WV25 Erregeen Haranetik mendebaldera dagoen Ekialdeko Harana edo Tximinoen Haranean dagoen hilobi bat da, Egipton. Ekialdeko Harana, neurri, funtzio eta geologiari dagokionez, Erregeen Haranaren bikitzat hartzen da.

WV25
Kokapena
Koordenatuak25°44′N 32°36′E / 25.73°N 32.6°E / 25.73; 32.6
Map
Arkitektura
Dimentsioak13,59 (luzera) m
Azalera35,58 m²

Hilobia, utzia izan zen bere eraikuntza hasi eta gutxira, baina uste denez, Amenofis IV.arentzako zen, faraoi honek, bere izena Akenatongatik aldatu eta hiriburua, berak propio eraikitzea gaindutako Aketaton (gaur egungo Tell el-Amarnara aldatu aurretik.

Kokapena aldatu

WV siglak Tximinoen Haranean duen kokapena adierazteko erabiltzen dituen arren (West Valley, Mendebaldeko Harana ingelesez), WV25a eta bere ingurukoek, Erregeen Haraneko zenbaketa jarraitzen dute. Ez dira ezagutzen Akenaton faraoia errege nekropolia Tximinoen Haranera eramatera bultzatu zuten arrazoiak, baina errege hilobiak han eraikitzeko ohiturak belaunaldi bat baino ez zuen iraun, jatorrizko haranera itzuliz Horemheb faraoiaren erregealdian.

WV25 hilobia Tximinoen Haranaren ekialdeko muturrean dago, WV23 eta WV24tik oso gertu. Baina, WV22a, Amenofis III.aren hilobia, haranaren sarreran dago, eta beraz, apurtze saiakera gehiago ikus daitezke WV25 hilobiaren eraikitzailearen aldetik -dirudienez, hegoaldeko hiruretatik, lehenik zulatu zena- aurreko erregeekiko. Urruntze nabarmen honen ustezko arrazoia, beharbada, hilobi lapurrak galarazteko izango zen, edo ekialdeko nekropolian jada hilobi gehiegi zeudelako.

Hasieran aipatu bezala, WV25 hilobia utzia izan zen eraikitzen hasi eta gutxira. Hala eta guztiz ere, argi ikus daiteke errege hilobi baten ohiko profila, eskailera erako sarrera batekin eta beherantz doazen korridoreetako lehenaren hasiera geldituekin. Arroka kalitate onekoa da, eta gelak ondo zizelkatuak daude, baina, argi dagoen bezala, ez zuen tokia apaintzen hasteko ere denborarik izan.

Indusketa aldatu

Giovanni Battista Belzoni italiarra izan zen hilobi hau aurkitu zuena 1817an, WV23an lanean ari zen bitartean. Hilobi hau irekia izan zenean, zortzi giza momia zeudela aipatu zuen, zenbait hil objekturekin lagundurik: ontzi kanopoak, haltzari arrastoak, pitxer zatiak... baita ostraka eta idatzizko dokumentu batzuez ere, beharbada, gertu zegoen WV23tik ekarriak. Lurperaketa haien deskribapenagatik, sarkinak zirela ebatzi da, XXI. dinastia eta XXII. dinastian datatuak. Uste denez, hildako hauen atsedena ez zen oztopatua izan Belzoni bera iritsi zen arte.

1972-1973 denboraldian, Otto Schadenek berriz aztertu zuen hilobia, xehetasun txikienik ere galdu gabe, University of Minnesota Egyptian Expeditionentzat, tokiaren zati bat garbitu eta Belzoniri oharkabean pasa zitzaizkion objektuen zati txiki batzuk argitara emanez. Schadenek, azkenean, beretzat inongo zalantzarik gabe, Akenatonen tebastar hilobiaren aurrean geundela ebatzi zuen, utzia izan zena faraoia Tell el-Amarnara joan zenean. Aukerak, izatez, oso handiak dira, Tximinoen Harana aukeratu zuten faraoien hilobi guztiak (Tutmosis IV.agandik hasi eta Horemhebganaino, ondo kokatutak baitaude, Akenatonena izan ezik.

Erregearen momia aldatu

Erabateko ziurtasunez, Akenaton TA26 hilobian lurperatua izan zen, Tell el-Amarnako nekropoliko errege hilobian. Ordurako, bertan egongo ziren gutxienez Meketaton printzesa eta Tiy erregina amaren gorpuak, eta, beharbada, baita beste printzesaren bat eta bigarren emaztea zen Kiya ere. Baina, hori bai, Akenatonen ondorengo faraoiek, errege honen momia Erregeen Haranera eraman zuten Tell el-Amarna utzia izan zenean. Gaur egungo egiptologiaren misterio handietako bat, Akenatonen momia eskuen artean daukagun ala ez adieraztea da. Izan ere, Akenaton, faraoien zibilizazioko irudi eta izaera erakargarrienetakoa duen erregeetako bat da. Aditu gehienen arabera, Akenaton bere ama Tiy erreginarekin batera lurperatua izango zen, KV55eko ezkutalekuan, Tutankamonen erregealdian.

Dirudienez, XXI. dinastiako apaizek, Erregeen Haranean lurperatutako jendea, ezkutaleku ezberdinetan, hilobi lapurretatik salbu jarri zituztenean, KV55etik Tiyren momia jaso zuten, baina Akenatonena han utzia izan zen. Baina ez zuten honekin amaitu: Akenatonen aurka zuten gorrotoak, beharbada, tokiak jasandako bandalismoa eragingo zuen, sarkofagoaren estalkia bere tokitik aterata eta errege kartutxo guztiak mailukatuak. Momia hura, betiereko anonimatuarekin zigortua izan zen, zigor gorena.

Baina, hala eta guztiz ere, eta patuaren jirabiren ondorioz, KV55 hilobia berraurkitua izan zen jada garai modernoan, eta momia aztertu ahal izan zen -kontserbazio egoera penagarrian, ez da hezurdura soil bat baino askoz gehiago-. Beharbada, gorpu hau inguratzen duen kaosa, berari buruz gertatu ziren gaizkiulertuengatik izango zen: lehenik, atso bat zela esan zen, ondoren, hogei urte inguruko gizon bat zela esateko, eta, azkenik, 30 eta 40 urte arteko gizon bat zela. Azken analisiek egia badiote, eta momia honek Akenatonen seme zen Tutankamonekin antz fisiko, fisiologiko eta genetiko nabarmenak dituenez, orduan, "Atonen Erregea"ren bilaketa amaitua dela esan dezakegu.

Kanpo estekak aldatu