Urkietako artea

aparteko zuhaitz katalogatua Bizkaian

Urkietako artea Bizkaiko Muxika herrian kokatuta dagoen aparteko zuhaitz sailkatua da, arte bat, San Roman edo Besangiz auzoan dagoena.

Urkietako artea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSan Roman (Muxika)
Koordenatuak43°16′54″N 2°42′38″W / 43.281572°N 2.710472°W / 43.281572; -2.710472
Map
Arkitektura
Dimentsioak1.200 (altuera) cm

Ezaugarriak

aldatu

Altueran baino gehiago, bere adarren zabaleran nabarmentzen da, 26 metroko diametroa duen hosto estalki bat eskaintzen duelarik. Adar horietako zenbait ia horizontalki zabaltzen dira enborretik, 10 metro luze ere bai baten bat. Adarrok duten pisuagatik, batzuei zutoinak jarri dizkiete eutsigarri, 2000. urtean bere bost adar nagusietako bat haizete batek apurtu ostean. Enborrak 4,3 metroko perimetroa du 1,3 metroko altueran[1][2].

1994tik dago katalogatuta aparteko zuhaitz bezala EAEn. Dekretuan San Romango arte izenarekin identifikatzen da, baina Muxikan seinalizazioak Urkietakoa dela zehazten du (gertuko toponimiagatik). Dekretuak nabarmentzen du zuhaitzaren tamaina, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia berezia[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. Raquel. (2018-08-08). «Paisajes de Bizkaia: Encina de Urkieta. Muxika.» Paisajes de Bizkaia (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  2. (Gaztelaniaz) Garcés, Vicente. (2009-03-23). «Encina de Urkieta» Revista de Flores, Plantas, Jardinería, Paisajismo y Medio ambiente (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  3. Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2012-07-27). «265/1994 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena.» www.legegunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Kanpo estekak

aldatu