Scrophulariaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkara edo zuhaixkaz esaten da. Lore zigomorfikoak eta kapsula- edo baia-motako fruituak dituzte. Kuku-prakak, apo-belarra, belarbeltza eta abar hartzen dituen Scrophulariaceae familia osatzen dute

Eskrofulariazeoak (Scrophulariaceae) Magnoliopsida klaseko landare loredunen familia bat da. Genero asko ditu, 275 inguru, eta 5.000 espezie inguru. Dena den, filogenia molekularrak erakutsi du sailkapen tradizional hori aski polifiletikoa dela. Horregatik, genero asko beste familia batzuetara eraman dira azken sailkapenetan.

Scrophulariaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
Familia Scrophulariaceae

Oso banaketa kosmopolita dute, baina ugariagoak dira eskualde epeletan eta mendi tropikaletan. Interes ekonomikoa dute, batzuk sendabelar gisa ([Leptandra, Scrophularia, Verbascum) eta beste batzuk landare apaingarri gisa erabiltzen direlako (Antirrhinum). Familiaren izena Scrophularia L. generotik eratorri da.

Antirrhinum majus landare apaingarria

Genero nagusiak aldatu

Aptosimeae

Buddlejeae

Hemimerideae

Leucophylleae

Limoselleae

Myoporeae

Scrophularieae

Teedieae

Taldekatu gabeak

Kanpoan utzitako generoak aldatu

Genero hauek, tradizionalki Scrophulariaceae familian sartuta zeudenak, beste familia batzuetara eraman dira sailkapen taxonomiko berrian:

Erreferentziak aldatu