Uxue Bereziartua
Uxue Bereziartua Lonbide (Hernani, 1996) euskal artista feminista da, Berexi izen artistikoa duena. Ilustratzailea batik bat baina beste arte diziplina batzuk ere erabiltzen ditu. Hala nola, serigrafia, murala edota diseinu digitala.[1][2]
Uxue Bereziartua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1996 (27/28 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Izengoitia(k) | Berexi |
berexiart.com |
Ibilbidea
aldatu2019ko EmART (emakume sortzaile gazteentzako deialdia) bekaren irabazleetako bat izan zen.[1] Bere sormen lanek eta feminismoak lotura estua dute eta erdigunean gorputza jarri ohi du, emakumeen gorputz ez normatiboak, gizenak, iletsuak, elbarriak, disidenteak, tamaina desberdinetako titiekin, trans direnak, edo lesbianak erakutsiz. Bere helburua da, ilustrazioa erabiliz, zentroan jartzea ikusten ez diren errealitate eta pertsonak, gizarte heteropatriarkatu eta kapitalistak gustuko ez dituenak. Bere lanak zerotik edo argazki batzuetatik sortzen ditu. [3][4]
Hirutxuloko Hitzan eta Klitto! atari digitalean kolaboratzen du bere ilustrazioekin, bakarrik zein Malen Aldalurrekin. Bertan argitaratutako ilustrazio bat Instagramen zentsuratu egin zioten titiburuak agerian zirelako.[5] [6][7]
Urte gutxiren buruan lan ezberdinak egin ditu ilustratzaileak. Elkarte ezberdinentzako kartelak, ilustrazioak edota bideoak, erakusketa ezberdinak, edota ikastaroak. Tatuatzailea ere bada, eta makina gabe egiten homen ditu hauek, era tradizionalean. [8]
Denda propioa ere sortu du bere lanak saltzeko. Berak eskuz serigrafiatutako lanak ditu bertan, hala nola, kamisetak, telazko poltsak, gonak edota musukoak. Ilustrazioak ere saltzen ditu noski. Bere lanen artean ezagunenetakoak collage teknikaz egindako Señorak. [9]
Erakusketak
aldatu- 2020an 41 Habitat Artgia erakusketa aretoan (Gasteizko Judimendi auzoan)[10]
- 2020an Loratu Mikelazulo Kultur Aretoan (Errenteria) [11]
- 2020an Titiak erakusketa kolektiboa. (Kondestablearen Jauregia, Iruñea) [12]
- 2019an Loratu Adaxka Kultur Elkartean (Bilbo)[13]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Gorputzaren habitata» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ Azkue, Oihana. (2020-06-01). «Uxue Bereziartua, zer egin nahi duen badakien artista» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ «Uxue Bereziartua» Artgia (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ ««Etxea metaforikoa da, espazio propioak sortu eta bakardadea kudeatzen ikasteko» - Hernani» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ «Uxue Bereziartua ilustratzailearen marrazkia zentsuratu du Instagramek, titiburuak agerian zirelako» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ Uxue Bereziartua | Klitto!. (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ Uxue Bereziartua eta Malen Aldalur | Klitto!. (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ Txantiloi:Es-la «uxue bereziartua lonbide (@berexiart) • Fotos y videos de Instagram» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ Produktuak – Berexi Art. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Uxue Bereziartua inaugura su exposición “41 habitat”» Artgia 2020-06-02 (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Loratu', una exposición que habla sobre el empoderamiento de la mujer» El Diario Vasco 2020-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ «‘Titiak’ Un grito artístico por el respeto» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ a b c Erakusketak – Berexi Art. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).