Ireki menu nagusia

Vuk Branković serbieraz: Вук Бранковић (13451397ko urriaren 6a) Erdi Aroko aitoren-seme kosovarra izan zen, Raška-Kosovoko knez edo printzea. Branković dinastiakoa zen eta bere hiriburua Pristinan zegoen. Serbiako tradizio literarioan traidoretzat jotzen dute.

Vuk Branković
Vuk Branković.jpg
Bizitza
Jaiotza Kosovo, 1345 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Serbiako Despotatua
Heriotza Kosovo1397ko urriaren 6a (51/52 urte)
Hobiratze lekua Agiou Pavlou monastery Itzuli
Hilandar monasterioa
Familia
Aita Branko Mladenović
Ezkontidea(k) Mara Lazarevic Brankovic Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Branković dynasty Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak serbiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Serbiako Eliza Ortodoxoa

BiografiaAldatu

Branković familia boteretsua zen eta haren arbasoen artean Serbiako tronua bete zuten pertsonak zeuden. Vuk-ek berak Mara printsesarekin ezkondu zen; Mara Milica Nemanjić printsesaren Lazar Serbiakoa erregearen alaba zen, azken hau Nemanjić dinastiakoa, hegoaldeko serbiarren erregea. Vuk Lazarren armadaren jenerala zen, bestetik. Vuken lurrak mendebaldean Prizrenen eta Skopjen zeuden.

1396an, Nicopolis guduan gurutzatuekin bat egin zuen otomandarren aurka borrokatzeko. Gudua otomandarrek irabazi ondoren, Beyazid I.a sultanak Vuk Brankovići lur gehienak kendu zizkion, Stefan Lazarevići emateko. 1397an, Vuk, otomandarren preso, ziega batean hil egin zen.[1][2]

Vuk hil ondoren, haren semeak, Đurađ, Kosovoko printzeak, Serbiako tronua erreklamatu zuen, horretarako Stefan Lazarević printzeari aurre eginez; Stefan Lazar printzearen semea eta Stefanen lehengusua zen. Azkenik, biek arteko bakea egin zuten eta, 1413an, Otomandar Inperioari aurre egin zioten. 1427an Stefan Lazarević bat-batean hil egin zen eta, horrela, 1429an, Đurađ Serbia osoko printzea bezala onartua izan zen.

Vuk Branković kondairanAldatu

Serbiako epikan eta, orokorrean, herri-tradizioan Vuk Branković traidore bezala aurkeztua izan da. Hori baieztatzeko ez dago inongo dokumentaziorik baina horren arabera, Vuk-ek, bere familiaren izenean, 1389an, Kosovoko guduan hartu zuen parte eta gertaera hartan Lazar printzeari traizioa egin omen zion. Horrela jaso izan da ahozko poesia epiko serbiarrean.

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vuk Branković