Ireki menu nagusia

Vera Cruzeko eliza (O Carballiño)

Vera Cruzeko eliza (Benetako Gurutzearen eliza) Ourenseko probintzian dagoen O Carballiño herrian dagoen XX. mendeko eliza katoliko ezaguna da. Antonio Palacios Ramilo (1874-1945) arkitektoaren bukatu gabeko obra izan zen.

Vera Cruzeko eliza (O Carballiño)
Kultura ondasuna
2016 Templo da Vera Cruz. Carballiño 02.jpg
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaOurenseko probintzia
UdalerriaO Carballiño
Koordenatuak 42° 25′ 53″ N, 8° 04′ 30″ W / 42.431325°N,8.07504167°W / 42.431325; -8.07504167Koordenatuak: 42° 25′ 53″ N, 8° 04′ 30″ W / 42.431325°N,8.07504167°W / 42.431325; -8.07504167
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria True Cross Itzuli
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Ourense Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Antonio Palacios Ramilo Itzuli
Ondarea
BIC RI-51-0009048
Elizaren kanpoko irudia.

HistoriaAldatu

Eraikina altxatzeko herritarrek bildu zuten, batez ere Luciano Evaristo Vaamonde da Cortiña parrokoaren eraginez. Lanen hasiera 1943ko ekainaren 25a izan zen eta bukatzeko hamalau urte behar izan ziren. Tartean arkitekto nagusia hil zen eta horrek amaiera atzeratu zuen. Estilo aldetik zaila da sailkatzeko; nahiz eta eraikin garaikidea izan Erdi Aroko apaingarriak eta elementuak dira nagusi; zentzu horretan estilo historizistan kokatu beharko genuke. San Ziprianori eskainita dago. Nahiz eta dorrea bukatu gabe egon, eliza 1952ko irailaren 17an ireki zen. Lanak 1957an amaitu ziren.

EzaugarriakAldatu

Dorreak 52 metro ditu; itxita dago zeren eta ez baita segurua. Elizaren zabalera 1080 m²koa da.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu