Ireki menu nagusia

Vormsi, tamainaz, Estoniako laugarren uhartea da. Hiiumaa eta Noarootsiko penintsularen artean dago, azken hau kontinentean, honengandik, Voosiko itsasartearen bidez 3 kilometro bananduta dagoelarik. Bere hedadura, 92 kilometro karratukoa da, eta Lääne konderriko udalerrietako bat da.

Vormsi
Vormsi sadam 2015.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 12 m
Luzera 16,2 km
Zabalera 10,7 km
Azalera 91 km²
Geografia
Koordenatuak 59° 00′ N, 23° 15′ E / 59°N,23.25°E / 59; 23.25Koordenatuak: 59° 00′ N, 23° 15′ E / 59°N,23.25°E / 59; 23.25
Honen parte da Moonsund Uhartedia
Herrialdea Estonia
Lurraldea Vormsi Rural Municipality Itzuli
Ur-gorputza Baltikoa
Hidrografia

Udan, Svibyko portua, transbordadore edo ferry baten bidez komunikatua dago. Honek, egunean bi aldiz egiten du, uhartea, kontinentean dagoen Haapsalu herritik banatzen duten 12 kilometroak.

HistoriaAldatu

Jada XIII. mendean, populatua zegoen. Denborarik gehienean, suediar estoniarrek okupatua egon zen (estonieraz: rannarootslasel) "Kostaldeko suediar" bezala itzul daitekeena. Uhartea, 3.000 biztanle izatera iritsi zen Bigarren Mundu Gerra baino lehen. Gerra gertatu zen bitartean, Vormsiko ia biztanleria guztia ebakuatu zen, baita Estonian bizi ziren beste suediar batzuk ere, Suediarantz. Gaur egun, uhartean, 350 biztanle inguru bizi dira.

Vormsi izena, suedierazko Ormsören edo alemanezko Wormsen (suge uhartea) eratorri bat da. Suediar eragina, beste toki izen batzuetan ere ikus daiteke: Hullo (gune administratiboa), Sviby (portu nagusia), Söderby, Norrby, Diby, Rälby, Borrby, Kärrslätt, Saxby, Busby, Suuremõisa (Magnushof) eta Rumpo bezalako herrixkak, eta Prästvik bezalako lakuak.

GaleriaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vormsi