Usher Etxearen hondamena
Usher Etxearen hondamena (ingelesez The Fall of the House of Usher) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1839ko irailean Burton's Gentleman's Magazine aldizkarian argitaratu zen.
Usher Etxearen hondamena | |
---|---|
![]() 1894ko Aubrey Beardsleyren ilustrazioa. | |
Datuak | |
Idazlea | Edgar Allan Poe (1839) |
Argitaratze-data | 1839ko iraila |
Generoa | Tragedia Eleberri gotikoa Kontakizun laburra |
Jatorrizko izenburua | The Fall of the House of Usher |
Hizkuntza | ingelesa |
Herrialdea | ![]() |
Euskaraz | |
Izenburua | Usher Etxearen hondamena |
Itzultzailea | Koro Navarro |
Argitaratze-data | 2000 |
Bilduma | Kontakizunak liburua Literatura Unibertsala |
2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuaren argitaratu zuen.
Argumentua
aldatuJaun gazte bat bere haurtzaroko lagun baten etxalde zaharrera gonbidatua izan da: Roderick Usher artista erdi gaixo eta bitxia da. Roderick etxaldetik atera gabe bizi da, osasunez ere gaizki dabilen Lady Madeline arrebarekin batera. Usherrek zehaztu gabeko gaixotasun bat du, hortaz denak haren osasunaz kezkaturik daude, baina azkenean arreba hilko da. Bere gorpua kripta batera eramango dute, baina handik gutxira zoritxarreko amaiera bat eragingo duten gertakizun izugarriak gertatuko dira.
Zinema
aldatu- House of Usher (1960)