Urtoko mendatea (500 m) Nafarroa Garaiko mendebalde eta Gipuzkoako ekialdearen artean kokatuta dago eta Leitza (490 m) eta Berastegi (390 m) udalerriak lotzen ditu.

Urtoko mendatea, 1898. urteko argazkia

Euskara: Euskalkien muga

aldatu

Gipuzkera eta Nafarreraren arteko muga da, Berastegin Beterriko hizkera mintzatzen den artean, Areso eta Leitzan mintzatzen den euskara Leitzaldeko hizkera baita. Dena den, iraganean hizkera hauen arteko ezberdintasunak nabarmenagoak ziren arren, gaur egun orekatzen ari dira, batipat Leitzarango autobidea eta Gipuzkoa eta Nafarroako mugen arteko eskualde eta udalerrien eguneroko hartuemana dela eta.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
43°06′20.67″N 01°57′40.78″W / 43.1057417°N 1.9613278°W / 43.1057417; -1.9613278