Veronica Plantaginaceae familiako generorik handiena da, 500 espezie inguru dituena; aurretik Scrophulariaceae familian sailkatuta zegoen. Taxonomia berriz aztertu eta Plantaginaceaera eraman dute, Hebe generoarekin eta, Derwentia, Detzneria, Chionohebe, Heliohebe, Leonohebe eta Parahebe Australasiako genero ahaideekin batera.

Veronica (landarea)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
Generoa Veronica

Espezieak belar-landare deziduaak edo landare iraunkorrak dira, baita zuhaixkak edo zuhaitz txikiak ere, Hebe barne. Espezie asko Ipar Hemisferioko eskualde epelekoak dira, baina batzuk Hego Hemisferiokoak dira; Hebe Zeelanda Berrikoa da gehienbat.

Veronicako espezieak lepidoptero espezie batzuen larben elikagai dira, xake-tximeleta txiki espezieena barne.

Taxonomia

aldatu

Ia 1400 taxoi espezifiko eta infra-espezifiko daude. Horietatik ehun bat baino ez daude onarturik eta gainontzeko guztiak (1000 baino gehiago) onartzeke daude edo sinonimoak (250 inguru) dira.[1]

Hona hemen onarturiko espezieak:

Erreferentziak

aldatu
  1. The Plant List
  2. Colmeiro, Miguel: «Diccionario de los diversos nombres vulgares de muchas plantas usuales ó notables del antiguo y nuevo mundo», Madril, 1871.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.