Viatxeslav Krasilnikov

Viatxeslav Borisovitx Krasilnikov,[1] errusieraz Вячеслав Борисович Красильников,[2] (Gelendzhik, Krasnodar kraia, Errusia, 1991ko apirilaren 28a), hondartzako boleibolean lehiatzen den kirolari errusiarra da.[3]

Viatxeslav Krasilnikov

(2019)
Bizitza
JaiotzaGelendzhik (en) Itzuli1991ko apirilaren 28a (32 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakbeach volleyball player (en) Itzuli
Pisua90 kilogramo
Altuera196 zentimetro

Instagram: krasilnikov.vyacheslav Olympic.org: viacheslav-krasilnikov Edit the value on Wikidata

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen hondartzako boleibolean ROCen taldearekin, eta Oleg Stoianovski-rekin batera. Norvegiaren atzetik eta Qataren aurretik. Kontuan izan behar da Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen izenean (Russian Olympic Committee) eta banderapean lehiatu zutela.

Nazioarteko emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio   Japonia   Gizonezkoak, hondartza

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu