Uriarte jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Lekeition

Uriarte jauregia Lekeition (Bizkaia) kokaturik dagoen jauregi barrokoa da.

Uriarte jauregia
Kultura ondasuna
Lekeitioko hiri historikoa
Jauregiaren aurrealdea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLekeitio
Koordenatuak43°21′45″N 2°30′16″W / 43.362606°N 2.504307°W / 43.362606; -2.504307
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0005161
30

Deskribapena aldatu

 
Armarria hurbiletik ikusia. Bengolea, Txurruka, Olaeta eta Olanotegi leinuen irudiak daude bertan

Trapezio formadun oina du. Erdian, eraikinaren bihotzean, Erdi Aroko dorrea dago eta dorre honen inguruan egin ziren XVI-XVIII mendeen artean zenbait eraberritze eta hedapen, egungo forma hartuz. Dorrearen erdiko kuboak lau isurkiko estalkia, bertatik ateratzen direlarik horma bakoitzerako teilatuak, isurki bakarrekoak direlarik. Areto desberdinak babesten dituzte. Goitik behera bere fatxadaren azaleran hiru zati desberdin bereiz daitezke: bi alboak eta erdialdea. Bi alboak, nahiko itxiak, eraikin osoaren hegalak dira, eta erdiko zatia askoz ere interesgarriagoa da.

Hiru altueretan dago egituratuta, eta barrualdeko Erdi Aroko kuboan, hiru altuera horiek bost bihurtzen dira. Eraikinerako sarrera dorreko horma zulatuz ireki da, eta lehenengo solairuan dago. Bertara iristeko, eskailera axial bat dago. Aipatutako eskaileratik eraikinaren solairu noblera iritsiko gara, eta bertan espazio ireki bat dago, zutabe toskandarren gainean puntu erdiko hiru arku daudelarik. Ataripe honetara irekitzen dira sarrera-baoak, dintelduak eta plaken bidez belarrian irekiak. Goiko erregistroari dagokionez, kanpoaldera erregistro noblearen planteamendu berberak ditu, baina erdiko bao osoa murriztu egin da, izan ere, bertan kokatu da Bengolea,Txurruka, Olaeta eta Olanotegiren armarri ikusgarria. Loggia altu honetako alboetako beste bi baoetan gaur egun beira jarri da eta forjaketa-barandak dituzten balkoietarako sarrera bihurtu dira.

Uriarte jauregia, bere osotasunean, Bizkaian dagoen XVII. mendeko egoitzazko hiri-jauregien bertsio bikainenetako bat dugu. Jauregi honen antolamendu berezia ez da barrokoa, baizik eta lehenagokoa, errenazentista, hain zuzen, izan ere, loggi altuak Bizkaiko beste zenbait jauregitan ere aurkitzen dira, hala nola Oxirando eta Muntsaratz jauregietan. Turpin dorreari loturik dago iparraldean.

Babesa aldatu

1998. urtetik aurrera babes bereziko monumentu historiko izendaturik dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu