La Haine (euskaraz: «Gorrotoa») Mathieu Kassovitzek zuzendutako film frantziarra da. 1995ean estreinatu zen, eta gizartetik baztertutako hiru gazteren (judu bat, arabiar bat eta beltz bat) bizitza kontatzen du. Istorioa Parisko auzo baztertu batean kokatzen da, 1990eko hamarkadako erdialdera.

 La Haine
Jatorria
Argitaratze-data1995
IzenburuaLa Haine
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, hood film (en) Itzuli eta krimenezko filma
Iraupena96 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mathieu Kassovitz
Gidoigilea(k)Mathieu Kassovitz
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaChristophe Rossignon
Konpainia ekoizleaLes Productions Lazennec (en) Itzuli
StudioCanal (en) Itzuli
La Sept (en) Itzuli
[[Kategoria:Les Productions Lazennec (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:StudioCanal (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:La Sept (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaGilles Sacuto (en) Itzuli
EdizioaMathieu Kassovitz
Bestelako lanak
MusikagileaVincent Tulli
Argazki-zuzendariaPierre Aïm
Jantzi-diseinatzaileaVirginie Montel (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis eta Chanteloup-les-Vignes
Argumentu nagusiagorrotoa eta Poliziaren gehiegikeria
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0113247 Filmaffinity: 927274 Allocine: 12551 Rottentomatoes: m/la_haine Allmovie: v134793 TCM: 443232 TV.com: movies/la-haine Netlix: 70007071Edit the value on Wikidata

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hirian gertatutako liskar batzuetan, auzoko gazte arabiar bat zauritzen du poliziak. Zaurien eraginez, gaztea ospitalera bidali behar dute. Gau horretan bertan, Vinzek (protagonistetako bat) pistola bat kentzen dio jendarmeei. Gorrotoz beterik, ospitalean dagoen gaztea hiltzen bada berak polizia bat akatuko duela adierazten du.

Filmaren istorioa egun horretan bertan garatzen da. Hiru gazte protagonistak Paristik gora eta behera ibiliko dira, eta gauean gazte arabiarra (ospitalean dagoena) hil egin dela jakingo dute. Vinzek, horrela, gorrotoz beteta badago ere, inor ez hiltzea erabakiko du. Azkenean, egunsentian etxera itzuliko da hirukotea, baina haietako bat poliziak hilko du.

Sariak

aldatu

Besteren artean, La Hainek César Sarietan hainbat izendapen lortu zuen 1996an, zeinetatik Muntaketarik Onena, Ekoizlerik Onena (Christophe Rossignon) eta Filmerik Onenaren (Mathieu Kassovitz) sariak eskuratu baitzituen. Halaber, Kassovitzek Zuzendari Onenaren saria jaso zuen 1996ko Canneseko Zinemaldian.

Kanpo estekak

aldatu