Vicente Vadillo Santamaría

Trabestia eta hilketa transfoboaren biktima

Vicente Vadillo Santamaría, Francis ezizenarekin ezaguna, (Jaéngo probintzia, Andaluzia, 1946/1947Errenteria, Euskal Herria, 1979ko ekainaren 10a) trabesti ezaguna izan zen, 1979an Espainiako Polizia Nazional batek tiroz hil zuena Iztieta auzoko Apolo diskotekan[1].

Vicente Vadillo Santamaría
Bizitza
JaiotzaLopera1946/1947
Herrialdea Espainia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria1979ko ekainaren 10a (29/39 urte)
Heriotza moduapoliziak tirokatua hilda: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakTrabestismoa eta drag queena

Jaengo probintzian jaioa, trabesti gisa aktuazioak egiten zituen Trintxerpen. 1979ko ekainaren 10ean Euskal Herrian lau egun zeramatzan Antonio Cava espainiar poliziak tiro batez hil zuen, hitz egiten egon ostean bere pistola atera zuenean. Poliziak epaiketan adierazi zuenez, pistolak segurua jarrita zuela uste zuen eta ez zen bere asmoa tiro ematea[2].

Francisen omenez margotutako zebra-bidea.
Francisen omenez margotutako zebra-bidea Iztieta auzoan.

Hilketak eragin handia izan zuen Euskal Herriko gay eta lesbianen artean, baita Errenterian ere. Herrian greba orokorra deitu zen, eta hainbat manifestazio egin ziren, tartean ekainaren 12an Donostian egin zena, EHGAMen inguruan publikoki lehen aldiz hainbat pertsona bildu zirelarik.

Euskal Herriko gay askapen mugimenduaren sorreran gertakari honek izan zuen garrantzia dela eta, bere hilketaren 35. urteurrenean hainbat ekitaldi egin ziren Oreretan, tartean "homofobiaren aurkako zebra-bidea" margotzea, adibidez[3].

2022 urtean lehen aldiz ospatu da Francisaldia, maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna, ekainaren 10a, Francis erailketaren 43 urteurrena, eta ekainaren 28a, sexu askapenerako nazioarteko eguna, barnebildu dituen zikloa, Errenteriako Udala eta LGTBI+ mahaiak elkarlanean antolatua[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Vitoria, Oihan. «Arnasa eman zien heriotza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1983-10-08). «El fiscal pide seis años para el policía nacional que causó la muerte de un travestido» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-06-27).
  3. Berria.eus. «Homofobiaren aurkako zebra bide bat koloreztatu dute Errenterian» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-06-27).
  4. ‘Francisaldia’-k sexu eta genero askapenaren aldeko ekimenei emango die bide – Errenteriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).