Walkiria

Walkiriak» orritik birbideratua)

Walkiriak[1] (antzinako eskandinavieraz: valkyrja, hots, euskaraz: «guduan hildakoen hautatzailea») eskandinaviar mitologiako bigarren mailako jainkosa batzuk ziren. Freyja jainkosaren agindupean eta Odin jaikoaren zerbitzupean zeuden.

Walkiria
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Walkirien betebeharra guduan hildako edo eroritako gudari bikainenak hautatu eta Valhallara eramatea zetzan, han gudari hilberriok Einherjer izakietan bilakatuz. Eginkizun hau oso garrantzitsua zen, munduaren amaierako Ragnarök edo azken guduan Odin jainkoak gudari bikain hauek bere alde borrokatzeko beharra izango baitzuen.

Walkirien bizilekua Vingólf egoitza zen, hain justu ere Valhallaren alboan kokatzen zen. Eraikin hark bostehun eta berrogei ate zituen, hauetatik hilberriak ziren gudariak sartu eta bertan jainkosek euren zauriak sendatu eta gudari hauei jainkosen edertasunez gozamena eman ohi zitzaien. Bestalde, Walkiriek gudariei edateko ezti-ura zerbitzatzen zieten.

Musika

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Walkiria». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-06-04.)

Kanpo estekak

aldatu