Ur grisak etxeko erabileratik datozen urak dira. Komun-ontziaren gorotzez kutsatutako kloaketatik bereizten dira, ur beltzak deitutakoak, Escherichia coli bezalako bakterio fekalak ez dituztelako. Grisek berebiziko garrantzia dute, oso erabilgarriak izan daitezkeelako ureztatze ekologikoaren alorrean. Normalean besteak baino azkarrago deskonposatzen dira eta nitrogeno eta fosforo gutxiago dute. Hala ere, horien nahasketek ur beltzen ehunekoren bat dute, hainbat motatako patogenoak barne.

Arazketaren aitzindariak israeldarrak izan ziren eta 15 urte daramatzate berraprobetxamendu-sistemak ikertzen. Dena dela, tratatzen ez direnean, ezin dira erabili komuneko hondakinak isurtzeko, egun bat baino gehiago utziz gero orbanak eta usain txarrak sortzen baitituzte. [1]

Definizioa aldatu

Ur grisek itxura arreari zor diote izena. Etxe, saltoki, taberna, zerbitzu eta abarretako harraska, dutxa, bainuontzi eta arropa- eta ontzi-garbigailuetatik isurtzen diren hondakin-urak komunetako ur beltzekin nahasita ez daudenak dira.

Ur grisak deuseztatzea aldatu

Etxeko hondakin-urak estoldetan nahastu ohi dira, ur beltzak eta ur grisak ezabatuz estolderia-hustubide izeneko estolderia-sistema baten bitartez.[2] Orduan, etxeetatik datozen urak garbitu daitezke, kutsadura eta osasun arriskuak mugatzeko ingurumenera itzuli baino lehen. Orokorrean hauek ibai, aintzira eta itsasoetara heltzen dira.

Badaude ur grisak deuseztatzeko alternatibak, hauen erabilera eraginkorra ahalbidetzen dutenak: landare eta lorategiak ureztatzeko erabiltzea. Landareek ur grisetako kutsatzaileak erabiltzen dituzte haien hazkuntzarako elikagai gisa; hala nola, janarietako partikulak edo detergenteetako fosfatoak. Nolanahi ere, gatza, kloroa edo xaboia, adibidez, oso toxikoak izan daitezke mikroorganismo eta landareentzat; baina diluituz gero, eraikitako hezeguneen bidez eta ur-landareen bidez xurgatu eta andeatu daitezke, besteak beste, ihien eta larreen bidez.

Birziklapena aldatu

 
Ur grisa birziklatzeko sistema honek uraren kontsumoa % 30 murrizten du, bainu eta dutxako ura tratatzen baitu.

Ur grisak ur beltzak baino errazago garbitu eta birziklatu daitezke kutsatzaileen kontzentrazioa txikiagoa delako. Etxe erabilerako ur grisak bereizitako hodi-sistema baten bitartez biltzen badira, etxe edo enpresan bertan birziklatu daitezke. Ur birziklatu hauek azkar erabili behar dira, bestela usteldu egiten direlako, uretan dauden solido organikoen ondorioz.

Ur gris birziklatua edateko txarra da, baina iragazpen prozesu eta mikrobio-digestio baten ostean komuneko ur gisa erabili daiteke.

Sistemak aldatu

Gaur egun badaude ur birziklapen-sistemak, araztu gabeko eta araztutako ura birziklatzeko erabili daitezkeenak.

Araztu gabeko ur birziklapen-sistemak aldatu

Araztu gabeko ur birziklapena nekazaritza enpresetan (adibidez, zuhaitz-haztegietan) eta zenbait etxetan egiten da, edateko ura beharrezkoa ez den aplikazioetarako. Etxean ere erabili daitezke ur grisak, nahiko garbiak direnean. Bestalde, ez da gomendagarria iragazpen-sisteman 24 ordu baino gehiago egon den ura erabiltzea, metatutako uretan bakterioen eklosioa sor daitekeelako.

Araztutako ur birziklapen-sistemak aldatu

Garbitutako ur grisak iragazi egin daitezke ur garbi bihurtzeko, baina ur hau ezin da edan. Hainbat dira iragazki biologikoak erabiltzen dituzten sistemak eta prozesu leunetan oinarritzen direnak, hala nola:

Horiez gain, badaude zuzeneko prozesuak edo prozesu gogorrak ere, esate baterako destilazioa; edo prozesu mekanikoak, adibidez mintza iragazteko teknologia (orokorrean ultrafiltrazioa eta alderantzizko osmosia, ur grisen bolumen handiak edateko ur bihurtzeko gai diren teknologiak). Hala ere, dispositibo gogorrak ez daude oraindik salgai familia-eremurako.

Normalean edateko ura lortzeko sistema hauek konbinatzen dira batera lan egiteko. Konbinazio hau bi edota hiru fasetan egiten da, hau da, lehenengoz arazketa primario bat egiten da eta honen ostean arazketa sekundario bat.

Udal estolderia-sistema batzuek ur beltzen eta grisen kopuru zehatz bat birzikla dezakete, beti ere ureztatzeko eta beste erabilera batzuetarako. Kasu honetan, birsortutako-ur esaten zaio.

Ur gris birziklatuen erabilpena aldatu

 
Ur grisak tantaka tratatzeko sistema.

Arriskuak aldatu

Normalean ur grisak ur beltzak baino azkarrago deskonposatzen dira eta nitrogeno eta fosforo maila txikiagoak dituzte. Hala ere, kontuan izan behar da ur grisek ur beltzaren parte bat izan dezaketela, beste mikroorganismo eta agente patogeno batzuez gain.

Ur grisak azaleraren azpitik aplikatu behar dira (adibidez, lurzoruaren gainean dagoen tanta-jarioaren lerro baten bidez, ongarriaren azpian, edo ongarri-lubaki betegarri gisa), eta ezin dira inoiz lainoztatu, ura aerosol bezala arnasteko arriskua baitago.

Ur grisen edozein sistematan ziurtatu behar da haren hustubidean ez dela elementu toxikorik jartzen; adibidez, bainu-gatzak, garbiketa produktuak, boroa duten produktuak, etab. Honenbestez, oinarrizkoa da produktu naturalak erabiltzea, adibidez, xaboi biodegradagarriak, horien osagaiek ez baitute landare edota uzta kaltetzen. Sodioz eginak dauden detergente batzuek, hazien ernetzea inhibitu dezakete eta buztina sakabanatuz lurzoruen egitura suntsitu.

Birziklapena eraikuntzan aldatu

Dutxa eta bainuontzietako ur grisak komunetan berrerabil daitezke. Horrek familia bateko ur erabileraren % 30 murriztea ekar dezake. Halaber, kontaminazio biologikoa oso arriskutsua izan daiteke, baina hainbat modutan saihets daiteke:

  • Tankeak garbitzea, partikula jalkikorrak eta flotatzaileak kentzeko.
  • Ur-bilketa ezabatzeko kontrol-mekanismo adimenduna, ura arriskutsu izateko nahikoa denboran biltegiratu denean ezaba dezan; izan ere, horrek erabat saihesten ditu iragazte- eta tratamendu kimikoko arazoak.

Muturreko ur baldintzak aldatu

Batzuetan ur grisak erabiltzea interesgarria edo beharrezkoa izan daiteke ur erabilgarria ez dagoenean. Adibidez, Marte Desert Research Station-ek ur grisen birziklapena erabiltzen du, eta etorkizunean Martera egiten diren bidaietan erabili liteke ur-kontsumoa murrizteko eta oxigeno sorkuntza handitzeko.

Bero berreskurapena aldatu

Gaur egun ur grisetatik beroa berreskuratu dezaketen hainbat aparatu daude. Bero berreskurapen-prozesu honi ur bero drainatzea edo hot drainwater deritzo. Ura berotzeko gailu batean zuzenean jariatu beharrean, sartzen den ur hotza, lehenik, bero-trukagailu baten bidez jariatzen da. Bertan, ur grisen beroak aurrez berotzen du, eta platerak garbitzea edo dutxatzea bezalako jardueretatik irteten da.

Ekologia aldatu

Ur grisak erabiltzeak, batez ere Estatu Batuetan, ohiko horniduraren eskaria eta ur grisen tratamendu-sistemen presioa murrizten dituenez, bere erabilera oso onuragarria da tokiko euri-uren sistemetan. Lehorte garaietan, bereziki hirigunean, lorategietan edo sistema-sanitarioetan ur grisak erabiltzeak garapen ekologikoki iraunkorraren helburuetako batzuk lortzen laguntzen du.

Onurak aldatu

Ur grisak birziklatzeak onura ekologiko hauek izan ditzake:

  • Ibai eta akuiferoetatik ur geza gutxi ateratzea.
  • Tanke eta ganbera septikoen inpaktu txikiagoa eta inbertsio txikiagoa hiri-tratamenduko instalazioetan.
  • Lurraren nutrizioa materia organikoarekin.
  • Energiaren erabilera eta tratamenduaren kutsadura kimikoa murriztea.
  • Landareen hazkundea handitzea.
  • Mantenugaiak berreskuratzea.
  • Azaleraren eta lurpeko uraren kalitate handiagoa, ura tratatzeko prozesuek sortutako lurzoruaren goiko geruzetako arazketa naturalaren ondorioz kontserbatzen denean.[3]

Teknologia alternatiboak ur grisak ur garbi bihurtzeko gero eta garrantzia gehiago dute hainbat herrialdetan, hala nola, Estatu Batuetako hego-mendebaldean edo Ekialde Ertainean. Honen arrazoia da ur horniketa mugatua dela eta populazioa asko hazten ari dela.

Erreferentziak aldatu

  1. Ura. .
  2. (Ingelesez) Duttle, Marsha. (1990). NM State greywater advice. New Mexico State University.
  3. Zer dira ur grisak?. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu