Egunsenti Urrekara

Urrezko Egunsentia» orritik birbideratua)

Elkarte Popularra - Egunsenti Urrekara[1] (grezieraz: Λαϊκός Σύνδεσμος – Χρυσή Αυγή), Greziako eskuin-muturreko alderdi estremista da. Komunikabideek alderdi faxista eta neonazi moduan aurkezten dute askotan eta nahiz eta alderdiko ordezkariek hori gaitzetsi, ikur eta sinbologia nazia erabiltzen dute ekitaldi askotan.

Egunsenti Urrekara
Datuak
Motaalderdi politikoa eta erakunde kriminala
HerrialdeaGrezia
IdeologiaNeonazismoa, neo-fascism (en) Itzuli, ultranazionalismoa, Euroeszeptizismoa, Ideia Handia, Protekzionismoa eta antikomunismoa
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Jarduera
KidetzaEuropean National Front (en) Itzuli
Agintea
Idazkari orokorraNikos Michaloliakos (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1983
1993ko azaroa
Koloreak    
webgune ofiziala

2012ko maiatzean Grezian egindako hauteskundeetan lehen aldiz parlamentuan sartzea lortu zuten botoen %7 eta 21 eserleku eskuratuz[2]. Hilabete beranduago errepikatutako hauteskundeetan hiru eserleku galdu eta 18 lortu zuten.

Greziak bizi duen krisialdi ekonomiko eta politikoak eta gobernuari defizita murrizteko egitera behartutako murrizketek, herritarren haserrea piztu eta alderdi txikien onarpena areagotu dute, batez ere, Urrezko Egunsentiaren muturreko ideologia bezalako alderdiena.

Irailean egindako inkesta batek herritarren babesa hilabete batzuk lehenago eginiko hauteskundeetan baino are handiagoa zela erakutsi zuen, inkestan parte hartu zutenen %20 baino gehiago[3].

Emaitzak hauteskundeetan aldatu

Greziako parlamenturako hauteskundeak
Urtea botoen %a legebiltzarkideak
2009ko Greziako hauteskundeak %0,3 0 (300etik)
2012ko maiatzeko Greziako hauteskundeak %7,0 21 (300etik)
2012ko ekaineko Greziako hauteskundeak %6,9 18 (300etik)

Amaiera aldatu

2019ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Heleniarren Kontseiluan zuen ordezkaritza galdu zuen, botoen % 2,93 eskuratuta. Pavlos Fyssasen hilketaren epaiketan alderdiak ospea galdu izanari egotzi zitzaion hori. 2019 amaieran, alderdiak Atenasen eta Pireon zituen egoitzak itxi zituen alokairua ordaintzeko ezintasunagatik, eta webgunea ere itxi zuen.[4]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Greziako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.