Valsaín harana edo Eresma harana Erdialdeko Sistemako zati den Guadarrama mendilerroaren iparraldeko zatian, Segoviako probintzian dagoen haran bat da. Real Sitio de San Ildefonso udalerrian dago eta Madrilgo erkidegoarekin muga egiten du.

Valsaín harana
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak40°49′23″N 4°01′02″W / 40.8231°N 4.0173°W / 40.8231; -4.0173
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSegoviako probintzia
UdalerriaSan Ildefonso

Hegoaldetik iparraldera orientatua dago, 6 kilometroko bataz besteko zabalera du, eta 9ko luzera, Guadarrama mendilerroko haranik handienetako bat bihurtzen duena, Lozoya haranarekin batera. Ia erabat pinu gorrizko baso batek estaltzen du, Guadarrama mendilerroko handiena eta mendilerro honetako garrantzitsuenetako bat. 1200 metroko altueratik behera, haritz eta gaztainondoak ere badaude. 2000 metroko altueratik gora pinu gorriak desagertu eta alpetar larreak eta harkaiztiak agertzen dira.

Valsaín haranaren ikuspegi panoramikoa Loma del Noruegotik ikusia.

Haranaren behealdeko zatiak 1100 eta 1500 metro arteko altuera du. Haranaren barrenean Eresma ibaia igarotzen da bere ibilguaren goiko zatian. Haraneko bere ibilguan zehar putzu eta igerileku natural ugari dago. Putzu hauetatik gertu, aisialdi guneak daude merendero eta aparkalekuekin, "Los Asientos" eta "Boca del Asno" deritzenen kasuan bezala. Inguru hauetara CL-601 errepide autonomikotik iristen da, Segovia Collado Villalbarekin elkartzen duena.

Haranaren iparraldeko muturrean, eta beherenengoko tokian Valsaín herria dago (Real Sitio de San Ildefonso udalerriaren barnean dagoena), haranari izena ematen diona. Ekialdeko muturrean Peñalara mendigunea dago (2430 metro), hegoaldean Cotos mendatea, Bola del Mundo mendia, Navacerrada mendatea eta Siete Picos. Mendebaldeko zatian [[La Mujer Muerta mendigunea dago.

Irudi galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu