Venus lotan
Venus lotan edo Dresdeko Venusa Giorgione margolari italiarra 1510 inguruan egin zuen mitologiako margolan ospetsua da. Olio mihise gaineko teknikan egina Pizkunde eta Barrokoko garaietan gai ohikoa jasotzen du, Venus jainkosa etzanda lo egiten (Tiziano, Rubens). Dena dela, margolariaren teknika esker, lan honek eragin handia izan zuen. Giorgioneren azkenetariko margolana izan zen.[1]
Venus lotan | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Giorgione, Tiziano eta Tiziano |
Sorrera-urtea | 1510(e)ko hamarkada |
Jatorrizko izenburua | Venere dormiente eta Sleeping Venus |
Mugimendua |
Veneziako eskola Goi Pizkundea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta mihisea |
Zabalera | 1.750 milimetro |
Altuera | 1.085 milimetro |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua |
Gemäldegalerie Alte Meister Italia Venezia |
Bilduma |
Staatliche Kunstsammlungen Dresden (en) ![]() |
Inbentarioa | AM-185-PS01 |
| |
|

HistoriaAldatu
Ez dugu ezagutzen Giorgionek margotu zuen urte zehatza. Dirudienez berak lana bukatu gabe utzi zuen eta Tiziano izan omen zen zeruaren margoa bukatu zuena.[2] Urte askoa Tizianok egindako margolan baten kopia zela pentsatu zen; kopia horren egilea Sassoferrato izeneko margolaria izan zitekeen. Azkenean, Giovanni Morelli (1816-1891) kritikoak zehaztu zuen benetako egilea, XIX. mendean. Margolanaren ezagutzen den lehenengo kokapena Veneziako Casa Marcello izan zen. Ondoren, Ferraran eta Modenan agitzen zuen Esteko leinuaren eskuetara pasa zen. Familia horrek 1746an Saxoia etxeari saldu zion. Gaur egun Dresdenko Gemäldegalerie Alte Meisterren erakusten da.
DeskribapenaAldatu
Margolan handia da, 108,5 zm x 175 zm. Lanean neska gazte bat biluzik eta lotan, lasaitasun osoz, ikusten dugu. Emakumea kanpoaldean egotea benetako iraultza izan zen garaiko margolaritzan eta askoren ustez horrek arte modernoaren hasiera markatzen du. Neskaren formak eta atzean ikusten den paisaiarenak antzekoak dira baina koloreek bereizten dituzte. Hitz batek definitzen badu margolan hau hori oreka da, harmonia. Paisaia bukoliko batean neskaren axolagabekeriak, sentsualitateak oso erotismo dotorea transmititzen du.
Dena dela, margolariak distantzia jartzen du margotutako irudiarekin. Fenomeno hori ohikoa da Giorgioneren lanetan. Ikuspegi kontenplatiboa dago bai paisaiaren gainean baita ere emakumearen gainean. Emakumearen loa zuhurra da. Inguruan ikusten diren hostoek, bestetik, nahiko tono hotzak dituzte, ez tono beroak. Emakumea arropen eta ohialen gainean dago etzanda eta horien tolesak maisutasun handiz eginak daude.
Elementu erotikoakAldatu
Aipatutako distantzia horren barruan badira elementu sinboliko erotiko batzuk:
- Eskuineko besoa altxatuta du eta horrek bere besape osoa erakusten digu, bere sexuaren sinboloa.
- Ezkerreko eskua bere aluaren gainean dago jarrita.
- Paisaiaren kurbek emakumeenak indartzen dituzte.
EraginakAldatu
Margolari askoren gainean eragin handia izan zuen margolan honek. Goian Tiziano (Txakurtxoaren Venusa) eta Rumbens aipatu baditugu, beste izen garrantzitsuak hauek dira: Velázquez, (Venus ispilukoa), Ingres eta Manet.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz):Lanaren inguruko komentarioak.