John Carradine - Doc Murdoch
- Barton MacLane - Jack Slade
- Russell Hicks - Nebraskako behin-behineko gobernadorea
- Slim Summerville - Cookie
- Chill Wills - Homer Kettle
- Victor Kilian - Charlie
- Minor Watson - Pat Grogan
- George Chandler - Herb
- Chief John Big Tree - Buruzagi indiarra
- Chief Thundercloud - Buruzagi indiarra
- Dick Rich - Porky
Erreferentzia
aldatu- ↑ Casas, Quim. Fritz Lang. Ediciones Cátedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 147-150 orr.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Filma IMDB atarian