Giovanni Battista Belzoni
Giovanni Battista Belzoni (Padua, 1778ko azaroaren 5a - Gwato, Beningo Erresuma, 1823ko abenduaren 3a) italiar esploratzaile eta Egiptoko antzinako gauzen arkeologoa izan zen.
Giovanni Battista Belzoni | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Padua, 1778ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Veneziako Errepublika Erresuma Batua |
Heriotza | Ughoton (en) , 1823ko abenduaren 3a (45 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sarah Belzoni |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, antiquarian (en) , egiptologoa, arkeologoa, eleberrigilea eta bidaia idazlea |
Paduan jaio zen, bizargin baten semea, eta Erroman bizi eta Herbehereetan bizargin lan egin ondoren, Ingalaterrara joan zen 1803an. Han ezkondu zen eta bere emazteak zirku ibiltari batean lan egin zuen. Bere altuera eta sendotasun handiak lan sendoa egiteko aukera eman zion.
1812an Ingalaterratik alde egin zuen eta Espainia, Portugal, Sizilia eta Maltatik bidaiatu zuen. Maltan Mehmet Aliren mandatari bat ezagutu zuen eta Egiptora bidaiatzea erabaki zuen. Handik Ingalaterrara zazpi tonako Ramses II.a bustoa bidali zuen. Hondarrez garbitu zuen Abu Simbeleko tenplu handiaren sarrera, Seti I.aren hilobia eta sarkofagoa aurkitu eta dokumentatu zituen, eta Kefrenen piramidean sartu zen lehena izan zen.
1819an Ingalaterrara itzuli zen eta bere bidaien kontakizun bat idatzi zuen (Narrative of the Operations and Recent Discoveries within the Pyramids, Temples, Tombs and Excavations in Egypt and Nubia, &c).
1823an Mendebaldeko Afrikara joan zen Timbuktura iristeko asmoz. Disenteriaz hil zen Beningo Erresumako Gwato izeneko herrixka batean.
Iruditegia
aldatu-
Portrait of Belzoni as a strongman
-
The Younger Memnon at the British Museum
-
The moving of the Younger Memnon
-
Wall rubbing of Seti I wearing a wig and the sacred uraeus, Musée d'Art classique de Mougins
-
Inscription of Belzoni inside the Pyramid of Khafre
-
The great temple at Abu Simbel, before Belzoni cleared its entrance of sand
-
Belzoni's Valley of the Kings