Verlan
Verlan (verlan = lan ver = l'envers), frantsesaren argot hizkera bat da. Honetan frantsesezko jatorrizko hitzen silaba atzetik aurrera itzularazten dira.
Hitz eraketak
aldatuBatzutan itzularazteaz gain, silabak ere kentzen zaizkio problème ("arazo") = bléme (verlan) hitzaren kasuan.
Verlan hizkeran hitz berriak sortzeko aldaketa hauek jazotzen dira:
- Hitzaren azken bokala kentzea.
- Hitzaren banaketa edo mozketa.
- Atzetik aurrera itzularaztea.
- Hitzaren azken silabaren elipsia.
Historia
aldatuVerlan hizkeran Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Paris hiriburuaren inguruko auzune txiroetan erabiltzen hasi zen. Ordutik aurrera kulturan batez ere musika, zinema eta telebistaren bidez hedatu da, eta auzune apaletako gazteek oso erabilia da, bai Pariz nahiz Frantziako hiri nagusienetan.
Verlan hizkera oso dinamikoa den kale hizkera da, eta etengabeko eraldaketan.
Erabilera
aldatuVerlan hizkeran frantsesezko esaldietako hitz solteetan erabiltzeaz gain aditzetan ere erabili eta hauek deklinatzen dira. Adibidez:
- Rigoler (Barre egin) = Golri (Verlan) = Je golri (nik barre egiten dut) = J´ai golri (nik barre egin nuen) = Je vais golri (Barre egitera noa) = Golri! (Barre egin!) = Je rigolerais (Nik barre egingo nuke)
Re-verlan
aldatuGaur egun re-verlan hizkera ere badago, hizkera oraindik eta gehiago eraldatuz, alegia, verlan hizkerako hitza berriz atzetik aurrera itzularaztea. Adibidez, frantsesezko flic ("polizia") = feuf (verlan) = feuk (birverlan), honen helburua jada keuf hitzaren esanahaia ezagutzen duten poliziek feuk hitz berriaren esanahia ez ulertzea da.
Beste adibide batzuk:
- Arab ("Arabiarra") = Beur (Verlan) = Rebeu (Re-verlan)
- Femme ("Emakume") = Meuf (Verlan) = Femeu (Re-verlan)
Adibideak
aldatuFrantsesez | Verlanez | Euskaraz |
---|---|---|
Merci | Cimer | Eskerrik asko |
Bonjour | Jourbon | Kaixo |
Future | Turfu | Etorkizuna |
Métro | Tromé | Metroa |
Bizarre | Zarbi | Arraroa |
Femme | Meuf | Emakume |
Mec | Keum | Tipo |
Mère | Reum | Ama |
Père | Reup | Aita |
Fête | Teuf | Festa |
Maison | Sonmai | Etxe |
Flic | Keuf | Polizia |
Rigoler | Golri | Barre egin |
Voiture | Turevoi | Auto |
Pas | Ap | Ez |
Herbe | Beuher | Belar (droga) |
Tomber | Béton | Erori |
Moche | Cheum | Itsusi |
Niquer | Kénn' | Larrua jo |
Cigarette | Garetteci | Zigarro |
Manger | Géman | Jan |
Noir | Renoi | Beltz |
Marissa | Ssarima | Neska / Bitxi |
Yasí | Siya | Orain bai |
Ce soirs | Soirce | Arrats honetan |
Vas-y! | Zyva! | Goazen! |
Esaldiak
aldatu- Mon mec mate les autres meufs dans la rue = Nire mutilagunak kalean beste neskei begiratzen die = mec (tipo / mutil) = meufs (emakumeak/neskak)
- Attetion, v'la les keufs! = Adi, poliziak badatoz! = vo'la (voila, honatx) + keufs (poliziak)
- Mon mec mate les autres meufs dans la rue = Nire mutilagunak
- Va te coucher, relou! = Joan hadi ohera, atorrantea! = lourd (astuna) = relour (atorrante / gogaikarri)
Zinema
aldatu- La Haine (1995)