Vicrila (Vidriería y Cristalería de Lamiaco), Leioa udalean, Getxo ondoan, Lamiako auzoan, egoitza nagusia duen enpresa da. Ibaizabaleko eskuin bazterretik oso hurbil dago. Beirarekin egindako produktuak ekoiztea eta saltzea da jarduera nagusia.

Vicrila
Datuak
Izen ofiziala
Vicrila Industrias del Vidrio S.L.U.
Motaenpresa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociedad limitada unipersonal
Historia
Sorrera1890
webgune ofiziala

Historia aldatu

1890ean sortu zenetik beiraren ekoizpenean aritu da. Momentu honetan Euskal Herrian antzinatasun gehien duen enpresetako bat da. Lehen urteetan txanbilak eta beira lauak ekoizten zituzten, baina urteak pasa ahala, hainbat motatako beira eta produktu ekoiztu dituzte.

1981. urtean, ARC INTERNATIONAL multinazional frantziarrak Vicrila enpresa osoa erosi zuen eta, hortik aurrera, Espainia eta Portugal osoa hornitzen zituen taldea bihurtu zen.

2009. urtean, Vicrilako zuzendaritza taldeko batzuek eta langile batzuek multinazional honetatik banandu ziren, enpresaren itxiera eragozteko.

2016. urtean, hartzekodun lehiaketa[1]. Azken urteotan, Vicrila Euskal Herriko langileekin eta eta bertoko kapitalarekin dabil. Ez bakarrik Euskal Herriko, baizik eta Espainia osoko beira ekoizlerik handiena da. Enpresan 350 langile daude baina lanpostu gehiago eragiten ditu bere inguruko enpresetan. 2016. urtean, Vicrila momentu latz batean barneratu zen, eta hartzekodunen lehiaketak deitu zuen.

Enpresa honek urtero 200 milioi edalontziko ekoizpen ahalmena lortu izan du bere makina modernoei esker. Hauekin haien bezeroek eskatutako edozein forma eta edukierako edalontzi eta kopak egin izan dituzte.

Enpresa handia izan arren, Vicrilaren helburuetako bat Ingurumenaren Kudeatze Plana da, bere kutsadura murrizten jarraitzeko. Honetarako, garrantzi handia ematen diote birziklapenari: Enpresak ekoizten dituen produktu guztiak material birziklatuz egiten ditu, eta erabilerarik ez duen beira guztia birziklatzen du. Beirak prozesu honetan laguntzen du, nahi beste aldiz birzikla daitekeelako.

Sariak aldatu

Vicrilak sari ugari irabazi ditu urte guzti hauetan zehar, hala nola:

  • Langileen eraketarekin konpromisoaren saria (2003).
  • “5 eses” saria (2005).
  • Gure eraketa esfortzuaren aitormen saria (2006).
  • “PRL” saria (2008).
  • Kudeaketaren bikaintasunari zilarrezko “Q”-a (2008).
  • V Premio Fundación Novia Salcedo (2011).
  • Gazteen lan barneraketaren bikaintasunari saria (2011).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu