Urrezko Araua, termino etikoetan, honela definitzen den printzipioa da: trata itzazu besteak, haek zu tratatzea nahi zenukeen bezala. Esaldiaren formulazio ezagun bat Mateoren ebanjelioan agertzen da (Mt 12,7). Urrezko Araua ez da nahastu behar begia begi truk elkarrekiko ustezko justiziaren ideiarekin, zeinak mendekuaren justifikazioa den azken batean. Urrezko Araua ez da aplikatzen oker bat jasan ondoren, haren zigorra edo kontrakoa planteatu behar denean. Norberak nahi lukeen errespetu eta begirune berarekin besteak tratatzea da kontua.

Urrezko Arauaren ingelesezko formulazioa New Yorkeko eliza bateko mosaiko batean.

Historia aldatu

Honela dio Mateoren ebanjelioak[1]:

« Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek irakatsia »
Mateo 7,12

Hala ere, ez da kristautasuneko printzipio soila, aurrekoa dela uste da. Urrezko arau hori kultura eta gizarte guztietan aurki daiteke, eta, salbuespen gutxi batzuekin, moralaren eta erlijioen kode guztien izendatzaile komuna da. Aipu esplizitu zaharrenak Konfuzioren garaikoak izan daitezke[2].

Printzipio honi urrezko arau deitzearena tradizio ingeles anglikanoa, 17. mendean hasitakoa, eta 1604ko testu batean lehen aldiz dokumentatua[3].

Urrezko araua da giza eskubideen kontzeptu modernoaren oinarririk funtsezkoena, non gizabanako bakoitzak bidezko traturako eskubidea baitu, eta elkarrekiko erantzukizuna dagoen gizartean besteentzako justizia bermatzeko.

Urrezko arauaren funtsezko elementu bat da arau horrekin bizi nahi duen pertsona batek pertsona guztiak hartzen dituela kontuan, ez bakarrik bere taldeko kideak.

Erreferentziak aldatu

  1. «Mt 7,7-12 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
  2. Gensler, Harry J.. (2013). Ethics and the golden rule. , 159 or. ISBN 978-0-415-80686-2. PMC 827527639. (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
  3. Gensler, Harry J.. (2013). Ethics and the golden rule. , 84 or. ISBN 978-0-415-80686-2. PMC 827527639. (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).

Kanpo estekak aldatu