Verkhoiansk mendikatea

Verkhoiansk mendikatea[1] (errusieraz: Верхоянский хребет, Verjoyanski jrebet) Errusiako asiar zatiaren iparraldean dagoen 1.200 kilometroko luzerako mendikate bat da, Zirkulu Polar Artikoaren bi alboetan eta Ekialdeko Siberiaren erdian.

Verkhoiansk mendikatea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMus-Khaya (en) Itzuli
Garaiera2.409 m
Motamendikate
Luzera1.200 km
Geografia
Map
Koordenatuak67°N 129°E / 67°N 129°E / 67; 129
MendikateaEastern Siberian Bergland (en) Itzuli
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Jakutia
Geologia
Material nagusiaArroka metamorfiko
GaraiaKretazeo

Administratiboki, Errusiako Sakhako Errepublikan dago.

Geografia aldatu

Mendikate honek, Lena eta Aldan ibaiak, mendebaldean, eta Yana ibaiaren artean ekialdean, 1.200 kilometroko arku handi bat eratzen du. Mendikate honetan, euren urak aipaturiko ibaietara isurtzen dituzten ibai ugarik dute euren iturburua: ekialdeko zatian, Sartang, Durgalach, Yana, Byantakh eta Omolot. Mendebaldekoan, ibai laburragoak dira, horietatik gehienek, euren urak, Lena ibaira isurtzen dituztelarik.

Puntu gorena, 2.389 metrotan dago, mendikatearen hegoaldean. Inguruko finkapenik garrantzitsuena, Verkhoiansk da, mendikateari izena ematen diona, Yana ibaiaren ertzean dagoena. 2002an, bere biztanleria 1434 biztanlekoa zen. Yanako uretan behera, 60 kilometro ingurura, Batagaj dago.

Ohi populatuak dauden tokietan erregistraturiko tenperaturarik baxuenak, eskualde honetan erregistratu dira, urtearen zatirik gehienean, elur geruza sakon batez estalia egoten dena. Azken glaziazioan, mendikateak, glaziar zabalak zituen. Paisaia, udan, mendi alpetarretan ikus daitekeenaren modukoa da.

Eskualde honetan, ikatz, berun, zilar eta zinkeko meatokiak daude. Mendikatea, Eurasiar Plaka eta Ipar Amerikar Plaka elkartzen diren tokitik justu mendebaldean dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu