Vauxhall zubia (ingelesez: Vauxhall Bridge) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubia da eta Londresen kokaturik dagoena. Izena ematen dion Vauxhall (Lambeth) eta Pimlico (Westminster Hiria) auzoak lotzen ditu.

Vauxhall zubia
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°29′15″N 0°07′37″W / 51.4875°N 0.12694444444444°W / 51.4875; -0.12694444444444
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1816
Inaugurazioa1906ko maiatzaren 26a
Arkitektura
ArkitektoaAlexander Binnie (en) Itzuli
Maurice Fitzmaurice (en) Itzuli
DiseinatzaileaAlexander Binnie (en) Itzuli
Materiala(k)altzairua
Dimentsioak270 (luzera) m
Gurutzatzen duTamesis
Eramaten duA202 road (en) Itzuli
Zubibegiak5
Ondarea
Ondare Ingelesa1393011 eta 1393012

Historia aldatu

1809an Parlamentuak zubia eraikitzeko baimena eman zuen eta John Rennie arkitektoak zazpi arkutako harrizko zubia diseinatu zuen[1]. 1811an ezarri zuten lehen harria baina diru arazoak zirela eta, azkenean burdinezko zubi merkeagoa eraikitzea erabaki zen Rennieren diseinua alde batetara utziz. 1816an bukatu ziren lanak[2].

XIX mendearen bukaeran zubi berria eraikitzea erabaki zen. Sir Alexander Binnie eta Sir Maurice Fitzmaurice izan ziren granito eta altzairuzko zubia diseinatu zutenak. Aurrekoa kendu eta haren lekuan hasi zituzten lanak 1901 urtean eta bost urte beranduago 1906ko maiatzaren 26an ireki zen[2]. Zutabeetan brontzezko eskulturak ezarri ziren Alfred Drury, George Frampton eta Frederick Pomeroy artistek egin zituztenak. Nekazaritza, injeniaritza, keramika eta abar sinbolizatzen dituzte eta Art Nouveau estiloan diseinatu ziren[1].

Zubia praktikoa eta funtzionala diseinatu zen, izan ere hiriko arteria nagusietako baten parte bihurtu baitzen. 1968an autobusentzako erraila ezarri zen, Londresko kaleetan aurrenetakoa izan zena.

1993an Tamesis ibaian korronte indartsuak izan ziren eta sedimentu ugari eraman zituzten. Vauxhall zubiaren inguruan K.a. 1550-300 urteko egurrezko zutabeak azaleratu ziren, aintznako kai baten aztarnak izan zitezkeenak.

Neurriak aldatu

  • Zubiaren luzera: 247 m.
  • Zubibegiak: 5
  • Zabalera: 24 m.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Matthews, Peter. (2008-01-01). London's bridges. Shire ISBN 9780747806790. (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
  2. a b (Ingelesez) Cookson, Brian. (2006-01-01). Crossing the river: the history of London's Thames River bridges from Richmond to the Tower. Mainstream ISBN 1840189762. (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).

Kanpo estekak aldatu