Visbyko katedrala (suedieraz: Visby domkyrka), Visby hiri historikoko katedrala da.

Visbyko katedrala
Visby domkyrka
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboa Gotlandeko konderria
Suediako udalerriaGotland udalerria
Koordenatuak57°38′30″N 18°17′52″E / 57.6417°N 18.2978°E / 57.6417; 18.2978
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1225eko uztailaren 27a (egutegi gregorianoa)
Inaugurazioa1225
Izenaren jatorriaMaria
ErlijioaSuediako Eliza
ElizbarrutiaDiocese of Visby (en) Itzuli
IzenaMaria
Erabileraeliza
ErabiltzaileaVisby parish (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Atalakeraikin: 1
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Visby hirian zeuden merkatari alemaniarrek beraientzako eraiki zuten eliza. Lehenengo eliza XII mendean eraiki zuten, 1190 urtean bukatuz. 1211ean ordea berreraiki egin zen gaur egungoa altxatuz eta 1225eko uztailaren 27an ireki zituen ateak. Linköpingeko apezpikuak sagaratu zuen eyt bi kongregazioren katedrala bihurtu zen, bakoitzak bere apeza zuelarik, bata kanpotarrena (alemaniarrena) eta bestea gotlandarrena. Ez zen ordea Visbyko eliza garrantzitsuena, baina Erlijio Erreformaren ondoren gainerako elizak bertan behera utziak izan ziren eta katedrala Visbyko parrokia nagusi bihurtu zen.

1572an Gotlandeko diozesia eratu zen eta orduan hartu zuen elizak katedral titulua. Erdi Arotik aurrera hainbat berrikuntza gehitu zitzaizkion, bereziki XVIII mendean, gehienetak suak eragindako kalteak konpontzeko.

Egitura aldatu

Hasieran Westfaliako eliza erromanikoen itxura izan zuen baina XIV mendean kapera gotikoa gehitu zitzaion hegoaldeko aurpegian. XVIII mendearen erdialdera dorre biak gehitu zitzaizkion punta barrokodunak.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu