Washington Allston (Georgetown, Hego Carolina inguruan, 1779ko azaroaren 5a - Cambridge, Massachusetts, 1843ko uztailaren 9a) estatubatuar olerkari eta margolaria izan zen.

Washington Allston

Bizitza
JaiotzaCharleston1779ko azaroaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge1843ko uztailaren 9a (63 urte)
Familia
AitaWilliam Allston
AmaRachel Moore Flagg
Ezkontidea(k)Ann Channing (en) Itzuli
Martha Remington Dana (en) Itzuli
Ann Channing (en) Itzuli  (1809 -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Harvard College (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta, idazlea, eleberrigilea eta artista
Lantokia(k)Erroma eta Boston
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Academy of Arts
Genero artistikoamargolaritza historikoa

Find a Grave: 37179450 Edit the value on Wikidata

Georgetownetik gertu dagoen Waccamaw ibaiko arroz-plantazio batean jaio zen. Harvardeko Collegen ikasi zuen eta 1801ean Ingalaterrarako ontziratu zen. Benjamin West buru zuten Londresko Errege Akademietan ikasi zuen. Frantzian eta Italian zehar ibili zen museoak bisitatzen, eta han Washington Irving eta Samuel Taylor Coleridge ezagutu zituen. 1813an The Sylphs of the Seasons, with Other Poems argitaratu zuen Londresen.

Bere emaztea 1815ean hil zen eta Allston 1818an itzuli zen Estatu Batuetara eta Massachusettsen bizi izan zen hurrengo hogeita bost urteetan.

Margolanen lehen erakusketa 1827an egin zuen. Ameriketako Estatu Batuetako aitzindaria izan zen paisaien margolaritzaren mugimendu erromantikoan. Argiaren eta kolore atmosferikoaren erabilera ausartagatik ezaugarritu zen.

1841ean Monaldi argitaratu zuen eta 1850ean Lectures on Art, and Poems.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu