Uwajima (Ehime)
Uwajima (japonieraz: 宇和島市 Uwajima-shi ) Ehime prefeturako hiria da, Shikoku uhartean, Japonian. 2014ko erroldaren arabera, 79.296 biztanle ditu.
Imabari 宇和島市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefetura | Shikoku Shikoku Ehime | ||
Izen ofiziala | 宇和島市 | ||
Jatorrizko izena | 宇和島市 | ||
Posta kodea | 798-8601 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°13′24″N 132°33′38″E / 33.22331°N 132.56056°E | ||
Azalera | 469,53 km² | ||
Mugakideak | Seiyo (en) , Ainan (en) , Kihoku (en) , Matsuno (en) , Shimanto (en) eta Sukumo (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 69.639 (2021eko martxoaren 1a) −7.826 (2015) | ||
Dentsitatea | 148 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2005eko abuztuaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 895 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Honolulu, Sendai, Osaki (en) eta Honolulu konderria | ||
http://www.city.uwajima.ehime.jp/www/toppage/0000000000000/APM03000.html www.city.uwajima.ehime.jp |
Historia
aldatu1595 arte Itajima izena zeukan gaur egungo Uwajimak, baina Tōdō Takatora Uwa eskualde guztiko daymio bihurtu zenean gaztelu zaharra berriztatu eta izena aldatu zion lurraldeari. 1614an Date Hidemunek gaztelua eskuratu eta leinuaren industria, hezkuntza eta kultur gune indartsu bihurtu zuen Uwajima gaztelua.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1871ean Uwajima prefetura eratu zen baina 1873an Ishizuchi prefeturarekin bat egin eta Ehime prefetura eratu zen. 1921ean fundatu zen Uwajima hiria eta 1934an badia berriztatu zen industria ezartzeko. Honen ondorioz 1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketak jasan zituen eta oso kaltetua gertatu zen.
Kultura
aldatuTara santutegia eraikin bitxia da. Bertako elementurik aipagarriena hiru metro inguruko harrizko faloa da. Ondoan sexuaren museoa dauka, mundu guztiko tresna eta margoak erakusten dituena.
The Uwajima Ushi-oni jaialdia (宇和島牛鬼祭り, Uwajima Ushi-oni matsuri): Uztailaren 22 eta 24 artean ospatzen den purifikazio jaialdi ezaguna da. Jatorrian Japoniak Korea inbaditzeko bi saiakeratan dago. Gaur agungo jaialdiko irudi aipagarriena behi-ogroa da, 5-6 metrotako tamaina duen behia da, lepo luzea, ogro aurpegia eta ezpata itxurako buztana duena. Atzetik zaldiz eta oinez doa jendea. Lehoiaren dantza eta Gaiya dantza egiten dituzte desfilean.
Zezenketak izaten dira urtarrilean, apirilean, uztailean eta abuztuan. Ez da ordea zezenik hiltzen, zezena lurrean etzanarazi baizik.
Ondarea
aldatu- Uwajimako gaztelua
- Date familiaren museoa
- Taga santutegia
Iruditegia
aldatu-
Taga santutegiko faloa.
-
Kongozan Dairyuji tenplua.
-
Inarizan Ryukoji tenplua.
-
Butsumokuji tenplua.
-
Iwamatsugawa ibaia.
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz) Uwajimako webgune ofiziala