Victoria Lomasko

artista grafiko eta ekintzaile errusiarra

Victoria Lomasko (errusieraz: Виктория Валентиновна Ломаско) (Sérpujov, Errusia, 1978ko abuztuaren 6a) artista grafiko eta ekintzaile errusiarra da.[1][2][3]

Victoria Lomasko

Bizitza
JaiotzaSerpukhov1978ko abuztuaren 6a (45 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
HeziketaMoscow State University of Printing Arts (en) Itzuli 2003) Arte grafikoak
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta artista grafikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren parte zen Sérpujoven jaio zen, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren barruan. Hemeretzi urterekin Moskura joan zen bizitzera eta 2003an arte grafikoetan eta liburuen diseinuan graduatu zen, Moskuko Arte Ederren Estatuko Unibertsitatean.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Erreportaje grafikoetan espezializatu zen, eta Leningradeko Setioan, gulagean eta Armada Gorriaren garaiak errusian erabiltzen zen marrazkigintza tradizionala berreskuratu zuen. Izan ere, errusiako hainbat espetxetan boluntario gisa ibili zen eta presoei marrazketa-eskolak ematean haien estiloaren eragina jaso zuen.[2][4]

Errusiako zein nazioarteko erakusketetan parte hartu du, baina bereziki ezaguna izan zen Other Russias argitaratzean.[2][3] Espainian, hogeita hamar bat artistaren erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen Sofia Erregina Museoan.[5][6] Errusiako Kandinsky saria irabazi zuen 2018an, baita ingelesezko liburu itzuli eta argitaratu onenaren Pushkin House saria irabazi ere,[2] gaztelaniaz Otras Rusias (2020, Godall Edicions) eta katalanez: Altres Russies (2020, Godall Edicions).[7]

Erbesteratzea aldatu

2022ko martxoan Belgikara erbesteratu zen, Putinek Ukrainako gerran zuen politika militarrarekin zuen desadostasuna zela eta. Egun, Alemanian bizi da, Jean Jacques Rousseau bekarekin.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2018an Errusiako Kandinsky saria.
  • Ingelesezko liburu itzuli eta argitaratu onenaren Pushkin House saria.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu