Urrezko Tenplua
Urrezko Tenplua (punjaberaz: ਹਰਿਮੰਦਰ ਸਾਹਿਬ edo ਹਰਿਮੰਦਿਰ ਸਾਹਿਬ), Harimandar Sahib, Darbar Sahib, Hari Mandir edo Harimandar ere deitua, beste aldaera batzuen artean, Indiako Punjabeko Amritsar hirian dagoen tenplu sikh bat da. Sikhek tenplu sakratuena bezala eta bizitzan behin egin beharreko erromesaldiaren helmuga bezala dute, otoitz egin eta bere erregutzeak eskaintzeko. Gaur egun, gainera, mundu osoan turismo erreferentzia handia bihurtu da.[1]
Urrezko Tenplua | |
---|---|
ਹਰਿਮੰਦਰ ਸਾਹਿਬ | |
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Punjab |
Division of Punjab | Jalandhar division |
Indiako barruti | Amritsar barrutia |
Hiria | Amritsar |
Koordenatuak | 31°37′12″N 74°52′36″E / 31.62°N 74.87667°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1589 |
Erlijioa | Sikhismoa |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii), (iv) eta (vi) |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Etimologia
aldatuTenplua mendebaldeko munduan nagusiki Urrezko Tenplua bezala ezagutzen da, baina posible da Amritasarreko Urrezko Tenplua bezala itzulia aurkitzea. Hala ere, bere benetako izena Harimandir Sahib da, punjaberatik datorrena eta literalki Jainkoaren Tenplua esan nahi duena, non Hari-k jainkoa esan nahi duen eta Mandir-ek tenplua.
Historia
aldatuErasoa
aldatu1984ko ekainak 3tik 6rarte Indiako Armadak Urrezko Tenplua eraso zuen Izar Urdina operazioan, lehen ministroa zen Indira Gandhik agindutakoa, Jarnail Singh Bhindranwale buruzagi sikhak bere saiakera independentistan okupatu ondoren. Operazioaren buru Kaldip Singh Brar jenerala zegoen, Infanteriako 9. Dibisiokoa eta, operazioan zehar, tenplua hartuta zutenek uko egin zioten alde egiteari. Honek bi indarren arteko borrokak eragin zituen eta bertan zauritutako eta hildako mordoa egon ziren.[2]
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Urrezko tenplu historikoa eta Akal Takhat» eu.eferrit.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
- ↑ Gray, Martin. Urrezko tenplua, Amritsar-Erromesen Munduko Gida. .