Peñalara
Peñalara Iberiar Penintsularen barrualdeko mendia da. Erdialdeko Sisteman dagoen Guadarramako mendilerroaren gailur nagusia da. Itsas gaineko 2.428 metro ditu. Adminstratiboki Madrilgo Erkidegoa eta Segoviako probintzian dago. Lurralde horren gailur enblematikoa da. Heltzeko erraztasuna asko dago eta, ondorioz, turismo eta bisitari asko hurbiltzen da inguru honetara.
Peñalara | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.430 m |
Prominentzia | 1.113 m |
Mota | mendia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 40°51′00″N 3°57′22″W / 40.850013°N 3.956008°W |
Mendikatea | Guadarramako mendilerroa |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Segoviako probintzia |
Babestutako-eremua | Guadarramako Parke Nazionala |
Peñalara mendigunea
aldatuPeñalara mendia izen bereko mendigunearen gailur nagusia da. Mendiguneak Madril eta Gaztela Leongo erkidegoaren arteko muga egiten du. Haitz-erlaitz honek 5,8 kilometro ditu eta Cotos mendatetik (1840 m.) Los Neveros mendatera doa. Hegoaldetik iparraldera hauek dira mendigune honen haitzak:
- Hermana Menor (2271 m)
- Hermana Mayor (2285 m)
- Peñalara haitza (2428 m)[1]
- Risco de los Claveles (2388 m)
- Risco de los Pájaros (2334 m)
Ekologia
aldatuMendien maldak pinu gorrien basoez estaliak daude. 1.900 metrotik gora basoen ordez mendiko larreak eta sasiak aurkituko ditugu. Maila horretan , ekialdean, glaziar zirku bat dago eta hogei baino aintziara gehiago. Horietan goi mendietako espezieak bizi dira, tartean hamar anfibio espezie baino gehiago.[2] Dena dela, faunaren espezie ikusgarrienak hegazti harrapariak dira.
Iruditegia
aldatu-
La Laguna erreka.
-
Gailurraren ikur geodesikoa.
-
Peñalara La Morcuera mendatetik ikusita.
-
Pinu gorriak Rascafrían.
-
Peñalarako glaziar zirkua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://peakbagger.com/peak.aspx?pid=9840
- ↑ Egile Batzuk. (2006). Anfibios de Peñalara, identificación y conservación. Madrilgo Erkidegoa. ISBN 84-451-2800-0