Väinameri (euskaraz: «Itsasarteen itsasoa») Estoniaren mendebaldean dagoen Itsaso Baltikoaren zatiari deritzo. Sakonera gutxiko barneko itsaso txiki edo itsasarte honek 2.200 km²-ko azalera besterik ez du.[1]

Väinameri
Motaitsaso
Sakonera1,8 m
Geografia
Map
Koordenatuak58°45′00″N 23°05′00″E / 58.75°N 23.08333°E / 58.75; 23.08333
Honen parte daItsaso Baltikoa

Moonsund Uhartedia (Saaremaa, Hiiumaa, Muhu, Vormsi) eta kontinente artean dago. Uharte eta kontinente artean zenbait itsasarte daude: Voosi Kurk, Hari Kurk, Soela, Väike Väin eta Suur Väin.

1894 eta 1896 artean, 3,6 kilometroko luzera duen bide bat eraiki zuten, Saaremaa eta Muhu artean eta Väike Väin itsasartearen bidez.

Erreferentziak aldatu

  1. Estonica. The Väinameri Sea. Eesti Instituut.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Estoniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.